EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-06-25 Aldizkari honetan argitaratua: 2019119

IRAGARKIA, 2019ko maiatzaren 31koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira emandako dirulaguntzen zenbatekoak aldatzeko ebazpenak (Ekintzaileei laguntzeko deialdia 2017).

Xedapenaren data: 2019-05-31
Hurrenkenaren zenbakia: 201903117
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/07/28an argitaratutako 2017/07/27ko EBAZPENA [201703825]

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak hainbat ebazpen eman ditu, jakinarazteko emandako dirulaguntzen zenbatekoa aldatzen dela, ekintzaileentzako laguntzetarako deialdiaren 23. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2017ko uztailaren 26an egindako bileran hartutako erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori (2017-07-28ko EHAA).
Ezinezkoa izan da ebazpen horiek aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.
Ebazpen horiek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Xede horretarako, emandako dirulaguntzen zenbatekoa aldatzeko ebazpenen testu osoak Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz) eskuragarri dituzula jakinarazten da.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 31.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.
ERANSKINA