EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-06-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2019122

IRAGARKIA, gizarte-ekimeneko Zabaltzen-Sartu, Koop. Elk. kooperatiba-sozietatea onura publikokoa dela deklaratzeko espedienteari buruzkoa.

Organo emailea: LAN ETA JUSTIZIA SAILA
Xedapenaren data: 2019-06-24
Hurrenkenaren zenbakia: 201903219
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Joaquín Díaz Arsuagak, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Saileko Gizarte Ekonomiaren zuzendariak, iragarki hau eman du:
IRAGARKIA:
Gizarte-ekimeneko Zabaltzen-Sartu, Koop. Elk. kooperatiba-sozietateak eskabidea aurkeztu du onura publikokoa dela deklara dezaten, Onura Publikoko kooperatiba-sozietateei dagozkien prozedurei eta betekizunei buruzko araudia onartzen duen otsailaren 2ko 64/1999 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz. Horrenbestez, dekretu horren 9. artikuluko hirugarren paragrafoan ezarritakoa betez, 20 eguneko epea irekitzen da, interesa duen edonork espedientea azter dezan eta egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzan.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 24a.
Gizarte Ekonomiaren zuzendaria,
JOAQUÍN DÍAZ ARSUAGA.