EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-07-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2019126

EBAZPENA, 2019ko ekainaren 21ekoa, Kulturako sailburuordearena, 2019. urtean arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko emandako dirulaguntzak jakinarazten dituena.

Xedapenaren data: 2019-06-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201903292
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2019/03/01ean argitaratutako 2019/02/13ko AGINDUA [201901131]

2019ko martxoaren 1ean argitaratu zen EHAAn 2019ko otsailaren 13ko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duena.
Agindu horren 9.3 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordeak emandako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik.
Horiek horrela izanda, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko otsailaren 13ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzak eta horien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 21a.
Kulturako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.