EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-06-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2019120

EDIKTUA, diru kopuru bat erreklamatzeari buruz bideratutako 284/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2019-06-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201903137
Maila: Ediktua
Balmasedako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 284/2018 hitzezko judizioa.
Gaia: diru kopuru bat erreklamatzea.
Demandatzailearen prokuradorea.
Judizio horretan epaia eman da 2019-02-21ean. Horren bidez, amaiera eman zaio prozesuari.
Jose Maria Alfaro Plagaro demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik jarri.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean. Han aztertu ahal izango du oso-osorik.
Balmaseda, 2019ko ekainaren 10a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.