EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-06-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2019121

AGINDUA, 2019ko ekainaren 14koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez xedatzen baita kargutik kentzea Kultura eta Hizkuntza Saileko behin-behineko langile bat.

Xedapenaren data: 2019-06-14
Hurrenkenaren zenbakia: 201903161
Maila: Agindua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2019/04/05ean argitaratutako 2019/04/01eko AGINDUA [201901720]

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluetan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu-uztea sinatzen dut:
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Ander Añibarro Maestre jauna Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultura eta Sormen Industrietako aholkulariaren kargutik (5290 kodea, 1 dotazioa) kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargu-uzteak 2019ko ekainaren 14tik aurrera izango ditu eraginak. Kargu-uztearen eguna bat etorriko da zerbitzuak emateko azken egunarekin, betiere.
Hirugarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 14a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.