EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-06-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2019122

ERABAKIA, 2019ko maiatzaren 30ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluarena, Graduko titulazio ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiko 12.2 artikulua aldatzekoa.

Xedapenaren data: 2019-05-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201903193
Maila: Akordioa

Aurreko erreferentziak:
  • 2017/03/13an argitaratutako 2016/12/15eko AKORDIOA aldatzen du [201701311]

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak 2016ko abenduaren 15ean onartu zuen Graduko titulazio ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia.
Azken urteotako esperientzia oinarri, ikasleek adierazi dute beharrezko ikusten dutela aldatzea arautegiko 12. artikulua, ikusi diren azaroei irtenbidea emateko eta artikulu hori aplikatzea errazagoa izan dadin.
Aldaketaren testua ikasleek egindako emaitzaren lana da, eta unibertsitateko Batzorde Parekideak badu horren berri.
UPV / EHUko Estatutuetan jasota dago Graduko Batzordearen eskumena dela graduko ikasketen akademia antolakuntza eta gestiorako arautegien proposamenak Gobernu Kontseiluari aurkeztea, ontzat eman ditzan.
Graduko Batzordea proposatutako aldaketaren alde agertu zen 2019ko maiatzaren 16an egindako bileran.
Horregatik guztiagatik, Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordearen proposamenez, Gobernu Kontseiluak honako hau
ERABAKI DU:
Lehenengoa.– Aldatzea Graduko titulazio ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiko 12.2 artikulua. Artikulua honela geratuko da:
12. artikulua.– Deialdiari uko egitea.
12.2.– Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa «aurkezteke» izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40a edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.
Bigarrena.– Aldaketa hau 2019/2020 ikasturtean aplikatuko da.
Hirugarrena.– Agindua ematea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.
Leioa, 2019ko maiatzaren 30a.
Errektorea,
NEKANE BALLUERKA LASA.
Idazkari nagusia,
PEDRO MARÍA IRIONDO BENGOA.