EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-07-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2019125

AGINDUA, 2019ko ekainaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez amaitutzat ematen baita Ondarroako (Bizkaia) Txomin Agirre Ikastola HLBHIP ikastetxe pribatuarekin sinatutako hezkuntza-ituna. Halaber, ebazten da Markinako (Bizkaia) Bera-Kruz Ikastola HLBHIP ikastetxe pribatuari Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasgaietarako plangintza aldatzea 2019-2020 eta 2021-2022 bitarteko ikasturteetarako.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2019-06-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201903262
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/10/17an argitaratutako 2016/09/28ko AGINDUA [201604358]
  • Ikus 2019/06/20an argitaratutako 2019/06/04ko AGINDUA [201903015]

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko apirilaren 27ko Aginduaren bidez, deialdia egin zen 2016-2017 eta 2021-2022 bitarteko ikasturteetarako hezkuntza-itunak berritzeko eta itun berriak izenpetzeko eta 2016-2017 ikasturterako itundu beharreko unitateak zehazteko.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko irailaren 28ko Aginduaren bidez ebazten da 2016-2017 eta 2021-2022 bitarteko ikasturteetarako hezkuntza-itunak berritzea eta itun berriak izenpetzea. Horren ondorioz, Ondarroako (Bizkaia) Txomin Agirre Ikastola eta Markinako (Bizkaia) Bera-Kruz Ikastola HLBHIP ikastetxe pribatuekin sinatu ziren hezkuntza-itunak.
2016ko azaroaren 25ean sinatu ziren aipatutako ikastetxeen eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren arteko hezkuntza-itunen administrazio-agiriak.
Hezkuntza-itunen Erregelamendua onartzen duen irailaren 8ko 293/1987 Dekretuaren VII. kapituluak ezartzen du itunen iraungipena.
Hezkuntzako sailburuaren 2019ko ekainaren 4ko Aginduaren bidez, Ondarroako (Bizkaia) Txomin Agirre Ikastola HLBHIP ikastetxe pribatuaren jarduera bertan behera uztea baimentzen da.
Itunpeko ikastetxe horretako derrigorrezko bigarren hezkuntzako ikasleen berreskolatzea Markinako (Bizkaia) Bera-Kruz Ikastola HLBHIP itunpeko ikastetxe pribatuan gauzatzeak beharrezko egiten du maila horretan itundu beharreko unitate-kopurua handitzea.
Hori guztia kontuan hartuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Amaitutzat ematea Hezkuntza Sailak Ondarroako (Bizkaia) Txomin Agirre Ikastola HLBHIP ikastetxe pribatuarekin sinatutako hezkuntza-ituna.
2. artikulua.– Onartzea Markinako (Bizkaia) Bera-Kruz Ikastola HLBHIP ikastetxe pribatuari Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasgaietarako plangintza aldatzea 2019-2020 eta 2021-2022 bitarteko ikasturteetarako. Hona hemen aldaketa horren emaitza:
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete EAEko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 10a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.