EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-06-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2019122

ERABAKIA, 2019ko maiatzaren 30ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluarena, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen arautegia aldatzekoa.

Xedapenaren data: 2019-05-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201903194
Maila: Akordioa

Aurreko erreferentziak:
  • 2016/10/14an argitaratutako 2016/09/29ko AKORDIOA aldatzen du [201604326]

1.– 2019ko urtarrilaren 29ko bileran Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Batzarrak erabaki zuen aldatzea ikastegiaren arautegia (2016ko urriaren 14ko EHAA), Galdako-Usansoloko Irakasgunea sartzeko bertan.
2.– Proposatutako aldaketak badu beharrezkoa den legezkotasun txostena.
3.– Gobernu Kontseiluari dagokio ematea behin betiko onespena ikastegien arautegietan egindako aldaketei.
Horrela, bada, idazkari nagusiaren proposamenari jarraituz, Gobernu Kontseiluak honako hau
ERABAKI DU:
Lehenengoa.– Aldatzea UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen Arautegiko 8.5 artikulua. Honela geldituko da:
«Irakasguneak hartzen dituzten ospitaleen zuzendari medikoak, edo haiek beren ordez izendatutako pertsonak».
Bigarrena.– Aldatzea UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen Arautegiko xedapen gehigarriko 1 atala. Honela geldituko da:
«1.– Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak medikuntzako bost irakasgune ditu, modu honetan banatuak:
– Arabako Campusean Gasteizko Irakasgunea (Jose Atxotegi kalea, z.g. - 01009 Gasteiz).
– Bizkaiko Campusean Basurtuko Irakasgunea (Gurtubay kalea, z.g. - 48013 Bilbo), Gurutzetako Irakasgunea (Gurutzeta plaza, 12 - 48903, Barakaldo), eta Galdakao-Usansoloko Irakasgunea (Labeaga auzoa, z.g. - 48960 Galdakao).
– Gipuzkoako Campusean Donostiako Irakasgunea (Begiristain Doktorearen pasealekua, 105 - 20014 Donostia)».
Hirugarrena.– Agintzea erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.
Laugarrena.– Arautegiaren aldaketa argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.
Leioa, 2019ko maiatzaren 30a.
Errektorea,
NEKANE BALLUERKA LASA.
Idazkari nagusia,
PEDRO MARÍA IRIONDO BENGOA.