EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-06-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2019121

EBAZPENA, 2019ko ekainaren 12koa, Finantza Politikako zuzendariarena, zeinaren bidez ezartzen baitira EAEko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeek bete beharreko estatistika- eta kontabilitate-dokumentazioaren ereduak aurkezteko epe berriak eta informazio hura baliabide elektronikoen bitartez aurkezteko betekizuna.

Organo emailea: OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
Xedapenaren data: 2019-06-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201903166
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2011/05/13an argitaratutako 2011/03/24ko EBAZPENA aldatzen du [201102631]

Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeen otsailaren 23ko 5/2012 Legeak, 61.3 artikuluan, estatistika- eta kontabilitate-informazioa onartzeko betebeharra ezartzen du, besteak beste.
Hori garatzeko, lege horren Erregelamendua onartzen duen urriaren 27ko 203/2015 Dekretuaren 74.1 artikuluak xedatzen duenez, «gizarte-aurreikuspeneko erakundeen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak egingo ditu borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeak gainbegiratzeko funtzioak». Era berean, 79.6 artikuluan ezartzen du borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeek ikusketa-funtzioari dagokionez eman behar duten dokumentazioaren egitura, edukia, ereduak eta epeak, estatistika- eta kontabilitate-informazioari buruzkoa barne dela, Eusko Jaurlaritzan borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeen gaineko eskumena duen sailaren ebazpen bidez onartuko direla.
Estatistika- eta kontabilitate-informazioa baliabide elektronikoen bitartez aurkezteari dagokionez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2005 Legearen 14. artikuluak xedatzen du pertsona juridikoek baliabide elektronikoen bidez izan beharko dituztela harremanak Administrazio Publikoekin.
Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorraren esparruan, otsailaren 21eko Administrazio Elektronikoari buruzko 21/2012 Dekretuak herritarren eskubidea garatzen du, zerbitzu publikoez baliatzeko edo administrazio-prozedurak izapidetzeko orduan, baliabide elektronikoak erabiliz administrazioarekin jarduteko.
Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeek eman beharreko informazioa eta hura aurkezteko epeak Ekonomia eta Ogasun Sailaren Finantzetako zuzendariaren 2011ko martxoaren 24ko Ebazpenak arautzen ditu. Ebazpen horren bidez, EAEko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeek aurkeztu beharreko estatistika- eta kontabilitate-dokumentazioaren ereduak eguneratu eta onesten dira. Ebazpen hori, bestalde, honako hauek aldatu zuten: Ekonomia eta Ogasun Sailaren Finantzetako zuzendariaren 2012ko martxoaren 9ko Ebazpenak, EAEko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeek aurkeztu beharreko estatistika- eta kontabilitate-dokumentazioaren ereduak aurkezteko epe berriak ezartzen dituenak; eta 2018ko azaroaren 6ko Ebazpenak, Finantza Politikako zuzendariarenak, zeinaren bidez epe berriak ezartzen baitira EAEko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeek bete beharreko estatistika- eta kontabilitate-dokumentazioaren ereduak aurkezteko.
Europako Banku Zentralari buruzko 2018ko urtarrilaren 26ko 2018/231 Erregelamenduak (EB), pentsio-funtsen estatistika-informazioari lotutako betebeharrei buruzkoak, estatistika-informazioa Europako Banku Zentralera bidaltzeko betekizuna ezartzen du, nazio-mailako banku zentralen bitartez. Erregelamendu horren 1. artikuluaren arabera, aipatutako betekizuna aplikagarria zaie borondatezko gizarte-aurreikuspeneko planak osatzen dituzten borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeei, hau da, beren babes-jardunaren barruan erretiroaren kontingentzia edo borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeei buruzko otsailaren 23ko 5/2012 Legearen 24.1 artikuluak aurreikusitako gainerako kontingentziak sartzen dituztenei. Erregelamendu horren xedeetako bat da berehalakotasuna lortzea informazioak erreferentzia duen aldiaren eta informazioa bidaltzen den dataren artean. Horretarako, 8. artikuluan, 2022. urtera arte era mailakatuan murrizten diren epe batzuk ezartzen ditu. Europako Banku Zentralari informazioa berehala bidaltzeko errekerimendu horri gehitu behar zaio bidalketa Finantza Politikako Zuzendaritzatik egingo dela, Espainiako Bankuaren bitartez.
Hori dela eta, EAEko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeek aurkeztu beharreko estatistika- eta kontabilitate-dokumentazioa aurkezteko epeak Europako Banku Zentralaren eskakizunetara egokitu behar dira, informazioak erreferentzia duen aldiaren amaieraren eta gizarte-aurreikuspeneko erakundeek hura bidaltzen duten dataren artean ahalik eta tarte laburrena egon dadin.
Beraz, borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeei buruzko otsailaren 23ko 5/2012 Legeak, lege horren Erregelamendua onartzen duen urriaren 27ko 203/2015 Dekretuak, eta bi lege eta dekretu horiek Ogasun eta Ekonomia Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen ekainaren 13ko 168/2017 Dekretuari dagokionaren aldetik esleitutako eskumenetan oinarrituta, eta aplikatzekoak diren gainerako arauak betez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Finantzetako zuzendariaren 2011ko martxoaren 24ko Ebazpenaren lehenengo apartatua aldatzea. Ebazpen horren bidez, EAEko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeek aurkeztu beharreko estatistika- eta kontabilitate-dokumentazioaren ereduak eguneratu eta onesten dira.
Finantzetako zuzendariaren 2011ko martxoaren 24ko Ebazpenaren lehenengo apartatua aldatzen da, EAEko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeek aurkeztu beharreko estatistika- eta kontabilitate-dokumentazioaren ereduak eguneratu eta onesten dituena, finantza politikako zuzendariaren 2018ko azaroaren 6ko Ebazpenak ezarritako idazketaren arabera, zeinaren bidez epe berriak ezartzen baitira EAEko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeek bete beharreko estatistika- eta kontabilitate-dokumentazioaren ereduak aurkezteko eta borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeen gordailuzainen zaintza- eta ikusketa-funtzioa betetzeari buruzko txostenak aurkezteko.
Hona nola geratu den idatzita lehenengo apartatua:
«Lehenengoa: onetsi egingo dira EAEko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeek aurkeztu beharreko estatistika- eta kontabilitate-dokumentazioaren ereduak.
Onetsi egingo dira BGAEek I. eranskinean azaldutako egiturarekin Finantza Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzten estatistika- eta kontabilitate-dokumentazioaren ereduak.
Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeek aukera izango dute kasuan kasu aurkeztu beharreko ereduak, bigarren eta hirugarren xedapenetan araututakoaren arabera, baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen bitartez betetzeko, abenduaren 18ko 232/2007 Dekretuan ezarritakoaren arabera eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren erregistro elektronikoa sortu zuen apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan ezarritakoaren arabera».
Bigarrena. Finantzetako zuzendariaren 2011ko martxoaren 24ko Ebazpenaren laugarren apartatua aldatzea. Ebazpen horren bidez, EAEko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeek aurkeztu beharreko estatistika- eta kontabilitate-dokumentazioaren ereduak eguneratu eta onesten dira.
Finantzetako zuzendariaren 2011ko martxoaren 24ko Ebazpenaren laugarren apartatua aldatzen da, EAEko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeek aurkeztu beharreko estatistika- eta kontabilitate-dokumentazioaren ereduak eguneratu eta onesten dituena, finantza politikako zuzendariaren 2018ko azaroaren 6ko Ebazpenak ezarritako idazketaren arabera, zeinaren bidez epe berriak ezartzen baitira EAEko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeek bete beharreko estatistika- eta kontabilitate-dokumentazioaren ereduak aurkezteko eta borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeen gordailuzainen zaintza- eta ikusketa-funtzioa betetzeari buruzko txostenak aurkezteko.
Hona nola geratu den idatzita laugarren apartatua:
«Laugarrena. Aurreikuspen-planek estalitakoak ez diren bestelako gertakizunen eta gizarte-prestazioak ematen dituzten BGAEen estatistika- eta kontabilitate-informazioa.
Aurreikuspen-planek estalitakoak ez diren bestelako gertakizunen eta gizarte-prestazioak ematen dituzten BGAEen estatistika- eta kontabilitate-informazioa Ebazpen honetako I. eranskinean azaltzen diren estatistika- eta kontabilitate-informazioaren eredu hauetan azaldutakoa da:
001 Aitorpenen orria.
101 Datu orokorrak; oinarrizko datuak eta horien eranskinak.
102 Datu orokorrak; bazkideen mugimendua.
103 Datu orokorrak; gobernu-batzarra eta horien eranskinak.
201 Balantzea eta galdu-irabazien kontua; balantzea –Aktiboa–.
202 Balantzea eta galdu-irabazien kontua; balantzea –Pasiboa eta Ondare garbia–.
204 Balantzea eta galdu-irabazien kontua; Galdu-irabazien kontua – II BGAEek garatutako gainerako jarduerei lotutako kontua.
205 Balantzea eta galdu-irabazien kontua; Galdu-irabazien kontua – III Gizarte aurreikuspeneko jarduerei lotu gabeko kontua.
310 Inbertsio-zorroa; aurreikuspen-planak ez diren gizarte-aurreikuspeneko beste jarduera batzuei lotutako bestelako aktiboak eta horien eranskinak.
311 Inbertsio-zorroa; gizarte-aurreikuspenari lotu gabeko bestelako aktiboak eta horien eranskinak.
601 Hornidura teknikoen estaldura aurreikuspen-planek estalitakoak ez diren bestelako gertakarietarako eta gizarte-prestazioetarako.
702 Estatistikoa; gizarte aurreikuspen-planek estalitako gertakarien datuak eta gizarte aurreikuspen-planek estalitakoak ez diren bestelako gertakarien datuak.
Informazio hau hiru hilean behin aurkeztu beharko dute aurreikuspen-planek estalitakoak ez diren bestelako gertakizunen eta gizarte-prestazioak ematen dituzten BGAEek.
Aseguru-jarduerarik egiten ez duten BGAE bereizgabeek informazio hori aurkeztu beharko dute urtero».
Hirugarrena.– Finantzetako zuzendariaren 2011ko martxoaren 24ko Ebazpenaren bosgarren apartatua aldatzea. Ebazpen horren bidez, EAEko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeek aurkeztu beharreko estatistika- eta kontabilitate-dokumentazioaren ereduak eguneratu eta onesten dira.
Finantzetako zuzendariaren 2011ko martxoaren 24ko Ebazpenaren bosgarren apartatua aldatzen da, EAEko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeek aurkeztu beharreko estatistika- eta kontabilitate-dokumentazioaren ereduak eguneratu eta onesten dituena, finantza politikako zuzendariaren 2018ko azaroaren 6ko Ebazpenak ezarritako idazketaren arabera, zeinaren bidez epe berriak ezartzen baitira EAEko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeek bete beharreko estatistika- eta kontabilitate-dokumentazioaren ereduak aurkezteko eta borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeen gordailuzainen zaintza- eta ikusketa-funtzioa betetzeari buruzko txostenak aurkezteko.
Hona nola geratu den idatzita bosgarren apartatua:
«Bosgarrena.– Aurkezteko epea.
1.– Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko planak osatzen dituzten BGAEek, hau da, beren babes-jardunaren barruan erretiroaren kontingentzia edo borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeei buruzko otsailaren 23ko 5/2012 Legearen 24.1 artikuluak aurreikusitako gainerako kontingentziak sartzen dituztenek, honako epe hauetan bidali beharko dute hiruhilekoko estatistika- eta kontabilitate-dokumentazioa:
– Ekitaldiko lehenengo hiruhilekoari dagokion estatistika- eta kontabilitate-dokumentazioa, ekitaldiko lehenengo hiru hilabeteetako datuak biltzen dituena, apirilaren 1etik 30era bitartean (biak barne) bidali beharko da.
– Bigarren hiruhilekoari dagokion estatistika- eta kontabilitate-dokumentazioa, ekitaldiko lehenengo seihilekoko datuak biltzen dituena, uztailaren 1etik 31ra bitartean (biak barne).
– Hirugarren hiruhilekoari dagokion estatistika- eta kontabilitate-dokumentazioa, ekitaldiko lehenengo bederatzi hilabeteetako datuak biltzen dituena, urriaren 1etik 31era bitartean (biak barne).
– Laugarren hiruhilekoari dagokion estatistika- eta kontabilitate-dokumentazioa, ekitaldia amaitu ondorengo datuak biltzen dituena, urtarrilaren 1etik 31ra bitartean (biak barne).
2.– Aurreikuspen-planek estalitakoak ez diren bestelako gertakizunen eta gizarte-prestazioak ematen dituzten borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeek honako epe hauetan bidali beharko dute hiruhilekoko estatistika- eta kontabilitate-dokumentazioa:
– Ekitaldiko lehenengo hiruhilekoari dagokion estatistika- eta kontabilitate-dokumentazioa, ekitaldiko lehenengo hiru hilabeteetako datuak biltzen dituena, apirilaren 15etik maiatzaren 31ra bitartean (biak barne) bidali beharko da.
– Bigarren hiruhilekoari dagokion estatistika- eta kontabilitate-dokumentazioa, ekitaldiko lehenengo seihilekoko datuak biltzen dituena, uztailaren 15etik irailaren 15era bitartean (biak barne).
– Hirugarren hiruhilekoari dagokion estatistika- eta kontabilitate-dokumentazioa, ekitaldiko lehenengo bederatzi hilabeteetako datuak biltzen dituena, urriaren 15etik azaroaren 30era bitartean (biak barne).
– Laugarren hiruhilekoari dagokion estatistika- eta kontabilitate-dokumentazioa, ekitaldia amaitu ondorengo datuak biltzen dituena, urtarrilaren 15etik otsailaren 28ra bitartean (biak barne).
3.– Aseguru-jarduerarik egiten ez duten borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakunde bereizgabeek estatistika- eta kontabilitate-dokumentazioa bidali beharko dute ekainaren 1etik 30era bitartean».
Laugarrena.– Publikotasuna eta ondorioak.
Ebazpen honek ezarritako epe berriak 2019ko ekitaldiko bigarren hiruhileko estatistika- eta kontabilitate-dokumentazioari dagokionez hasiko dira aplikatzen. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Ogasun eta Ekonomia Sailaren web-orrian argitaratuko dira eta erakunde interesdunei eta Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspenen Federazioari jakinaraziko zaizkie.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 12a.
Finantza Politikako zuzendaria,
FRANCISCO JAVIER ARNAEZ ARRECIGOR.