EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-06-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2019121

EBAZPENA, 2019ko ekainaren 18koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez erakunde edo enpresetako diruz lagundutako praktikak erregulatzen baitira eta haietan parte hartzeko deia egiten baitzaie Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatutako «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIV (44) Ikastaroa (2018-2019)» egiten duten ikasleei.

Xedapenaren data: 2019-06-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201903165
Maila: Ebazpena
2018an, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak «2018-2019ko XLIV (44) Hirigintza eta Lurralde ikasketak ikastaroa» egiteko deia egin zuen. Ikastaro hori, LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatua, 700 ordukoa da, deialdi bakar baten barruan egin daiteke, oso-osorik, edo, bestela, modulu teorikoak independenteki, betiere matrikulatutako deialdiri dagokion ikastaroaren baldintza guztiak betez. Moduluka antolatutako egitura horri esker, ikasleek beren bizitza profesionalarekin edo pertsonalarekin bateratu dezakete ikastaroa, prestakuntza modu jarraituan edo moduluka egin baitezakete.
Ikastaro horren egituraren arabera, 300 orduko praktikaldia egin dezakete, erakundeetan edo enpresetan, azken 8 urteetan hirigintza-alorrean esperientzia praktika 48 hilabeteko baino gutxiago egin dituzten ikasleek. Praktikaldi hori ez da nahitaezkoa izango LHIEEk antolatutako «Hirigintzako eta Lurralde Ikasketak XLIV. (44) Ikastaroaren» Hirigintza Diploma lortzeko.
Kontuan hartuta ikastaroaren garrantzia, egitura eta kostua, aurretik egin diren edizioetan izandako esperientziak agerian uzten du praktikaldi hori egitea eskatzen duten ikasleek laguntza ekonomikoa behar dutela praktikaldia erabat garatzeko, eta, horregatik, erabaki da «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIV (44) Ikastaroaren» praktikaldia egiten duten ikasleei laguntza ekonomikoa ematea.
«Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIV (44) Ikastaroaren» praktikaldia diruz laguntzen denez, ikastaro horretan sartzeko merezimendu-lehiaketarako deialdia Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko indarreko Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barneko dirulaguntzen lerro gisa ezartzen da, eta hiri-ordenamenduarekin eta hirigintzarekin lotutako arloetan diharduten pertsonen prestakuntza eta birziklatzea bultzatzeko xedea du.
Hori guztia kontuan hartuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Onartzea erakunde edo enpresetako diruz lagundutako praktikak erregulatzea eta haietan parte hartzeko deialdia egitea IVAP Euskal Herri Ardularitzaren Erakundearen mendeko LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatutako «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIV (44) Ikastaroa (2018-2019)» egiten duten ikasleei.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen honek ez dio bukaera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluari eta hurrengoei jarraituz, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Errekurtsoa ebazpen hau eman duen organoari edo Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari jar dakioke. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete pasatzen badira ebazpen espresurik eman gabe, errekurtsoa ezetsitzat joko da, eta administrazioarekiko auzien bidera jo ahal izango da.
Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 18a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.
Haren ordez sinatu da, IVAPeko zuzendaria kanpoan dagoelako (200/2012 Dekretuaren 8.2.f) artikulua; eta 40/2015 Legearen 13. artikulua).
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko idazkari nagusia,
FULGENCIO ALEDO AMORÓS.
I. ERANSKINA
IVAP HERRI ARDURALARITZAREN EUSKAL ERAKUNDEKO ZUZENDARIAREN EBAZPENARENA, ZEINAREN BIDEZ ERAKUNDE ETA ENPRESETAKO DIRUZ LAGUNDUTAKO PRAKTIKAK ERREGULATZEN BAITIRA ETA HAIETAN PARTE HARTZEKO DEIA EGITEN BAITZAIE EUSKAL HERRI ARDULARITZAREN ERAKUNDEAREN MENDEKO LHIEE LURRALDE ETA HIRI IKASKETETARAKO EUSKAL ESKOLAK ANTOLATUTAKO «HIRIGINTZA ETA LURRALDE IKASKETAK XLIV (44) IKASTAROA (2018-2019)» EGITEN DUTEN IKASLEEI.
OINARRIAK
Lehenengoa.– Xedea.
Deialdi honen xedea da «2018-2019ko Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIV (44) ikastaroari» dagozkion diruz lagundutako praktiken oinarriak erregulatzea. Ikastaro hori IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen mendeko LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatu zuen.
Deialdi hori ikastaro horretako ikasleen arteko norgehiagoka-araubidearen bitartez gauzatzen da.
Bigarrena.– Laguntzen kopurua eta zenbatekoa.
2019ko ekitaldian (urte horretan zehar egingo da hautazko praktikaldi osoa), gehienez ere 22.000 euro emango dira «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIV (44) Ikastaroaren» praktikaldiari lotutako dirulaguntzetarako. Zenbateko horretatik honako hau deskontatuko da: praktikaldian dauden pertsonen Gizarte Segurantzako kotizazioak ordaintzeko zenbatekoa eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) atxikipenak eta konturako ordainketak, hala badagokio zergaren araudia aplikatuz.
Deialdi honetan esleitutako laguntza guztiak zenbateko berekoak izango dira. Kopuru zehatza arestian adierazitako zenbatekoa laguntza esleitu zaien ikastaroko ikasle guztien artean hainbanatuta kalkulatuko da, baina laguntza bakoitza ez da sekula 2.222,22 eurotik gorakoa izango.
Betiere arestian adierazitako muga ekonomikoen barnean egonik, laguntza-kopurua honako hauen araberakoa izango da:
a) Praktikaldian ikasleak hartu nahi dituzten erakundeen edo enpresen eskabideak nahikoak izatea.
b) Kontuan hartuz praktikaldien helmugak esleitzeko lehentasun-ordena jakin bat baliatuko dela, eskatzaileen kopurua erakundeek eta enpresek eskainitako praktikaldiaren ezaugarrietara egokitzea, batetik, haien lanbide-arloari dagokionez eta, bestetik, praktikak egingo diren unitatearen lan-hizkuntzari gagozkiola.
Hirugarrena.– Dirulaguntzaren kudeaketa.
Deialdi honetako laguntzen esleipena eta jarraipenaren kudeaketa IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen mendeko LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak egingo du.
Laugarrena.– Parte-hartzaileek bete beharrekoak.
Deialdi honetan parte hartzeko, eskatzaileek «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIV. (44) Ikastaroko» ikasleak izan behar dute derrigorrean, eta eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean, honako baldintza hauek bete behar dituzte:
a) Honako kasu hauetakoren batean egotea «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIV. (44) Ikastaroan» parte hartzeari dagokionez:
«2018-2019ko Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIV. (44) Ikastaroko» ikaslea izatea eta ikastaro horretako eskola-modulu guztiak gainditzea.
Ikastaro horren aurreko edizioetako ikaslea izatea eta 2018-2019 ikasturtean modulu bat edo batzuk gaindituta izatea, modu horretan, bi edizioetan gainditutakoak batuz, ikasleari ikastaroa osorik gainditutzat emateko.
Salbuespen gisa, «Hirigintzako XLIII. (43) ikastaroari» dagozkion diruz lagundutako praktiken aurreko deialdian eskatutako betekizunak betetzea, eta praktikak eskatzeko edo egiteko aukera izan ez izana, haurdun egoteagatik, edo erditzea, adopzioa, harrera, gurasotasuna nahiz behar bezala justifikatutako gaixotasun larria zela-eta. Kasu horretan, eskaera egitean, kasuan kasuko egitateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena egin beharko du interesdunak.
b) Azken 8 urteetan 48 hilabete baino gutxiagoko esperientzia profesionala izatea hirigintza-arloan.
c) HAEEren 3. edo 4. hizkuntza-eskakizuna edo beste titulu/ziurtagiri baliokideren bat dutela frogatu beharko da, praktikak egiteko eskaintzen duten unitateko lan-hizkuntza euskara dela adierazten duten enpresetan edo erakundeetan praktikaldia egiteko.
Bosgarrena.– Baztertzeko kausak.
Ezin izango dituzte deialdi honetan aurreikusitako laguntzak eskatu:
a) Dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen debekuren bat edo administrazio-zehapen edota zehapen penalen bat duten pertsona fisikoek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean sartutako debekuak eta zehapenak ere barruan direla.
b) Eskatutako praktikak finantzatzeko dirulaguntza publiko edo pribaturen bat jasotzen duten pertsonak.
c) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluak adierazitako beste edozein kausa aplika dakiekeen pertsonek.
Seigarrena.– Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartzea.
Praktikaldian dauden ikasleak Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean sartuko dira, prestakuntza-programetan parte hartzen duten pertsonei buruz Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean sartzeko baldintzak eta betebeharrak arautzen dituen urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretuak araututako moduan eta baldintzetan, eta Gizarte Segurantzako sistema eguneratu, egokitu eta modernizatzeari buruzko abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoa garatzeko.
Zazpigarrena.– Aseguruak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak aseguru bana egingo die praktiketako ikasleei istripu-, elbarritasun- edo heriotza-kasuetarako.
Zortzigarrena.– Diruz lagundutako praktikaldien esleipendunen betebeharrak.
a) «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIV (44) Ikastaroa» osatzen duten ikasgaien esparruan lanbide-praktikak egitea (300 orduko praktikaldia), dagokion espezializazio akademiko eta profesionalari jarraikiz eta, tutore baten bitartez, erakunde edo enpresa jasotzaileak emandako eginkizunak betez.
b) Praktika hori urteko azken hiruhilekoan egitea, LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak eta praktikak egingo diren erakundeak/enpresak zehaztutako hasiera- eta amaiera-egunen arabera, eta erakundearen/enpresaren lan-ordutegian, betiere erakundearen/enpresaren lan-ordutegiak praktikaldi osoa egitea ahalbidetzen badio ikasleari (gutxienez lau ordu, eta gehienez sei ordu egunean).
c) Lanbide-arauak betetzea, sekretu profesionala eta datu pertsonalen babesa barnean hartuta, hala ere ezin zaie ezarri lanbide-erantzukizunik praktiken garapenagatik.
d) IVAPeko eta LHIEEko kideekin biltzea, eskatzen zaienean.
e) Enpresa edo enpresa jasotzailean egindako lanari buruzko bi txosten egitea eta LHIEEn aurkeztea; txosten horietako bat, 2019ko urriaren azken astean aurkeztu beharko dute, eta bestea, praktikaldi osoari buruzkoa, 2019ko abenduaren 16a baino lehen.
f) Praktikaldian dagoen pertsonak egindako lana, praktikaldiaren aprobetxamendua, hark erakutsitako prestaketa-maila eta lan horren ebaluazioa jasotzen dituen txostenean, praktiken tutoreak egindakoan, ebaluazio positiboa izatea.
Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak ezartzen duenaren arabera, laguntza horien pertsona jasotzaileek honako betebehar hauek ere izango dituzte:
a) Dirulaguntzaren emakidaren oinarri den egoeran egotea.
b) Baldintza eta betekizunak bete izana justifikatzea laguntza eman duen entitatearen aurrean, eta, halaber, laguntza eman eta jasotzeko zioa izan den jarduera.
c) Laguntza eman dien erakundearen egiaztatze-jarduketei men egitea. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura jasotako laguntzak eta dirulaguntzak direla-eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak egin beharreko kontrol-jarduerei eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren arautegi espezifikoan ezarritako jarduerei men egitea.
d) Helburu berbererako, beste administrazio edo erakunde publiko zein pribatuetatik dirulaguntzak, bestelako laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak lortu direla jakinaraztea entitate emaileari.
e) Laguntza ematerakoan kontuan izan zen dena delako egoera objektiboa edo subjektiboa aldatu bada, horren berri ematea laguntza eman dien erakundeari.
f) Idazki bidez, praktikaldia osorik egiteari uko egitea, deialdi honen hamalaugarren oinarrian ezarritako moduan eta epean.
Bederatzigarrena.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.
1.– Aurkezteko modua.
Diruz lagundutako praktikaldi hauetarako eskabideak izapidetze elektronikoaren bitartez aurkeztu behar dira Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuari eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuari jarraikiz.
Eskabide-inprimakiek, derrigor erabili beharrekoek, deialdian parte hartzea galarazten duten inguruabarrak (bosgarren oinarrian xehatuak) gertatzen ez direlako erantzukizunpeko adierazpenak bildu beharko dituzte.
Eskabideen izapidetze elektronikoa helbide elektroniko honetan egingo da: http://www.ivap.euskadi.eus/diru_laguntza/2019/diruz-lagundutako-praktikaldiak/z16-h2home/eu/
Eskatzaileak identifikatu beharko dira eskabideak aurkezteko epea amaitzean erabilgarri dauden bitarteko elektronikoekin. Identifikazio-bitarteko horiek zein diren jakiteko, Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan https://euskadi.eus/y22-home/eu kontsultatu daiteke, Izapideak/Identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoak atalean.
2.– Eskabideari erantsi beharreko agiriak.
a) Curriculum-vitae eguneratuaren kopia eskaneatua, PDF formatuan.
b) Praktiketarako unitateko lan-hizkuntza euskara duten erakundeetan edo enpresetan praktikak egiteko eskatzen dutenek HAEEren 3. edo 4. hizkuntza-eskakizuna edo beste titulu/ziurtagiri baliokideren bat dutela frogatu beharko dute.
Dagoeneko Administrazio honetan behar bezala egiaztatuta badago, hizkuntz-eskakizuna izatea alegatzea nahikoa izango da. Bestela, ziurtagiriaren kopia aurkeztu beharko da, beti ere, honako araudi honetan jasotakoaren arabera: 187/2017 Dekretua, uztailaren 4koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dekretua aldatzen duena, 47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena, eta egungo gainontzeko araudia.
c) Bitzitza laborala.
3.– Aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.
4.– Eskabideak zuzentzea.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.1 eta 21.1 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, aurkeztu beharreko eskabideak eta dokumentuek ez badituzte betetzen deialdi honetan ezarritako baldintzak, edo haien edukia ez bada nahikoa, 10 egun balioduneko epearen barnean falta hori zuzentzeko edo eskatutako dokumentuak aurkezteko eskatuko zaio eskatzaileari, eta horrela egin ezean eskabideari uko egin diola ulertuko dela adieraziko zaio, betiere Administrazioak ebazpen espresua eman eta jakinarazi ondoren.
5.– Gainerako izapideak.
Espedienteetarako irispidea eta espedienteen izapidetzea eta jarraipena egoitza elektronikoaren «Nire karpeta» atalean egin behar dira: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/y22-izapide2/eu/
Hamargarrena.– Eskabideen balioespena.
I.– Balioespen-baremoa.
Praktikak egiteko enpresa edo erakundea eta unitatearen esleipena eskatzaileen lehentasun-hurrenkeraren arabera ezarriko da, «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIV. (44) Ikastaroaren» 1.– 6. moduluen (biak barne) ebaluazioko notak batuta lortutako puntuazioa kontuan hartuta. Lehentasunik handiena puntuaziorik handieneko pertsonak izango du, eta hortik aurrera, hurrenkera puntu gehien lortu duenetik gutxien lortu duenera izango da.
Unitateren batean praktikaldiak eskaini dituzten enpresen/erakundeen zerrenda telematikoki jakinaraziko zaie eskatzaileei, egoitza elektronikoaren «Nire karpeta» atalean: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/y22-izapide2/eu/. Praktiken eskatzaileei zerrenda hori jakinaraziko zaiela ohartaraziko zaie.
Unitateren batean praktikaldiak eskaini dituzten enpresen/erakundeen zerrendan adierazi beharko da erakunde/enpresa horietako bakoitzak zer lanbide-arlotan eskaintzen dituen praktikaldi horiek, zuzenbidean, arkitekturan edo ingurumenean; horretaz gain, ikasleek unitate horretan praktikaldiak zer lan-hizkuntzatan egingo dituzten ere zehaztu beharko da.
Eskainitako praktiken zerrenda jakinaraziko zaie eskaera egiten duten ikasleei, eta interesdunek idatziz adierazi beharko dute –idazkia modu telematikoan aurkeztuko da, https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/y22-izapide2/eu/ egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean– zein den beren lehentasun-ordena eskainitako praktiken eta helmugen artetik, hiru egun balioduneko epean, eskainitako praktiken zerrenda jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Horri dagokionez, enpresek/erakundeek eskainitako praktikaldietarako eskabideak ez dira kontuan hartuko baldin eta:
a) Eskatzailearen titulazio akademikoarekin bat ez datorren lanbide-arloren baterako eskabidea bada.
b) Eskatzaileak eskabidean euskara lan-hizkuntza duen unitatea aukeratu badu baina ez badu frogatu IVAPen 3. edo 4. hizkuntza-eskakizuna edo titulu/ziurtagiri baliokideren bat duela.
Puntuazioetan berdinketaren bat gertatuz gero, dela praktikaldien esleipenean dela praktikaldietarako enpresaren/erakundearen esleipenean, modulu bakoitzean berdindu duten pertsonen puntuazioei erreparatuko zaie berdinketa hausteko, moduluen iraupenari begiratuta: lehendabizi, ordu gehieneko moduluan lortutako puntuazioa hartuko da kontuan, eta horrela, iraupen laburrenekoraino.
II.– Balioespen-batzordea.
1.– Zereginak.
Deialdi honen esparruan, balioespen-batzordeak honako zeregin hauek izango ditu:
a) Deialdi honetan parte hartzeko eskatzaile onartuen eta baztertuen zerrenda proposatzea.
b) Aurkeztutako eskabideak balioestea, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Zuzendaritzan diruz lagundutako praktikaldien esleipen-proposamena eta praktikaldi bakoitzari dagokion enpresaren/erakundearen esleipena aurkezteko; halaber, ordezkoen zerrenda ere aurkeztuko da, puntuazio-hurrenkeran.
2.– Osaera.
LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolaren Kontseilu Errektoreak eratuko du batzorde hori; izan ere «Lurralde eta Hiri Antolaketarako Euskal Eskolaren» Sorrerari, Funtzionamenduari eta Antolaketari buruzko martxoaren 11ko 80/1986 Dekretuaren arabera LHIEEren Kontseilu Errektoreari dagokio eskola horren prestakuntza-beken esleipen-proposamena egitea.
LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolaren Kontseilu Errektorea honako hauek osatzen dute gaur egun:
– Lehendakaria: Fulgencio Aledo Amorós (IVAPeko idazkari nagusia).
– Lehendakariordea: Ignacio de la Puerta Rueda (Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratzeko zuzendaria. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila).
– Kideak:
Jesús María Erquicia Olaciregui (Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Lurraldearen Antolamendurako eta Plangintzarako Zerbitzuko arduraduna).
Tomás Orallo Quiroga (Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila).
Mikel Ocio Endaya. (Bilboko Udaleko Hiri Plangintzarako Saileko zuzendaria).
Idazkaria: Nekane Ribado Vitorica. Prestakuntza- eta dokumentazio-kudeatzailea, LHIEEko koordinatzailea.
Era berean, Balioespen Batzordeak, komenigarria dela uste badu, aholkulari espezialistak eduki ahal izango ditu batzordekideei laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetara mugatuko dute jarduna, izaera horrekin bakarrik hartuko baitute parte Balioespen Batzordean.
3.– Funtzionamendua.
Balioespen Batzordeak botoen gehiengo sinple bidez hartuko ditu erabakiak. Kontseilu Errektorea kide anitzeko organoa denez gero, oinarri hauetan espresuki bildu gabeko edozein alderdi finkatzeko araubidea Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15-22 artikuluek osatuko dute.
Batzordeko lehendakaria edo idazkaria edo eginkizun horretarako eskuordetutako pertsona ez bada Balioespen Batzordearen bilerara bertaratzen, bertaratutako kideek gehiengo soil bidez erabakiko dute nork izango dituen lehendakari- edo idazkari-eginkizunak, betiere bilera egiteko nahikoa quorum badago.
Hamaikagarrena.– Diruz lagundutako praktikaldien esleipena.
IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak, ebazpen bidez, diruz lagundutako praktikaldiak eta haietako bakoitzari dagokion enpresa/erakundea esleituko ditu, laguntzen zenbatekoa zehaztuko du edo, hala badagokio, deialdia erabat edo partzialki huts deklaratuko du.
Ebazpen horretan, hauek finkatuko dira: zein diren praktikaldien esleipendunak; zer enpresa edo erakunde dagokion praktikaldi bakoitzari; zenbatekoa izango den laguntza, eta zein izango diren diruz lagundutako praktikaldietarako ordezkoak, puntuazio-hurrenkerari jarraikiz.
Laguntzak esleitzeko edota deialdia huts deklaratzeko ebazpena egun berean eman eta argitaratuko da deialdiaren Interneteko helbide elektronikoan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Hamabigarrena.– Diruz lagundutako praktikaldiak onartzea.
Esleitutako praktikak onartu egin dituela joko da, baldin eta eskatzaileak ez badu jakinarazten praktikak egiteari uko egin diola, hiru egun balioduneko epean, esleipenaren berri eman eta hurrengo egunetik aurrera. Uko-agiria aurkeztu beharko da, telematikoki, https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/y22-izapide2/eu/ egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean.
Diruz lagundutako praktikaldiak onartzeak deialdi honen oinarrietan ezarritako baldintzak onartu beharra dakarkio esleipendunari eta, praktikaldiaren jarraipenari begira, eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaritzak ezar litzakeen arauak onartu beharra ere bai.
Hamahirugarrena.– Dirulaguntzak ordaintzea.
Praktikaldietarako dirulaguntza ordainketa bakar baten bidez gauzatuko da, praktikaldia amaitu ondoren.
Dirulaguntzaren ordainketa gauzatzeko, esleipendunak ezinbestean bete beharko ditu deialdi honen zortzigarren oinarrian aurreikusitako betebeharrak eta, bereziki, derrigorrean lortu behar du balioespen positiboa, praktikaldiaren aprobetxamenduari dagokionez, praktiken tutoreak emandako txostenean; txosten hori praktikak egin dituen pertsonak praktikaldiari buruzko bigarren txostena aurkeztu ondoren egin behar du tutoreak, eta praktikaldi osoari buruzkoa izan behar du: praktikaldian egon den pertsonak egindako lana, pertsona horren erakutsitako prestaketa-maila, eta hark egindako lanaren balioespen orokorra.
Laguntza osorik jasotzeko, praktikaldian egon den pertsonak ezinbestean egin behar izan du praktikaldia oso-osorik. Aitzitik, laguntzaren ordainketa partziala era onar daiteke, baldin eta praktikaldia oso-osorik ez egin izanaren kausa enpresari edo eta erakundeari leporatzekoa bada. Kasu horretan, dirulaguntza partzialki jasotzeko, tutorearen txostenean balioespen positiboa jaso behar du praktikaldian egon den pertsonak, egindako lanari, erakutsitako prestaketa-mailari eta egindako lanaren balioespen orokorrari dagokienez. Jasotako dirulaguntza, kasu horretan, praktikaldiak benetan iraun duenarekiko proportzionala izango da.
Esleipendunak bere betebeharrak betetzen ez baditu, dirulaguntza baliogabetu egingo da, eta esleipenaren ondoriozko eskubide guztiak galduko ditu pertsona horrek.
Emandako dirulaguntza itzultzeko, hori egitea bidezko den kasuetan, bi xedapen hauetan ezarritakoaren arabera egingo da: batetik, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53. artikulua (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen Legearen testu bategina); eta bestetik, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura egiten diren bermeen eta itzulketen jardunbide orokorra arautzen duena eta kudeaketan parte hartzen duten entitate laguntzaileen baldintzak, araubidea eta betebeharrak ezartzen dituena.
Hamalaugarrena.– Diruz lagundutako praktikaldiari uko egitea eta ordezkapenak.
Esleipendunak diruz lagundutako praktikaldiari uko egiten badio, telematikoki aurkeztutako idatzi baten bidez jakinarazi beharko du, https://euskadi.eus/y22-home/es egoitza elektronikoaren «Nire kudeaketak» atalean, eta esleipenaren ondoriozko eskubide ekonomiko guztiak galduko ditu. Uko egitea beste izapiderik gabe onartuko da.
Denbora-inguruabarrak kontuan hartuz, beste esleipendun batek praktikaldia 2019ko azken hiruhilekoan osa badezake, eta esleipendunak amaierako txostena 2019ko abenduaren 14a baino lehen aurkezten badu, IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaritzak ordezkariei esleituko die diruz lagundutako praktikaldia, puntuazio-hurrenkerari jarraikiz.
Esleipendunak ukoa esanbidez jakinarazten ez badu praktikaldia benetan eten denetik hiru eguneko denbora-tartean, eta etete hori ezin bazaie leporatu ez enpresari edo erakundeari ez IVAPi, esleitutako laguntza baliogabetu egingo da, eta esleipendunak esleipenaren ondoriozko eskubide guztiak galduko ditu, salbu eta ezinbesteko kasuetan.
Hamabosgarrena.– Kontratu- eta lan-betebeharrik ez IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen eta erakunde edo enpresa laguntzailearen eta esleipendunaren artean.
Deialdi honetako diruz lagundutako praktikaldiaren esleipenak –eta praktikaldian dagoen pertsonaren egonaldia eta jarduera erakundean/enpresan– ez dakar inolako kontratu- edo lan-loturarik IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen eta dirulaguntzaren jasotzailearen artean, ez eta praktikaldia egiteko enpresaren edo erakundearen eta dirulaguntzaren jasotzailearen artean ere.
Hamaseigarrena.– Administrazio-isiltasuna.
Deialdi honen ebazpenaren indarraldia hasten denetik sei hilabete igaro eta deialdiaren Interneteko helbidean laguntzak esleitzeko inolako ebazpenik argitaratu ez bada, pertsona interesdunek ezetsitzat jo ahal izango dute eskabidea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Hamazazpigarrena.– Datu pertsonalen babesa.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua (Datu Babeserako Erregelamendu Orokorra) pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez; 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa eta datuak babesteari buruz indarrean dagoen gainerako legeria betez, jakinarazten dugu datu pertsonalak tratamendu-jarduera honen barruan sartuko direla: «Hobekuntza eta prestakuntza ikastaroak». Tratamendu horren helburua da deialdi hau kudeatzea eta ebaztea.
Tratamenduaren arduraduna da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaritza. Datuetarako iristeko eskubidea, datuak zuzentzeko, ezabatzeko edo emateko eskubideak, tratamendua mugatzeko eskubidea, tratamenduari aurka egiteko eskubidea eta emandako adostasuna errebokatzeko eskubidea, edo aplikagarria zaion araudiak arautzen dituen gainerako eskubideak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaritzaren zein Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Datuak Babesteko ordezkariaren aurrean balia daitezke.
Deialdi honetako parte-hartzaileei buruzko datuak LHIEEko errektore kontseiluari jakinaraziko zaie, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Sailari, Gizarte Segurantzari eta dagokion Zerga-administrazioari jakinaraziko zaizkie. Datu pertsonalak ez dira lagako, lege-betebeharra existitzen ez bada, eta ez zaizkie transferituko hirugarren herrialdeei.
Hemen kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatz guztia:
http://www.ivap.euskadi.eus/z16-h2home/eu/contenidos/informacion/dbeo_prestakuntza/eu_def/index.shtml