EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-06-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2019121

EBAZPENA, 2019ko ekainaren 17koa, Kulturako sailburuordearena, musika-jarduera profesionaletarako, dirulaguntzak emateko balorazio-batzordearen batzarkideak izendatzen dituena eta batzordearen osaera argitaratzen duena.

Xedapenaren data: 2019-06-17
Hurrenkenaren zenbakia: 201903170
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2019/06/20an argitaratutako 2019/06/12ko AGINDUA [201903019]

Ikusirik Kultura Musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko ekainaren 12ko Agindua.
Kontuan izan da agindu horren 9. artikuluak aipaturiko dirulaguntzak emateko balorazio-batzorde batek ebazpen-proposamena egingo duela eta batzorde horren kideak izendatzea eta osaeraren argitaratzea Kulturako sailburuordearen ebazpen bidez emango direla jasotzen duela.
Horiek horrela,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio-batzordearen kideak izendatzea eta bere osaera argitaratzea. Beraz, batzordean, honako kide hauek izango dira:
Batzordeburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.
Idazkaria: Imanol Arana Ariz (Kultura eta Hizkuntza politika Saileko teknikaria).
Batzarkideak:
a) Musika partituren edizioa: Jon Bagües Erriondo; Itziar Larrinaga Cuadra; Jose Manuel Tife Iparragirre. Ordezkoa: Elixabet Etxebeste Espina.
b) Musika proiektu unitarioak: Ainhoa Agirre García; Pedro María Leinena Mendizabal; Leire Palacios Eguiguren; Mikel Unzurrunzaga Schmitz. Ordezkoa: Mikel Mate Ormazabal.
c) Musika-ekimen enpresarialak: Jon Bagües Erriondo; Patricio Goyalde Palacios; Mari Jose Oria Eraso. Ordezkoa: Pedro María Leinena Mendizabal.
d) Musika-programazioaren modalitateak (Zuzen-Zuzenean zirkuitua eta Musika zikloak): Mark Barnés Larrukuert; Aintzane Camara Izagirre; Arkaitz Villar Baños. Ordezkoa: Leire Palacios Eguiguren.
Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratatu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 17a.
Kulturako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.