EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-06-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2019121

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 383/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2019-06-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201903177
Maila: Ediktua
Gernikako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 383/2018 prozedura arrunta.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Demandatzailearen prokuradorea: Iciar Otalora Ariño.
Judizio horretan, 2019-04-03an, epaia eman da, zeinak amaiera ematen baitio prozesuari.
Lotec Ingegrupo SL demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, ebazpenean bertan adierazten den eran.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.
Gernika-Lumo (Bizkaia), 2019ko ekainaren 4a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.