EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-06-25 Aldizkari honetan argitaratua: 2019119

AGINDUA, ekainaren 17koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko 2019ko urteko deialdiaren oinarriak (Lehiatu Berria programa).

Xedapenaren data: 2019-06-17
Hurrenkenaren zenbakia: 201903108
Maila: Agindua
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamendua landa-garapenari Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bitartez laguntzeari buruzkoa da eta erregelamendu horren bidez Kontseiluaren 1698/2005 Erregelamendua indargabetzen da. Europar Batasunak landa-garapenerako ematen dituen laguntzak –Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak finantzatuta– arautzen dituzten arau orokorrak ezartzen ditu erregelamendu horrek. Funts hori Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1306/2013 (EE) Erregelamenduaren bidez ezarri zen. Erregelamendu horrek erregelamendu hauek indargabetu ditu: Kontseiluaren 352/1978 (EE), 165/1994 (EE), 2799/1998 (EE), 814/2000 (EE), 1290/2005 (EE) eta 485/2008 (EE). Erregelamendu honek arautzen du zer helburu lortzen lagundu behar duen landa-garapenerako politikak eta zer lehentasun dituen Europar Batasunak landa-garapenaren alorrean. Landa-garapenerako politikaren testuinguru estrategikoa taxutzen du; eta landa-garapenerako politika aplikatzeko hartu beharreko neurriak zehazten ditu.
Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa agortu egin zen aurreko laguntza deialdian, eta, hortaz, arrantzari buruzko IV. kapitulua salbu, zeina Europako Itsas eta Arrantza Funtsarekin batera kofinantzatuko den, gainontzeko kapitulu guztiak Euskal Autonomia Erkidegoko funtsekin finantzatuko dira. Hori finantzaketa gehigarri nazional gisa egingo da, 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 82. artikuluari jarraikiz.
2015eko maiatzaren 26an, Euskal Autonomia Erkidegoko 2015-2020 Landa Garapenerako Programa onartu zen Europako Batzordearen C (2015) 3479 Azken Erabakiaren bidez. Europar Batasunak eta Euskal Autonomia Erkidegoak elkarrekin finantzatzen dituzten neurriak martxan jartzea da programa horren helburua.
Halaber, 2017ko otsailaren 17an argitaratu zen otsailaren 14ko 43/2017 Dekretua, EAEko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen duena, zeinaren xedea baita Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan landa-garapenerako laguntzen esparru-araudia ezartzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduan xedatutakoarekin eta 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programarekin bat etorriz.
2014 eta 2020 artean, Europako Itsas eta Arrantza Funtsa arautzeko eta Kontseiluaren 2328/2003 (EE), 861/2006 (EE), 1198/2006 (EE) eta 791/2007 (EE) erregelamenduak eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1255/2011 (EB) Erregelamendua indargabetzeko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 (EB) Erregelamenduak eratzen du arrantzako eta akuikulturako produktuentzako laguntzen Erkidegoko erreferentziako arauzko esparrua. Arrantza Politika Erkidearen 2013ko erreformarekin bat finkatutako helburuak lortzeko finantza-tresna da aipatutako erregelamendua.
Haren bidez, Europako Arrantza Funtsa Europako Itsas eta Arrantza Funtsa bihurtu zen. Bada, Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren helburua Arrantza Politika Erkidearen, Itsas Politika Bateratuaren eta Europa 2020 estrategiaren helburuak lortzen laguntzea da. Eta, horretarako, aipatutako erregelamenduko zioen azalpenak dioenez, honako hau du lehentasuntzat: arrantza- eta akuikultura-sektoreak ingurumenaren ikuspegitik jasangarriak, baliabideen erabileraren ikuspegitik eraginkorrak, berritzaileak eta lehiakorrak izan daitezen bultzatzea.
Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Espainiako arrantza-sektorerako 2014-2020 Arrantzarako Europako Funtsaren Programa Eragilea dagokio, Europako Batzordearen Egikaritze Erabakiaren bidez onartutakoa (CCI 2014ES14MFOP001).
Bestalde, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluekin bat nekazaritza- eta basogintza-sektoreetarako eta landa-inguruneetarako laguntzen zenbait kategoria barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzeko Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduak eta Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluekin bat arrantzako eta akuikulturako produktuak ekoizten, eraldatzen eta merkaturatzen diharduten enpresentzako laguntzen zenbait kategoria barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzeko Batzordearen 2014ko abenduaren 16ko 1388/2014 (EB) Erregelamenduak xedatzen dute zer baldintza eta eskakizun bete behar dituzten laguntzek estatu kideek diruz lagundu ditzaten (Estatuek ematen dituzten laguntza izan daitezen) eta Europar Batasunak baimendu behar izan ez ditzan. Hau da, laguntza horiek arautzean eta ematean, erregelamendu horretan ezarritakoa errespetatu eta betetzen badute estatu kideek, laguntza horiek merkatu erkidearekin bateragarriak direla ulertzen da, eta, beraz, ez diote Europar Batasunaren baimena lortzeko Europako Batzordeari jakinarazpenik egin behar; hala, nahikoa da jakinarazpena egitea kasu bakoitzerako aurreikusitako epeetan.
Zehazki, agindu honetan laguntza hauen deialdia egiten da:
– Laguntzak nekazaritza-produktuak eraldatu, merkaturatu edo garatzeko inbertsioei eta laguntzak basogintzako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko; 2017ko otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan ezarritakora biltzen diren laguntzak dira (2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan aurreikusitako laguntzen araudi-esparrua ezartzen du).
– Laguntzak arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko; 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 Erregelamenduaren eta Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren barruko 2014-2020ko aldirako Espainiako Arrantza Sektorerako Programa Eragilearen barruan daude.
– Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-industrietan bestelako inbertsioak egiteko laguntzak, baldin eta aurreko ataletan ez badira sartzen.
Landa-garapenerako politikaren arabera, Europar Batasunak eta Euskal Autonomia Erkidegoak elkarrekin finantzatzen dituzten neurriak eta Estatuak ematen dituen laguntzak bateragarriak dira. Hala ere, Estatuak ematen dituen laguntzek muga jakin batzuen barnean egon behar dute, eta kontrol-neurri jakin batzuk bete behar dituzte, koherentzia izan dadin bi politiken artean eta Tratatuaren 87., 88. eta 89. artikuluek lehiakortasunaren alorrean xedatzen dituzten arauak hertsiki bete daitezen; izan ere, begien bistakoa denez, landa-garapenaren alorrean ere aplikatu behar dira Tratatuaren 87., 88. eta 89. artikuluak.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko xedez, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak dirulaguntzen plan estrategiko bat dauka, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko martxoaren 6ko Aginduaren bidez onartua, eta haren barruan dago agindu honetako deialdiko dirulaguntza, zeina euskadi.eus webgunean kontsulta baitaiteke.
Aurrekontu-zuzkidura nahikoa dago Euskal Autonomia Erkidegoko 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokorrak (2019ko ekitaldirako luzatuak) onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legeak baimendutako kredituen arabera, eta, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu-araubideari dagokionez indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren IX. tituluan aurrekontua luzatzeko araubideari buruz ezarrita dagoenarekin bat etorriz, laguntza-deialdi honek aurrekontu-estaldura nahikoa du.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.4 artikuluaren arabera, Jaurlaritzako sailburuek, kide gisa dagozkien eskumenei kalterik egin gabe, beren sailari dagozkion gaietan administrazio-xedapen orokorrak eta ebazpenak emateko eskudantzia izango dute.
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Deialdia.
Nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko 2019ko deialdiaren oinarriak onartzea (Lehiatu Berria programa). Oinarri horiek agindu honen I. eranskinean jasota daude.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.
Agindu honen aurka, interesdunek berraztertze-errekurtsoa jar diezaiokete Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta biharamunetik hasita; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta biharamunetik hasita.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.
Agindu honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainak 17.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.
I. ERANSKINA
I. KAPITULUA
ZATI OROKORRA
1 oinarria.– Xedea eta izaera.
1.– Agindu honen xedea da nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko 2019ko deialdia egitea (Lehiatu Berria programa).
2.– Agindu honen esparruan ematen diren laguntzak itzuli behar ez diren horietarikoak izango dira.
3.– Urterokoak edo hainbat urtetarako izan daitezkeen inbertsioen programa batera egokituko dira laguntzak, aurkezten diren proiektuak burutzeko denboraren arabera.
2. oinarria.– Laguntza-lerroak.
Laguntza hauek emango dira agindu honetako 1. oinarriko xedea lortzeko:
1.– Tratatuaren I. eranskinak aipatzen dituen nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak egiteko laguntzak.
Laguntza hauek agindu honen II. kapituluan garatzen dira eta 2017ko otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan sartzen dira. Dekretu horrek 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan aurreikusitako laguntzen araudi-esparrua ezartzen du, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren esparruan.
2.– Basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzak.
Laguntza hauek agindu honen III. kapituluan garatzen dira eta 2017ko otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan sartzen dira. Dekretu horrek 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan aurreikusitako laguntzen araudi-esparrua ezartzen du, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren esparruan.
3.– Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzak.
Agindu honetako IV. kapituluak arautzen ditu, eta maiatzaren 15eko 508/2014 Erregelamenduaren eta Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren barruko 2014-2020ko aldirako Espainiako Arrantza Sektorerako Programa Eragilearen barruan daude.
4.– Artikulu honetako 1, 2 eta 3. ataletan sartzen ez diren Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-industrietan bestelako proiektuak egiteko laguntzak.
Agindu honetako V. kapituluak arautzen ditu, eta Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduarekin eta Batzordearen 2014ko abenduaren 16ko 1388/2014 (EB) Erregelamenduarekin bat jakinarazi beharrekoak ez diren laguntzen tratamendu bera izango dute.
3. oinarria.– Definizioak.
Agindu honen ondorioetarako, honela ulertuko dira jarraian datozen definizioak:
1.– Nekazaritza: kontzeptuak barne hartzen du nekazaritzakoa dena, abeltzaintzakoa eta basokoa, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako 2008ko abenduaren 23ko 17/2008 Legeak ezarritakoarekin bat.
2.– Elikagaigintza: kontzeptu honen barnean sartzen dira nekazaritzatik, arrantzatik, arrain-haztegietatik, ehizatik eta mikologiatik datozen produktuak edo beste jatorri natural batetik datozenak ekoiztea, eraldatzea, ontziratzea eta merkaturatzea, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako 2008ko abenduaren 23ko 17/2008 Legeak ezarritakoarekin bat.
3.– Handizkako merkataritza-jarduera: norberaren izenean eta norberaren kontura nekazaritzako eta arrantzako produktuak erosteko eta haiek handizkako beste merkatari batzuei eta txikizkako merkatariei saltzeko lanbidea. Jatorrizko handizkariek produktuak lehen salmentan, lonjan edo merkatua bezalako establezimendu baimenduetan erosten dituzte.
4.– Txikizkako merkataritza-jarduera: norbere izenean eta norbere kontura nekazaritzako eta arrantzako produktuak erosteko eta haiek kontsumitzaileei saltzeko lanbidea. Jatorrizko txikizkariek produktuak lehen salmentan, lonjan edo merkatua bezalako establezimendu baimenduetan erosten dituzte.
5.– Salmenta-zirkuitu laburra: nekazaritza-ustiategi bakoitzaren inguruko eremu geografikoa, ustiategian eraldatutako produktuak saltzen diren lekua.
6.– Nekazaritzako produktuak merkaturatzea: salmentarako produktuak edukitzea edo erakustea, salmentarako eskaintza, merkaturako entregatzea edo merkatuan jartzeko edozein modu, lehen sektoreko ekoizleek bitartekariei edo eraldatzaileei egindako lehenengo salmenta edo lehen salmenta horretarako produktu bat prestatzeko jarduerak izan ezik; lehen sektoreko ekoizleek azken kontsumitzaileei egindako salmenta merkaturatzea dela ulertuko da baldin eta horretarako gordetako instalazio independentetan egiten bada, lehen sektoreko ekoizle batek amaierako kontsumitzaileei egindako salmenta bat abeltzaintzako produktuen merkaturatutzat joko da helburu horretarako erreserbatutako lokal bereizi batean egiten bada, Batzordearen 702/2014 Erregelamenduak ezarritakoaren arabera.
7.– Nekazaritza- eta elikagai-enpresak: nekazaritzaren eta elikagaigintzaren esparruan jarduten duten nekazaritza-ustiategi eta enpresen multzoa.
8.– Krisiak jotako enpresa: Europako Batzordearen 702/2014 Erregelamenduko 2. artikuluko 14. paragrafoan ezarritako betekizunetako bat betetzen duen enpresa.
9.– Nekazaritza-ustiapena: abeltzaintza primarioa ekoizteko erabilitako lursail, lokal eta instalazioek osatutako unitatea, Batzordearen 702/2014 Erregelamenduan ezarritakoaren arabera.
10.– Nekazaritza- eta elikagai-industria: nekazaritza-produktuak edo elikagaigintza manipulatuz produktu berriak sortzeko ekipamendu-ondasunen instalazioak –behar dituzten instalazio osagarriak barne–, enpresa autonomo moduan funtzionatzeko gai dena.
11.– Lonja: Autonomia-erkidegoetan arrantza-sektorea antolatzeko eskumena duten organoek baimendutako instalazioez hornitutako lekua, zeina portuan dagoen eta zeinetan arrantza freskoko produktuen lehorreratzea kontrolatzen den eta arrantzako produktuak erakusten eta lehenengo aldiz handizka saltzen diren.
12.– Bertako lehengaia: Euskal Autonomia Erkidegoan ekoizten den nekazaritzako, abeltzaintzako edo basogintzako lehengaia.
13.– Mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak: mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak halakotzat hartzen dituen enpresa-kategoriak.
14.– Nekazaritzako produktua: Europar Batasunaren Fundazioaren Tratatuaren (aurrerantzean Tratatua) I. eranskinean zerrendatutako produktuak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 11ko 1379/2013 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean zerrendatutako arrantza- eta akuikultura-produktuak izan ezik, Batzordearen 702/2014 Erregelamenduak ezarritakoaren arabera.
15.– Nekazaritza-ekoizpen primarioa: nekazaritzatik eta abeltzaintzatik eratorritako produktuen ekoizpena, Tratatuaren I. eranskinean zerrendatuak, produktu horien izaera aldatzen duen beste eragiketarik egin gabe, Batzordearen 702/2014 Erregelamenduak ezarritakoaren arabera.
16.– Arrantzako produktuak: arrantzako jardueretatik lortutako organismo akuatikoak edo horietatik eratorritako produktuak, 2013ko abenduaren 11ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1379/2013 (EB) Erregelamenduaren I; b) eranskinean zerrendatzen diren eran.
17.– Akuikulturako produktuak, organismo akuatikoak, bizitza-zikloaren fase guztietan, akuikulturako jardueretatik lortuak edo horietatik eratorritako produktuak, eranskinean zerrendatzen diren eran.
18.– Arrantzako eta akuikulturako produktuak: itsasoan edo barneko uretan harrapatutako produktuak eta akuikulturako produktuak, baldin eta horiek guztiak zerrendatuta badaude 2013ko abenduaren 11ko Europako Parlamentuarena eta Kontseiluaren 1379/2013 (EB) Erregelamenduko 1. artikuluan, hain zuzen, arrantzako eta akuikulturako produktuen sektorean merkatuen antolaketa komuna ezartzen duen Erregelamendua, Kontseiluaren 1184/2006 (EE) eta 1224/2009 (EE) erregelamenduak aldatzen dituena, eta Kontseiluaren 104/2000 (EE) Erregelamendua indargabetzen duena.
19.– Inbertsio-proiektua: produktu komertzialak eskuratzeko eta haien produktibitatea eta kalitatea hobetzeko diseinatutako azpiegitura, ekipamendu, instalazio eta makinen multzoa.
20.– Nekazaritza-sektorea: nekazaritza-ekoizpen primarioan, eraldaketan eta merkaturatzean jarduten duten enpresa guztiak, Batzordearen 702/2014 Erregelamenduan ezarritakoaren arabera.
21.– Arrantza-sektorea eta akuikultura-sektorea: ekonomiaren sektore bat da, arrantza- eta akuikultura-produktuak ekoiztu, eraldatu eta merkaturatzeko jarduera guztiak barne hartzen dituena.
22.– Nekazaritzako produktuak eraldatzea: nekazaritzako produktu baten gainean egindako eragiketaren emaitza, emaitza nekazaritza-produktu bat denean, animalia- edo landare-produktu bat lehenbiziko salmentarako prestatzeko egin behar diren nekazaritza-jarduerak izan ezik, Batzordearen 702/2014 Erregelamenduak ezarritakoaren arabera.
23.– Arrantzako eta akuikulturako produktuen eraldaketa eta merkaturatzea: lehorreratzen edo biltzen direnetik xeheka saltzen diren arte arrantzako eta akuikulturako produktuak maneiatzeko, tratatzeko, prestatzeko, ekoizteko eta banatzeko katea osatzen duten lanen multzoa, txikizkako merkataritza barnean hartzen ez duena.
24.– Basogintzako produktuak eraldatzea eta merkaturatzea: lehengai edo energia-iturri gisa erabiltzen den zuraren lehen eraldaketarekin bat egiten duten eta enpresaren instalazioen barnean egiten diren zerratu, ekoiztu eta banatzeko eragiketen multzoa (zurari azala kentzea, zatikatzea, biltegiratzea, sailkatzea, babes-tratamendua ematea eta lehortzea).
25.– Arrantza-sektorea: ekonomiaren sektore bat da, arrantza- eta akuikultura-produktuak ekoiztu, eraldatu eta merkaturatzeko jarduera guztiak barne hartzen dituena.
4. oinarria.– Finantzazioa.
1.– 2019ko ekitaldian, 8.606.300 euro erabiliko dira II. eta III. kapituluetako laguntzak finantzatzeko. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura soilik finantzatuko da zenbateko hori, 2015-2020ko aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programaren testuinguruan Batzordeak onartutako finantzazio osagarri gehigarri gisa. Honela banatuko da aipatutako zenbatekoa:
1.– II. kapitulua finantzatzeko, 6.731.300 euro erabiliko dira. 1.031.300 euro 2019. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 5.700.000 euro, 2020. urterako konpromiso-kredituari.
2.– III. kapitulua finantzatzeko, 1.875.000 euro erabiliko dira. 750.000 euro 2019. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 1.125.000 euro, 2020. urterako konpromiso-kredituari.
2.– 2019ko ekitaldian, 2.625.000 euro erabiliko dira IV. kapituluko laguntzak finantzatzeko. Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura finantzatuko da zenbateko hori, eta honela banatuko da:
a) Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura, finantzaketa 656.250 eurokoa izango da. 187.500 euro 2019. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 468.750 euro, 2020. urterako konpromiso-kredituari.
b) Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren kontura, finantzaketa 1.968.750 eurokoa izango da. 562.500 euro 2019. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 1.406.250 euro, 2020. urterako konpromiso-kredituari.
3.– 2019ko ekitaldian, 1.350.000 euro erabiliko dira V. kapituluko laguntzak finantzatzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura finantzatuko da soilik zenbateko hori. 500.000 euro 2019. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 850.000 euro, 2020. urterako konpromiso-kredituari.
4.– Emango diren laguntzen zenbateko guztia ezingo da izan baliabide horiek baino handiagoa, ez eta baliabideok eguneratzean ateratzen den zenbatekoa baino handiagoa ere, indarrean dagoen legedia betez aurrekontu-aldaketak onartzen diren kasuetan. Gehikuntza hori gertatuz gero, deialdiaren ebazpena eman baino lehen egin behar da, eta horren berri emango da Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bitartez.
5. oinarria.– Eskakizun orokorrak.
Agindu honetan iragarritako edozein laguntzaren onuradun izateko, oinarri honetan ezarritako baldintzak bete behar dira. Baldintza horiek baldintza hauek guztiak jasotzen dituzte: Dirulaguntzei buruzko 2003ko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko baldintzak, 2017ko otsailaren 7ko 43/2017 Dekretuko (2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan aurreikusitako laguntzen araudi-esparrua ezartzen du) 5. artikuluan aurreikusitakoak eta hainbat laguntzen baldintza espezifikoak, eta hauek dira horiek guztiak:
1.– Agindu honetan ezarritako laguntza guztietarako bete beharreko baldintza orokorrak:
a) Inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.
b) Inbertsioak Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroan izena emandako ekoizpen-establezimendu batean egitea edo erregistro horretan sar daitekeen establezimendu berri bat sortzeko egitea.
c) Inbertsioek ez dute martxan egon behar eskaera aurkezten denerako. Baldintza horretatik salbuetsita egongo dira obra zibileko proiektuaren ordainsariak eta makinariaren konturako ordainketak. Baldintza hori betetzen dela ziurtatzeko, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak ikuskaritza-lanak egingo ditu in situ.
d) Indarrean dauden xedapenek zergen eta gizarte-segurantzaren arloan ezartzen dituzten betebeharrak beteak izatea. Baldintza hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Beraz, alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.
e) Enpresak bideragarriak izatea ikuspegi ekonomikotik eta produktuak merkaturatzeko irtenbide normalak izatea.
f) Enpresa krisialdian ez egotea, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).
g) Proiektuak Euskadin ingurumen-gaietan aplikatu beharreko berariazko araudia betetzea (21/2013 Legea, 2013ko abenduaren 9koa, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; eta 3/1998 Legea, 1998ko otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra) –dagokionean, inbertsio-proiektuek ingurumenean duten eragina ebaluatuko da, aurrez–, baita higiene-araudia eta inbertsio bakoitzari aplikatu beharreko Erkidegoko arauak ere.
h) Jakinaraztea ea diruz lagun daitekeen proiektu bera ordaintzeko bestelako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez.
i) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza eta dirulaguntzen esparruan enpresa haiek itzultzeko edo zigortua izateko prozeduraren batean dagoen ala ez jakinaraztea.
j) EAEko Administrazioak eta haren menpeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan, dirulaguntzak itzultzeko edo zehatzeko prozeduretako kantitate zehatzen ordainketari dagokionez egunean egotea. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da zorrak atzeratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, gaineratutako zor, interes eta gastu guztiak estaliko dituen bermea eratu bada.
k) Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen epai irmorik ez izatea (zigor- edo administrazio-arloan), ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.
l) Konkurtso-deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaitua ez izatea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
m) Ebazpen irmo baten bidez dirulaguntzak jasotzeko aukera galtzeko zigorrik ez izatea.
n) Kausaren batean erruduntzat jotzeagatik, Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmoa emanda ez egotea.
o) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean ezarritako kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, lege horretan edo arlo hau arautzen duen araudi autonomikoan ezarritako baldintzetan.
p) Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galduta ez izatea ebazpen irmo baten bidez ezarritako zehapena dela-eta, edo honako delitu hauetakoren bat egin izanagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
q) Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.
r) Elkarteen kasuan, horiek elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuen kausetan nahastuta ez egotea. Eta inskribatzeko administrazio-prozedura eten ez izana, ez-zilegitasun penalaren arrazoizko zantzuak aurkitzeagatik, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, harik eta ebazpen judizial irmoa egon arte; kasu horretan, dagokion inskripzioa egin ahalko da, dagokion erregistroan.
s) Berreskuratze agindu baten menpe ez egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.
2.– Bete beharreko baldintza espezifikoak eskatutako laguntza motaren arabera:
a) Produktu izoztu eta ultraizoztuak hotzean biltegiratzeko inbertsioei dagokienez, biltegien edukiera produktuak eraldatzeko instalazioen ekoizpen-ahalmenarekin bat etortzea eta, horrelako produktuak merkaturatzeko inbertsioei dagokienez, eroste-ahalmenarekin bat etortzea.
b) Diruz lagundu daitekeen proiektuak obra zibil bat badu ekoizpen-establezimendu berri bat egiteko, proiektua ebaluatzeko unean, agiri bidez egiaztatzea inbertsioa egiteko behar diren lursailak edo higiezinak erabiltzeko aukera ematen duen titulua, gutxienez 10 urterako, eskaera aurkezten den urtetik hasita; horrez gain, obra gauzatzeko behar diren lizentzia eta baimenek aurrez eskatuta egon beharko dute.
c) Inbertsioan obra zibil bat egin behar bada funtzionatzen ari den establezimendu batean, obra gauzatzeko aurrez lizentziak eta baimenak eskatuta egon beharko dute.
6. oinarria.– Eskabideak aurkezteko epea.
1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Eskaerarekin batera, oinarri honen 7. paragrafoan aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko dira.
2.– Deialdi honetan, salbuespen gisa, 2018ko ekitaldiko Lehiatu Berria programako deialdian aurkeztutako eta nahiko aurrekontu funts ez izateagatik ukatutako eskaerak onartuko dira, zehazki, Agindu horretako II., III. eta V. kapituluetakoak. Hori bai, onartuak izateko, eskaerok honako Agindu honetan laguntzak jasotzeko ezarritako baldintzak ere bete behar dituzte.
Salbuespen hori, honako baldintzekin aplikatuko da:
a) Aukera hau baliatzen dutenak, eskaera berri esklusibo bat egingo dute, eskaerari dagokion laukian honakoa zehaztuz: «2018ko Lehiatu Berria programako deialdira aurkeztutako proiektuentzako eskaera, deialdiko Aginduaren 6.2 oinarriaren arabera».
b) Eskaera hauek balorazio berri bat jaso eta 2019ko deialdian aurkeztutakoekin lehian ebaluatuko dira berriro.
c) 2018ko deialdian nahiko aurrekontu funts ez izateagatik ukatutako proiektuen kasuan, inbertsioen hasierako data gisa 2018ko deialdira aurkeztutako eskaeran zehaztutakoa hartuko da.
d) Aukera hau baliatzeaz gain inbertsio berriak egiteko laguntzak ere eskatu nahi dituztenek, eskaera gehigarri bat aurkeztu beharko dute.
3.– Irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren 8. artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14 artikuluan xedatutakoa betez:
a) Pertsona fisikoek modu presentzialean zein elektronikoan aurkez ditzakete eskabideak.
– Modu presentziala: eskabideak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren bulegoetan aurkeztuko dira (Donostia kalea 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak xedatzen dituen tokietariko edozeinetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuarekin bat.
– Modu elektronikoa: eskabideak euskadi.eus egoitza elektronikoan sartuta aurkeztuko dira, ebazpen honen 4. apartatuan adierazitako helbideen bidez.
Eskabidea izapidetzeko eta dokumentazioa aurkezteko moduak (elektronikoa zein presentziala izan) ez du behartuko aurrerantzean ere prozedurako gainerako izapideak modu berean egitera, edonoiz alda daiteke eta.
b) Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluko 1. zenbakiko a), b), c) eta d) letretan aipatu subjektuek bitarteko elektronikoak erabilita aurkeztuko dituzte eskakizunak, 4. zenbakian adierazitako helbide elektronikoa baliatuta.
4.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak modu presentzialean zein elektronikoan nola izapidetu jakiteko xehetasunak euskadi.eus egoitza elektroniko honetan eskura daitezke:
– http://www.euskadi.eus/ayudas_appa/ – Lehiatu Berria 2019 programa (Erref.: 0034203).
– http://www.euskadi.eus/laguntzak_naep/ – Lehiatu Sustapena Berria (Erref.: 0034203).
Eskabidearen ondoko izapideak, bide elektronikoa erabiliz, hemen egin daitezke:
– http://www.euskadi.eus/micarpeta, eta
– http://www.euskadi.eus/nirekarpeta
5.– Eskabidea ordezkari baten bitartez egiten bada, artikulu hauetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluak.
6.– Laguntza-eskaeraren ereduaren oinarrizko edukia eskuragarri dago http://euskadi.eus helbidean, eta agindu honen V. eranskina da.
7.– Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
a) Pertsona juridikoek, eratzeko eskrituraren kopia* bat eta estatutuen kopia bat (dagokion erregistroan sartu dela adierazten duen zigilua jarrita).
b) Aurrekontuak eta proformako fakturak, inbertsioa edo gastua justifikatzeko direnak.
c) 100.000 eurotik beherako inbertsioak egiteko laguntzak eskatzen dituztenek, txosten tekniko ekonomiko bat, proiektuaren bideragarritasunari buruzkoa, edukiaren aldetik agindu honen II. eranskinarekin bat datorrena.
d) 100.000 eta 500.000 euro arteko inbertsioak egiteko laguntzak eskatzen dituztenek, txosten tekniko ekonomiko bat, proiektuaren bideragarritasunari buruzkoa, edukiaren aldetik agindu honen III. eranskinarekin bat datorrena.
e) 500.000 eurotik gorako inbertsioak egiteko laguntzak eskatzen dituztenek, txosten tekniko ekonomiko bat, proiektuaren bideragarritasunari buruzkoa, edukiaren aldetik agindu honen IV. eranskinarekin bat datorrena.
f) Produktu izoztu eta ultraizoztuak hotzean biltegiratzeko inbertsioak egiteko laguntzak eskatzen dituztenek, inbertsioen helburua eta xedea justifikatzeko eta biltegiratuko diren produktuak balio-kate bereko lehengai edo produktu eraldatuak direla, biltegien edukiera produktuak eraldatzeko instalazioen ekoizpen-ahalmenarekin bat datorrela eta, horrelako produktuak merkaturatzeko inbertsioei dagokienez, edukiera erosahalmenarekin bat datorrela egiaztatzeko txosten bat.
g) Proiektuan obra zibil bat egin behar bada, obra egiteko proiektua eta horretarako baimena lortzeko eskaeraren kopia –dagokionean, oniritzia izan beharko du proiektuak– eta behar diren lizentzia- eta baimen-eskaeraren kopia.
h) Obra zibila ekoizpen-establezimendu berri bat egiteko bada, inbertsioa gauzatuko den lursail edo higiezinen jabetza-tituluaren kopia edo gozamen- edo alokairu-kontratuaren kopia.
j) Erantzukizunpeko adierazpena, hauei buruz:
– Aurkeztutako dokumentu guztiak egiazkoak izateaz.
– 5. oinarriko 1. zenbakiko f)tik s)ra bitarteko apartatuetan ezarritako baldintzak betetzeaz.
j) Kasu bakoitzean 26., 31., 37., edo 42. oinarrietako balorazio-irizpideak betetzen direla justifikatzeko memoria; halaber, enplegua sortzeko konpromisoa dagoenean, enplegatuko diren langileen kopurua, enplegu-sorkuntza konprometituan proposatutako inbertsio edo gastuek izango duten ondorio aurreikusia justifikatuz.
k) Enplegua sortzeko konpromisoa baldin badago, «Alta emanda dauden plantillako langileen batez besteko kopuruari buruzko txostena» aurkeztu beharko du enpresak (Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak egina). Txostena dirulaguntza eskatu aurreko bi urteetakoa izan behar da.
l) Erakunde eskatzaileak laguntza kuantifikatzeko aurkeztu nahi duen beste edozein dokumentazio osagarri.
*Egiazko kopiak izan beharko dira.
8.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak automatikoki eta ofizioz egiaztatuko ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean izatearen ziurtagiriak. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake laguntza-eskabidean inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, ziurtagiria edo eskatzen zaion agiria aurkeztu beharko du, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluaren 2. paragrafoan xedatutakoaren arabera.
9.– Agindu honetako 7.a) lerrokadan eskatutako dokumentazioa administrazio honetan edo beste batean entregatzen denean eta eskatzaileak berariaz deklaratzen badu dokumentu horietan ez dela aldaketarik egin, horiek aurkeztutzat joko dira, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluaren 3. lerrokadan ezarritakoarekin bat. Eskatzaileak adierazi beharko du zein Administraziotan eta zein unetan aurkeztu diren. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake laguntza-eskabidean inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, dokumentazioa aurkeztu beharko du.
10.– Nahi den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dira laguntza-eskabidea eta eskatutako agiriak. Ildo horretatik, eskatzaile bakoitzak hautatutako hizkuntza erabiliko da eskaera aurkeztu ondoko jardueretan, prozedurak irauten duen bitartean, euskararen erabilera normalizatzeko 1982ko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearekin bat.
11.– Eskabideak betekizun guztiak betetzen ez baditu, interesdunari jakinaraziko zaio hamar egun balioduneko epea duela hutsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak eransteko. Halaber, adieraziko zaio horrela egin ezean atzera egin duela ulertuko dela, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak ebazpena eman ondoren eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen (urriaren 1eko 39/2015) 21. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
12.– Edonola ere, Berrikuntza eta Elikagai Industriako Zuzendaritzak, aurkeztutako eskaeran adierazitakoa egoki ulertu, ebaluatu eta eskaera izapidetzeko beharrezko iritzitako bestelako argibide edo agiri osagarriak eskatu ahal izango dizkio eskatzaileari.
7. oinarria.– Dirulaguntza jaso dezaketen kostuak, oro har.
1.– Diruz lagundu ahal izango dira, oro har, hauek guztiak:
a) Ondasun higiezinak, lehen aldiz martxan jartzen direnak, eraikitzea eta eskuratzea; bigarren eskuko ondasun higiezinak eskuratzea eta birgaitzea, baldin eta, azken hamar urteetan, ez badute jaso dirulaguntza nazionalik edo erkidegokorik, hain justu ere laguntzak jarraitzen duen kasuan laguntza bikoiztea dakarrenik.
1.– Betiere, lurren balioa laguntzatik kanpo geldituko da. Tasatzaile independente eta egiaztatu batek ezarriko du balioa.
2.– Inbertsioa justifikatzeko beharrezkoak diren makina eta instalazioak eduki beharko dituzte higiezinek. Ildo horretatik, lehengaiak eta produktuaren balio-kate bereko produktu amaituak biltegiratzeko higiezinei dagokienez, bertan egiten den jarduera justifikatzeko beharrezkoak diren eskakizunak bete beharko dituzte makinek.
b) Obra zibila egiteko nahitaezkoak diren ordainsari profesionalak, gehienez ere, proiektuaren gauzatze materialaren % 8ra artekoak.
c) Makinak erostea, instalazioak egitea eta ekoizpen-instalazioak ekipamenduz hornitzea, barnean direla enpresaren funtzionamendurako beharrezkoak diren bulego-altzariak, bulegotika-ekipamendua eta programa informatikoak.
d) Ingurumenari dagokionez inpaktua txikitu eta kalitatea hobetzeko prozesuetan inbertsioak egitea; betiere, produktuak ekoizpen-prozesuetako baldintza tekniko eta sanitarioak betetzen dituztela egiaztatzeko edo horietara egokitzeko.
e) Hardware-sistemak, softwarea, web-plataformak eta merkataritza elektronikorako plataformak ezartzea, informazio- eta komunikazio-teknologiak (IKT) erabiltzen hasteko eta merkataritza elektronikoa ezartzea.
2.– Deialditik aurrera, eskabide-datan hasita ez dauden proiektuetan, onuradunak gutxienez hiru eskaintza desberdin aurkeztu beharko ditu, hornitzaile desberdinekoak, kostu zenbatetsia edozein dela ere (diruz lagunduko den gastua kontratu txikien zenbatekoa baino txikiagoa izan daiteke), lanerako, zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa hartu aurretik, non eta, haien ezaugarri bereziak direla eta, merkatuan egiten, ematen edo hornitzen dituzten erakunde kopuru nahikoa ez bada, edo gastua dirulaguntza jaso aurretik egin ez bada.
Europako Batzordearen 809/2014 (EB) Erregelamenduaren 48.2.e) artikuluan xedatzen da betekizun hori –Europako Batzordearen 2017ko uztailaren 10eko 2017/1242 (EB) Exekuzio Erregelamenduaren 1.2.a.ii) artikuluan emandako idazkeran–.
Aurkeztutako eskaintzen artean egindako hautua –laguntza eskatzean aurkeztu beharko dira– efizientzia- eta ekonomia-irizpideekin bat etorriz egin beharko da, eta, betiere, berariaz justifikatu beharko da memoria batean, baldin eta proposamen ekonomiko abantailatsuenaren alde egiten ez bada.
Eskatzaileak aurkeztutako diruz laguntzeko moduko gastuen zenbatekoak ez du gaindituko merkatuko batez besteko balioa.
8. oinarria.– Dirulaguntza jaso ezin duten kostuak.
Ez dira diruz lagunduko:
1.– Enpresa-salerosketak eta -eskualdatzeak.
2.– Sozietatea eratzeko eta lehen establezimendua jartzeko gastuak.
3.– Inbertsioa egiten den lursaila erosteko eta erosten diren lokal eta pabilioi eraikietako lurzoruaren balioa ordaintzeko inbertsioak.
4.– Eraldaketa-proiektuei dagokienez, higiezinetan bakarrik egiten diren inbertsioek, salbu eta, enpresak jardunean jarraitzeko, onuradunak makinak edo ekipamenduak garraiatzen dituenean beste establezimendu batetik. Salgaietan eta bigarren eskuko makinetan eta ekipamenduan egiten diren inbertsioek, salbu 25.5. oinarrian ezarritakoari dagokionez.
5.– Makinak ez diren inbertsioen finantza-alokairua.
6.– Txikizkako merkataritzaren alorreko inbertsioak, enpresak bere instalazioetan bere produktuak dastatzeko jartzen dituen dendei dagokienez izan ezik.
7.– Produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko prozesuarekin zuzeneko loturarik ez duten obrak (etxebizitzak, sukaldeak, komunak, jangelak, ostatuak...).
8.– Industriaren jarduerarekin zuzeneko loturarik ez duten urbanizazio-lanak; industriaren lursailetik kanpoko zerbitzu-azpiegituretarako harguneak barne (ura, argia, saneamendua...).
9.– Balio erantsiaren gaineko zergak (BEZ) eta beste zerga batzuk. Inoiz ez dira diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko berreskura edo konpentsa daitezkeen zeharkako zergak. Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZa) ez da diruz laguntzekoa izango, salbu eta BEZari buruzko legeria nazionalaren arabera ez bada berreskuratzeko modukoa. Berreskuratu ezin daitekeen BEZa diruz laguntzeko modukoa izan dadin, onuradunaren merkataritza-peritu batek edo legezko auditore batek egiaztatu beharko du ordaindutako zenbatekoa ez dela berreskuratu eta onuradunaren kontabilitatean gastu modura jaso dela.
10.– Normalean 5 urtetik beherako zikloetan amortiza daitezkeen materialak. Ezingo dira diruz lagundu, halaber, kontabilitateak gastutzat hartzen dituen inbertsioak, azterlanak eta proiektuak izan ezik.
11.– Garraio-elementuak, salbu eta eraldaketa-prozesuekin halabeharrezko lotura dutenean eta establezimenduarenak direnean.
12.– Aurrez prestatutako jakien sektoreko inbertsioak, baldin eta janaria ez bada merkaturatzen banaketaren bidez; alegia, baldin eta helburua taldeentzako janaria prestatzea eta banatzea bada edo janaria zuzenean eskaintzen bazaie hartzaile eta kontsumitzaileei.
13.– Ez dira diruz lagunduko guztira 3.000 eurotik beherakoak diren inbertsioak.
14.– Ebakitzeko eta zulatzeko esku-erremintak, motozerrak eta abar.
15.– Frutak eta barazkiak ekoizten dituzten ekoizleen elkarte batek sustatuak diren inbertsioak edo FBEE bateko ustiategiei eragiten dietenak, baldin eta euren funts operatiboetatik eskatu bada dirulaguntza.
16.– Ekipamendua eta makinak berritzeko edo soilik ordezteko inbertsioak, salbu eta erositako berria aurrekoekin alderatuta desberdina bada, erabiltzen duen teknologiaren zein errendimenduaren aldetik.
9. oinarria – Diruz lagun daitezkeen kostuen muga eta baldintza orokorrak.
Jarraian zehaztu diren inbertsio-balorazioen moduluei egokituko zaizkie diruz lagun daitezkeen kostuak, kontuan izanik hauek guztiak:
1.– Proiektuek obra zibila egitea aurreikusten badute, diruz laguntzen den gehieneko inbertsioa kalkulatzeko, azalera eraikia edo berritua bider metro koadroko 450 euroko modulua egingo da.
Modulu hori aplikatzeko, kontuan izango dira bai erosketa-gastuak bai obra zibileko gastuak –eraikuntza berrien eta berrituen kasuan–, barneko banaketak barne. Horretarako, aipatu mugak ezingo dira gainditu, ezta gainazal berean gastu horietako bat baino gehiago egiten bada ere.
Muga horretan ez dira kontuan hartuko instalazioekin lotutako gastuak, edozein direla ere.
2.– Produktuak altueran biltegiratzeko eraikinei dagokienez, moduluaren zenbatekoa kalkulatzeko, eraikinaren guztizko altuera zati zazpi egingo da, eta, gero, zatidura bider aurreko paragrafoan aipatutako metro koadroko modulua.
3.– Proiektuak bulego-altzariak jartzea badakar, diruz laguntzen den gehieneko inbertsioa hauxe izango da: metro koadroko 100 euroko ekipamendu-kostua eta 10 m
4.– Finken inguruko itxiturak. Diruz laguntzen den gehieneko inbertsioa metro linealeko 35 eurokoa izango da, eta barnean sartuko dira ateaz beste elementu berezi guztiak. Era berean, diruz laguntzen diren metro linealen gehieneko kopurua kalkulatzeko, inbertsio-proiektuaren araberako establezimenduaren barnean eraikitzen diren edo eraiki nahi diren metro koadroak batuko dira.
5.– Lurrak berdintzea eta urbanizatzea, zoru-zuzkidura barne. Jarduketaren helburu izango den metro koadro bakoitzeko zenbatekoa, diruz lagun daitekeena, 30 eurokoa izango da. Era berean, diruz laguntzen diren metro koadroen gehieneko kopurua kalkulatzeko, azalera eraikia bider bi egingo da.
6.– Makinetan egiten diren inbertsioak finantza-errentamenduaren bidez finantzatu ahalko dira, betiere, finantza-alokairuko kontratuak xedatzen badu nahitaezkoa dela alokairua amaitzen denean ondasuna erostea. Alde horretatik, ondasunaren deskripzioa, haren zenbatekoa eta alokairu-epea adieraziko ditu kontratuak, eta alokairua amaitzen denean ondasuna erostea nahitaezkoa izateko klausula bat finkatuko du, baita alokairuak dirulaguntzei buruzko araudiak finkatzen dituen betebeharrak bete behar izatea ere. Finantza-alokairuak zazpi urte iraungo du gehienez ere.
10. oinarria.– Laguntzen kudeaketa.
1.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza izango da deialdi honek arautzen dituen laguntzak kudeatzeko organo eskuduna.
2.– Inbertsio-eskaerak ebaluatu eta baloratzeko, Balorazio Batzorde bat eratuko da. Hiru bokalek osatuko dute, eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko kideak izango dira hirurak. Horietako bat, zehazki, Enpresa Programaren arduraduna izango da. Beste biak, berriz, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikarien artetik aukeratuko dira, eta zuzendariaren ebazpen baten bidez izendatuko dira. Ebazpen horrek, era berean, adieraziko du nor izango den idazkaria eta nor batzordeburua. Batzordearen osaera Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpen baten bidez argitaratuko da. EHAAn argitaratuko da, Batzordea eratu aurretik.
Bere eginkizuna betetzeko, batzordeak adituak deitu ditzake hala bileretan parte hartzera nola aholku ematera.
3.– Balorazio batzordeak proiektuen bideragarritasuna aztertu eta espedienteak balioetsi aurretik, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikari batek eskaera bakoitza aztertuko du: proiektu bakoitzaren azterketa tekniko eta ekonomikoa egingo du, eta, haren arabera, proiektuak agindu honetako eskakizunak betetzen dituen aztertzeko txosten bat egingo du, batzordeari aurkeztuko diona.
4.– Balorazio-batzordearen egitekoak hauek izango dira:
a) Aurkezten diren eskabide guztiak aztertzea eta aplikatu beharreko araudia betetzen dutenak eta araudia betetzen ez dutenak bereiztea. Era berean, araudia betetzen ez duen eskaera bakoitza baztertzeko arrazoiak zerrendatuko ditu.
b) Aplikatu beharreko araudia betetzen duten inbertsio-eskaerak ebaluatu. Ebaluazioaren barruan, proiektuak balioetsiko ditu, eta balioztatuko du zenbateraino betetzen dituen bakoitzak agindu honek finkatzen dituen irizpide objektiboak, laguntza motaren arabera.
c) Kapitulu bakoitzak laguntza mota bakoitza baloratzeko eta kuantifikatzeko finkatzen dituen irizpide objektiboetan oinarrituz, onuradun bakoitzari zenbateko laguntza eman proposatu.
5.– Balorazio-batzordeak ebazpen-proposamen bakarra egingo dio Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako titularrari. Proposamen horrek Agindu honetako 12. oinarrian aipatzen den edukia izan beharko du, gutxienez.
6.– Balorazio batzordeak nahi dituen funtzionamendu-arauak ezarri ahalko ditu, eta horietan xedatzen ez den guztian Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikuluan eta ondorengoetan xedatutakoari jarraituko diote.
11. oinarria.– Laguntzak esleitzeko eta kuantifikatzeko prozedura.
1.– Norgehiagoka bidez esleituko dira agindu honen II., III., IV. eta V. kapituluek arautzen duten laguntza-ildo bakoitzeko laguntzak.
2.– Agindu honen II., III., IV. eta V. kapituluek arautzen duten laguntza-ildo bakoitzaren barruan, proiektu bakoitzari ematen zaion laguntzaren hasierako zenbatekoa kalkulatzeko, aurkezten diren proiektuak konparatuko dira, eta aginduak finkatzen dituen irizpide objektiboak eta balorazioa aplikatuko zaizkie. Ondoren, laguntza-ildo bakoitzeko aurkeztutako proiektuen zerrenda egingo da, proiektuak puntu gehien duenetik puntu gutxien duenera ordenatuta. Ordena horretan esleituko dira laguntzak, agindu honen 27., 32., 38. eta 43. oinarriek finkatzen dituzten ehunekoak aplikatuta, funts guztiak agortu arte.
Funtsak mugatuak direla kontuan izanik, lerro bakoitzeko azken laguntzari dagokionez, proposatutako kopurua diru-kopuru erabilgarria baino handiagoa bada, esleituko den laguntza diru-kopuru erabilgarri hori izango da.
12. oinarria.– Ebazpena.
1.– Aurkeztutako eskaerak eta dokumentuak aztertutakoan, agindu honen 10. oinarriko 5. paragrafoan xedatutakoaren arabera eginiko proposamena ikusita, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak deialdia ebatziko du, ebazpen bakar baten bidez. Ebazpen horretan, eskatutako laguntzak eman edo ukatu egingo ditu.
2.– Ebazpenak informazio hau jaso beharko du, gutxienez:
a) Aintzat hartutako eskabideei dagokienez:
1.– Onuradunen izena edo izen soziala, eta IFK edo NAN.
2.– Diruz lagundutako zenbatekoa. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura laguntzen den zenbatekoa zehaztu behar da.
3.– Agindu honen IV. kapituluak arautzen dituen laguntzei dagokienez, Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren kontura finantzatzen den zenbatekoa.
4.– Diruz lagun daitekeen inbertsioa, aplikatutako irizpide objektiboak eta laguntzaren ehunekoa.
5.– Diruz lagundutako jarduerak egiteko epea.
b) Aintzat hartu ez diren eskabideei dagokienez:
1.– Onuradunen izena edo izen soziala, eta IFK edo NAN.
2.– Laguntza ukatzeko arrazoiak.
3.– Eskatzaileei dirulaguntzok eman eta ordaintzeko, amaituta izan behar dute EAEko administrazio orokorrak eta bere organismo autonomiek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan abian jarri ahal izan den itzulketa- edo zehapen-prozedura oro.
4.– Agindu hau indarrean sartu eta gehienez sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena.
Lehia-konkurrentziako prozeduraren ebazpena, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluaren 1. zenbakiko b) letran xedatutakoaren arabera, EHAAn argitaratuko da, eta argitalpena jakinarazpentzat hartuko da. Dena dela, onuradun bakoitzari ebazpen osoa helaraziko zaio, eta, gainera, banakako eranskin baten bidez, ebazpenean bakoitzari berariaz eragiten dioten alderdiak identifikatuko dira, laguntza emateko edo ukatzeko kontzeptuak azalduta, banakatuta eta behar bezala arrazoituta.
Edonola ere, lehenik egiten den jakinarazpenaren data hartuko da jakinarazpen-datatzat.
5.– Agindu hau indarrean sartu eta sei hilabete igarota, ebazpen espresurik ez badago, eskabidea ukatu egin zaiela ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan xedatutakoaren arabera.
6.– Prozeduraren ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio interesdunak Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpena jasotzen duenetik aurrera, edo, hiru hilabeteko epean administrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
13. oinarria – Onuradunen betebeharrak.
Agindu honek arautzen dituen dirulaguntzen onuradunek oinarri honetan ezarritako baldintzak bete behar dituzte. Baldintza horiek baldintza hauek guztiak jasotzen dituzte: Dirulaguntzei buruzko 2003ko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluko baldintzak, 2017ko otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuko (2015-2020ko aldiko Euskadiko Landa Garapenerako Programan aurreikusitako laguntzen araudi-esparrua ezartzen du) 15. artikuluan aurreikusitakoak eta hainbat laguntzen baldintza espezifikoak, eta hauek dira horiek guztiak:
1.– Diruz lagundu daitekeen inbertsioa laguntza emateko ebazpenak edo, dagokionean, laguntza luzatzeko ebazpenak ematen duen epean gauzatzea; betiere, agindu honen kapitulu bakoitzak ezartzen duen gehieneko mugaren barruan.
2.– Dirulaguntza zertarako eman den, xede horrexetarako erabiltzea.
3.– Emandako dirulaguntza onartu behar dute. Alde horretatik, baldin eta dirulaguntza eman izanaren jakinarazpena hartu eta hamabost egunean onuradunek ez badiote berariaz uko egiten, onartu egiten dutela ulertuko da.
4.– Ebazpena eman aurretik, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
5.– Ekipamendu informatikoen kasuan, onuradunari egiten zaion azken ordainketatik ondorengo 5 urteetan martxan egon beharko dute inbertsioek; gainontzeko ondasun higigarrien kasuan, guztizko ordainketa egiten denetik ondorengo 7 urteetan. Ondasun higiezinen kasuan, ondasun higiezinen erregistroan inskribatzen direnetik ondorengo 10 urteetan, eta epe horietan ezin izango dira inorenganatu, ezta amortizatu, ezta dirulaguntza helburu baterako jaso bazuten horretaz bestelako baterako erabili ere.
6.– Elikagaien Kalitate eta Industrien Zuzendaritzari jakinaraztea diruz lagundutako proiektua partzialki edo osorik gauzatu dela eta haren esku jartzea hala egin dela egiaztatzeko beharrezkoa den dokumentazio guztia.
7.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari jasotako laguntzak nola erabili diren eta haien helburuak bete diren fiskalizatzeko eskatzen duten informazio guztia eman beharko zaie.
8.– Agindu honen 5. oinarriko 1. paragrafoari kalte egin gabe, baldin eta beste administrazio batek edo erakunde publiko edo pribaturen batek helburu bererako ematen duen beste dirulaguntza edo laguntzarik eskuratzen bada, horren berri ematea Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, idatziz, beste laguntza edo dirulaguntza eskuratu izanaren berri izan eta hurrengo hamabost egun naturaletan eta, betiere, funts publikoen erabilera justifikatu aurretik.
9.– Baldin eta dirulaguntza emateko kontuan izandako baldintza objektibo edo subjektiboak aldatzen badira, horren berri ematea Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, idatziz, baldintzak aldatu izanaren berri izan eta hurrengo hamabost egun naturaletan eta, betiere, funts publikoen erabilera justifikatu aurretik.
10.– Laguntzaren zenbatekoa ezartzeko kontuan izan bada, proiektuen balorazio-irizpide gisa, enpresaren batez besteko enplegua handitzea (26., 31. eta 42. oinarrietan ezarritako baldintzetan), hori mantendu egin beharko da onuradunari laguntzaren azken ordainketa egiten zaionetik ondorengo bost urteetan gutxienez.
11.– Agindu honen II., III. eta IV. kapituluekin bat ematen diren laguntzei dagokienez, azaroaren 2003ko 17ko 38/2003 Legearen 18. artikuluaren 4. paragrafoan ezarritakoa aplikatuta, diruz laguntzeko xede diren inbertsio guztietan ikusteko moduan eta agerian jaso beharko da, baita horiei buruz argitaratzen den informazio edo publizitate guztian ere, finantzazioa publikoa dela. Laguntzak soilik Eusko Jaurlaritzako funtsekin finantzatzen badira, 1999ko abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuak arautzen duen Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburuan ezarritakoa beteko da.
12.– Merkataritza-legeriak eskatutako terminoetan ikuskatutako kontabilitate-liburuak, erregistro izapidetuak eta gainerako dokumentu guztiak izatea, eta deialdi bakoitzean finantzatutako inbertsioarekin lotutako inbertsio eta gastu guztietarako kontabilitate-kode egoki bat edo kontabilitate-sistema bereizi bat mantentzea, araudiak finkatzen dituen kontrolak egin ahal izateko.
13.– Jasotako funtsak zertarako erabili diren frogatzen duten agiriak gordetzea, baita elektronikoak ere, baldin eta egiaztatu eta kontrolatu ahal badira.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edota haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasiera eman zaion itzultze- edo zehapen-prozeduraren batean sartuta dauden ala ez jakinaraztea idatziz Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, deialdi honen 5. oinarriaren 1. paragrafoaren i) letran xedatutakoari kalterik egin gabe.
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete direla ofizioz egiaztatuko du Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak, automatikoki. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake laguntza-eskabidean inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, ziurtagiria edo eskatzen den agiria aurkeztu beharko du, betiere urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
14. oinarria.– Gauzatzeko gehieneko epeak.
1.– Urtebetean edo zenbait urtetan gauzatu ahalko dira inbertsioak.
2.– Urtebete irauten duten inbertsioak gauzatzeko epea 2019. urteko abenduaren 31 artekoa izango da, baina luzatu egin ahal izango da, 17. oinarriko 3. paragrafoan ezarritakoarekin bat. Nolanahi ere, epea luzatzen bada ere, 2020ko abenduaren 31ra artekoa izango da gehieneko epea.
3.– Zenbait urte irauten duten inbertsioak gauzatzeko epea 2020. urteko abenduaren 31ra artekoa izango da, baina luzatu ahal izango da, 17. oinarriko 3. paragrafoan ezarritakoarekin bat, 2021eko abenduaren 31ra arte.
15. oinarria – Inbertsioa gauzatzearen justifikazioa.
Emandako laguntzaren xede den inbertsioa gauzatu dela justifikatzeko, Elikagaien Kalitate eta Industrien Zuzendaritzaren aurrean, proiektua gauzatzeko gehieneko epea amaitu eta ondorengo sei hilabeteko gehieneko epean, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
a) Jarduketak justifikatzeko txosten bat, proiektuaren gauzatzeari eta gauzatze-mailari buruzko informazioa eta diruz lagun daitezkeen gastuek merkatuko balioa ez dutela gainditzen jasotzen dituena.
b) Ondasun higiezinen erosketa laguntzen denean diruz, salerosketaren egiaztagiri publikoaren kopia bat Higiezin berria eraiki bada, onartutako obraren amaierako ziurtagiriaren kopia.
c) Obra zibila egitea aurreikusten bada inbertsio-proiektuaren esparruan, obra egiteko lizentzia Ez bada nahitaezkoa lizentzia edo baimena eskatzea, baldintza hori behar bezala egiaztatzen duen froga aurkeztu beharko da.
d) Jatorrizko fakturak eta froga-balio baliokidea duten gainerako dokumentuak, baliozkoak direnak merkataritzako trafiko juridikoan, edo administrazio-eraginkortasuna dutenak. Jatorrizko egiaztagiriak zigilu batekin markatuko dira, laguntza honetara aurkeztu dela eta egiaztagiriari inputatutako dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko dira.
e) Erantzukizunpeko adierazpen bat, zehazten duena fakturak eta ordainketak justifikatzeko gainerako egiaztagiriak ez direla aurkeztu diruz lagundu daitezkeen beste programa batzuk justifikatzeko edo, aurkeztu egin badira, zehazten duena zer programa justifikatzeko aurkeztu diren eta faktura edo egiaztagiri bakoitzaren zer ehuneko lagundu den diruz.
f) Laguntzaren zenbatekoa ezartzeko enpresaren batez besteko enplegua handitzea proiektuak baloratzeko irizpide gisa erabili bada, 26., 31. eta 42. oinarrietan ezarritako baldintzetan, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak egindako «alta emanda dauden plantillako langileen batez besteko kopuruari buruzko txostena» aurkeztuko da, onuradunak laguntzaren azken ordainketa-eskaera aurkeztu aurreko 30 egunetan.
2.– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete direla ofizioz egiaztatuko du Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak, automatikoki. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake laguntza-eskabidean inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, ziurtagiria edo eskatzen den agiria aurkeztu beharko du, betiere urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
3.– Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak dokumentu gehiago eskatu ahal izango ditu, egoki baderitzo. Eskaera hori arrazoitua izan beharko da. Era berean, beste txosten bat eskatu ahalko du, fakturen eta egindako ordainketen xehetasunen taula bat (faktura eta ordainketen data eta erreferentziak, hornitzaileak, azalpena, zenbatekoa eta aplikatutako zergak). Besteak beste, egoera hauetan eskatu ahalko du txosten hori:
a) Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak 1.000.000 eurotik gorakoak direnean.
b) 50 faktura baino gehiago daudenean.
c) Euskaraz eta gaztelaniaz beste hizkuntza batzuetan egindako dokumentu eta fakturak daudenean.
16. oinarria – Ordainketa.
1.– Ordainketak egin aurretik, emandako laguntzaren xede den inbertsioa gauzatzearen eskaera eta justifikazioa egin beharko da aurreko oinarriak aipatzen dituen dokumentuen bidez, eta Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikariek proiektuaren gauzapena kontrolatu beharko dute. Alde horretatik, onuradunek inbertsioa partzialki edo osorik egin dutela jakinarazi eta 3 hilabetean egingo dira gehienez ere kontrol-lanak.
2.– Ez da ordainduko laguntzaren aurrerakinik.
3.– Onuradunei zuzenean ordainduko zaie laguntza.
4.– Agindu honetan jasotako laguntza guztiei dagokienez, urte bakoitzean bi ordainketa partzial egin ahal izango dira, interesdunak aurrez eskatuta gauzatuko direnak. Zenbait urtetarako proiektuei dagokienez, urte bakoitzeko inbertsioak ekitaldi bakoitzean ordainduko dira, dagokion ekitaldiko aurrekontuen kontura. Proiektuak hainbat urtetan gauzatzekoak badira, ekitaldi bakoitzean egingo da urte bakoitzean egindako inbertsioen edo gastuen ordainketa, Euskadiko aurrekontu-araubidearen alorrean indarrean dauden eta maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioei eta partzuergoei aplika dakiekeen aurrekontu-araubidea arautzen duten legezko xedapenen Testu Bateginaren 111. artikuluaren 5. zenbakian ezarritakoaren arabera.
5.– Ordainketa egiteko eskabidearekin batera, 15. oinarriaren 1. zenbakian aipatzen diren agiriak aurkeztuko dira. Dokumentazio hori osatu eta bi hilabetera gehienez ere, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak egin beharreko izapideak egingo ditu Ogasun eta Ekonomia Sailak ordainketa egin dezan.
6.– Emandako laguntzaren xede den inbertsioak gehieneko epeen barruan egiten ez badira, luzapenak barne, edo emandako laguntzaren xede den inbertsioa egin izanaren egiaztagiriak epe barruan aurkezten ez badira, ondorio hauek sortuko dira:
– Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren kontura finantzatzen den laguntza zatiari dagokionez, Funtsa zati hori ordaintzeko konpromisotik aske gelditzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduarekin bat.
– Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatzen den laguntzari dagokionez, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galtzea, eta, kasuan-kasuan, agindu honen 19. oinarriak dirulaguntzak itzularazteko xedatzen duen prozedura hastea.
17. oinarria – Dirulaguntzak emateko baldintzak bat etortzea eta aldatzea eta inbertsioa egiteko epeak luzatzea.
1.– Beste erakunde publiko nahiz pribatu batetik beste laguntza edo dirulaguntzaren bat jasoz gero, idatziz justifikatu eta jakinarazi beharko zaio Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, eta, horren ondorioz, gerta liteke dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea; kasu horretan, dena dela, agindu honetan ezarritako gutxieneko betekizunak eta laguntza ematea eragin zuen helburua gorde beharko dira. Horretarako, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak dagokion aldaketa-ebazpena emango du, hala egokituz gero emandako dirulaguntzaren zenbatekoak oinarri berriaren arabera doitzeko. Hala bada, 1991ko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan jasotako itzulketa-prozedurari ekingo zaio.
2.– Aurkeztutako inbertsio-proiektuan edozein aldaketa eginez gero eta dirulaguntza horretarako eman bada, onuradunak jakinarazi eta behar bezala egiaztatuko du Elikagaien Kalitate eta Industrien Zuzendaritzaren aurrean, inbertsioak gauzatu aurretik eta 3 hilabeteko gehieneko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Aurkeztu eta dirulaguntza eman zaion inbertsio-proiektuan aldaketa funtsezkoak egiten badira, laguntza emateko ebazpena aldatu egingo da.
Funtsezko aldaketatzat jotzen dira:
1.– Laguntzaren onuraduna aldatzea, enpresek bat egitea edo sozietate mota aldatzea.
2.– Emandako laguntzaren xede den inbertsioa gauzatzeko egutegia aldatzea.
3.– Inbertsioen kokapena aldatzea.
4.– Inbertsioaren kontzeptuak aldatzea, hasieran onartutako inbertsioez gain beste batzuk ere sartuz.
Ez dira onartuko aldaketa gisa, emandako laguntzaren xede den inbertsioaren % 60tik beherako gauzatzea ekartzen duten aldaketak. Hortik beherako inbertsio-gauzatzea ez-betetzea izango da.
Aldaketak direla-eta ez da inoiz emandako laguntza handituko.
Aldaketak ez badira funtsezkoak, ez dute laguntza emateko ebazpena aldatuko, oinarri honetako 4. zenbakian aurreikusitakoa gertatzeari kalterik egin gabe.
3.– Baldin eta dirulaguntza emateko kontuan izandako inbertsioen balorazio-irizpideak aplikatzean aldaketak egin badira eta emandako laguntzaren zenbatekoarekiko beheranzko desbideratze bat badago, laguntza emateko ebazpena aldatuko da. Hala, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa oinarriaren gain dirulaguntzaren ehuneko berria aplikatuta lortzen denarekiko proportzionala izango da eta, halakorik egin behar bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari oker jasotako kopurua itzuli beharko zaio hilabete bateko borondatezko epean gutxitze eta itzultzeari buruzko ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita; borondatezko epe horretan ez bada itzulketarik egin, dagokion itzulketa-prozedura hasiko da abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan (Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kargura emandako dirulaguntzen berme eta itzulketei buruzkoa) ezarritakoaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateginaren 53. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko 2003ko azaroaren 17ko 38/2003 lege orokorraren 37. artikuluan ezarritakoaren arabera.
4.– Baldin eta egindako inbertsioaren behin betiko benetako kostua txikiagoa bada onartutako eta laguntza emateko erreferentziatzat hartutako aurrekontua baino, eta laguntza helburu bererako erabiltzen bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa txikitu egingo da, dagokion proportzioan, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren likidazio-ebazpen baten bidez, eta, gero, oinarri berriari aplikatuko zaio dirulaguntzaren ehunekoa. Ez da onartuko aldaketarik baldin eta, gutxienez, hasieran onartutako diruz laguntzeko moduko inbertsioaren % 60 ez bada gauzatzen.
5.– Onuradunak aldez aurretik eta idatziz eskatzen eta arrazoitzen badu –laguntza emateko ebazpenaren arabera emandako laguntzaren xede den inbertsio-gauzatzea bukatu behar den eguna baino lehenago aurkeztu beharko luke eskaera–, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak emandako laguntzaren xede den inbertsioa gauzatzeko epea luzatu ahal izango du, ebazpen baten bidez, non zehaztuko baita gehienez ere zenbat luza daitekeen, hasieran onartutako dirulaguntzari eutsita. Ebazpenean, luzapenaren gehieneko iraupena finkatuko da. Alde horretatik, proiektuak gauzatzeko gehieneko epea inola ere ez da izango agindu honen 14. oinarriak xedatzen duena baino luzeagoa.
18. oinarria.– Atzera egitea eta uko egitea.
1.– Eskatzaileak atzera egin ahal izango du, betiere laguntzak emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi aurretik. Horretarako, atzera egiteko eskaera bat helarazi beharko dio Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari, idatziz, eta hark, ebazpen baten bidez, bete-betean onartuko du eskaera, eta amaitutzat emango du hari dagokion prozedura.
2.– Onuradunak laguntzari uko egin ahal izango dio, laguntza onartu ondoren ere –agindu honen 13. oinarriko 3. paragrafoan ezarritako betebeharrarekin bat etorriz, emandako laguntza onartzeko betebeharra du onuradunak–, baina, betiere, inbertsioa amaitu aurretik, eta baldin eta Administrazioak inolako ordainketarik egin ez badu. Horretarako, emandako laguntzei uko egiteko eskaera helarazi beharko dio Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari, idatziz, eta hark, ebazpen baten bidez, bete-betean onartuko du eskaera, eta amaitutzat emango du hari dagokion prozedura.
Ukoa onartuta, onuradunak automatikoki galduko du ebazpen bidez onartutako eskubidea, baita emandako laguntza kobratzeko eskubidea ere.
19. oinarria.– Ez-betetzeak.
1.– Ez-betetzeen kausak izango dira, gutxienez, hauek guztiak:
a) Agindu honetan ezarritako betebeharretako edozein ez betetzea.
b) Dirulaguntza emateko ebazpenean ezartzen diren baldintzak, halakorik izanez gero, ez betetzea.
c) Laguntza emateko xedea ez betetzea edo mantentzea.
d) Laguntza emateko ebazpenean emandako laguntzaren xede den proiektuaren zenbatekoaren % 60 ez gauzatzea gutxienez.
d) Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko 2003ko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan aurreikusitako itzulketa-kausaren bat denean.
2.– Onuraduna aurreko atalean zerrendatutako ez-betetzeen kausetako baten egoeran egongo balitz, Elikagaien Kalitate eta Industriaren Zuzendaritzak, 15 egun naturaleko epean, interesdunari entzunaldia emango dion ez-betetze espedientea egin ondoren, egokitzat jotzen dituen alegazioak egin ditzan, ebazpen baten bidez, dirulaguntza jasotzeko eskubidea kenduko dio onuradunari, partez edo osorik, eta, hala dagokionean, kobratu dituen laguntzak eta dagozkion legezko interesak itzuli beharko dizkio onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, partez edo osorik, proiektuaren gauzatze-mailaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53. artikuluan eta 2003ko Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan xedatuarekin bat. Gainera, dagozkion gainerako neurriak hartuko dira. Ez-betetzea inbertsioei eusteko epeari badagokio, emandako dirulaguntzaren itzulketa «pro rata temporis» egingo da.
Aurrekoa hala izanik ere, ez-betetzea dela eta laguntza emateko ebazpenean emandako laguntzaren xede den inbertsioaren zenbatekoaren % 60 gutxienez ez bada gauzatzen, dirulaguntzarako eskubidea galduko da eta, hala badagokio, dirua itzuli beharko da, emandako dirulaguntzaren guztizkoaren gain.
Bestalde, aipatutako zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat joko dira, legezko ondorio guztietarako.
3.– Arau-hauste administratibotzat har daitezkeen gertakarien ondorioz hasten bada itzulketa-prozedura, organo eskudunari jakinaraziko zaizkio gertakariok, dagokien zehapen-prozedura has dezan. Administrazioko arau-hausteak izango dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 56., 57. eta 58. artikuluetan jasotako jokabideak.
20. oinarria.– Bateragarritasunak.
1.– Agindu honek arautzen dituen dirulaguntzak bateragarriak dira beste edozein erakunde publiko edo pribatuk helburu bererako ematen duen beste edozeinekin; betiere, dirulaguntza guztien batura ez bada handiagoa agindu honen kapitulu bakoitzak finkatzen dituen gehieneko ehunekoak baino. Handiagoa bada, berriz, gaindikinari dagokion zenbatekoa kenduko zaio zenbatekoari.
2.– Aurreko paragrafoak xedatzen duena gorabehera, baldin eta laguntzen mugak desberdinak badira, onuradunarentzat onuragarriena den muga hartuko da kontuan gaindikina kalkulatzeko.
21. oinarria.– Datuen babesa.
Agindu hau aplikatzean jasotako datu pertsonalak lankidetzarako laguntzei buruzko fitxategian jaso eta tratatuko dira, zeinaren helburua baita agindu honen bidez deitutako laguntza-espedienteak tramitatzea eta ebaztea. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza da fitxategiaren arduraduna, eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Zerbitzu Zuzendaritzaren aurrean gauzatuko ditu dagozkion eskubideak. Eta hori guztia Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta indarreko gainerako araudian xedatutakoarekin bat etorriz egingo da.
II. KAPITULUA
ARRANTZAKO PRODUKTUAK IZAN EZIK, EUROPAR BATASUNAREN FUNTZIONAMENDU-TRATATUAREN (AURRERANTZEAN TRATATU) 1. ERANSKINEKO NEKAZARITZAKO PRODUKTUAK (EUROPAKO PARLAMENTUAREN ETA KONTSEILUAREN ABENDUAREN 17KO 1305/2013 (EB) ERREGELAMENDUAREN 17. ARTIKULUAREN 1. PARAGRAFOKO B) ATALEAN AIPATZEN DITUENAK) ERALDATZEKO, MERKATURATZEKO ETA GARATZEKO INBERTSIOAK EGITEKO LAGUNTZAK.
22. oinarria.– Xedea eta helburua.
1.– Laguntzon xedea, arrantzako produktuak alde batera utzita, Tratatuaren I. eranskineko nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak egitea da. Laguntza hauek 2017ko otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan sartzen dira. Dekretu horrek 2015-2020 aldiko Euskadiko Landa Garapenerako Programan aurreikusitako laguntzen araudi-esparrua ezartzen du, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren esparruan.
2.– Honako hauek dira kapitulu honetako laguntzen helburuak:
a) Produktuak areago integratzea elikadura-katean, gure ustiategien eraldaketa- eta merkaturatze-lana sustatzea eta nekazaritzako elikagaien gure kooperatiba eta enpresen pisu ekonomikoa eta enplegua eta horiek Euskadiko ekoizpen-sektorean betetzen duten trakzio-eginkizuna sustatzea.
b) EAEn nekazaritzako elikagaien sektorean diharduten enpresetan inbertsioek ingurumenean eragin txikiagoa izateko, eraginkortasun energetikoa handitzeko, ura aurrezteko eta arazteko eta hondakin eta azpiproduktuak aprobetxatzeko laguntza ematea.
3.– Hautagarritasun-baldintzak.
a) Inbertsioek Tratatuaren I. eranskinean jasotako nekazaritza-produktuak garatu, eraldatu eta merkaturatzeko ekoizpen-prozesuei lotuta egon behar dute.
b) Gehigarri baimenduak eta beste elikadura-produktu batzuk erabili ahalko dira ekoizpen-prozesuan; betiere, eraldatutako bolumenaren % 20 baino gehiago egiten ez badute.
23. oinarria.– Onuradunak.
Pertsona fisiko eta juridiko pribatuak izan ahalko dira kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun: batetik, nekazariak eta nekazari elkarteak eta, bestetik, ekoizpen-establezimendua EAEn duten nekazaritza-kooperatibak eta nekazaritzako elikagaien enpresak; betiere, Tratatuaren I. eranskinak aipatzen dituen nekazaritzako produktuak eraldatzen, garatzen edo merkaturatzen badituzte eta proiektuak aukeratzeko baldintzak betetzen badituzte.
Ezin izango dira onuradun izan honako hauek: 1997ko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoa, foru- eta toki-administrazioak eta horien mendeko erakunde instituzionalak. Aipatu dekretu horren bitartez, onartu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina.
24. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak.
Kapitulu honen esparruan, inbertsio hauek hartuko dira diruz laguntzeko modukotzat:
1.– Nekazaritzako elikagaien artisau–eraldaketa: alegia, Euskadiko elikagaien artisau-ekoizpenari buruzko 2012ko uztailaren 3ko 126/2012 Dekretuak finkatzen dituen baldintzetan beren ekoizpena elikadura-sektorearen barruan eraldatzen eta merkaturatzen duten nekazaritza-ustiategietan egindako inbertsioak.
2.– Eraldaketa nekazaritzako elikagaien enpresetan. Alegia, produktua biltegiratzen denetik produktu amaitua sortu arte produktua prestatzeko berezko prozesua osatzen duten egitekoak; ekoizpen-prozesuak kontrolatzeko sistemak barne. Bereziki, honako hauek:
a) Enpresak elikadura-katean areago integratzeko eta bitartekarien kopurua txikitzeko, hornitzaile eta bezeroen arteko harremanak sendotzeko eta lehen sektoreko ekoizpenetik tira egiteko inbertsioak.
b) Eskaintzaren kalitate eta erregulartasun-baldintzak hobetzeko neurrien bidez enpresen tamaina eta/edo nazioartekotasuna handitzeko inbertsioak.
c) Euskal Autonomia Erkidegoan bertan edo kanpoan ordain handiagoa duten merkatuetan jarduteko inbertsioak.
3.– Kudeaketaren eta kalitatearen hobekuntza. Produktuen kalitatea kontrolatzeko prozesuaren barruko egiteko oro: lehengaiak iristen direnean laginak hartzea, produktuak prestatzeko prozesua kontrolatzea, produktuen trazabilitatea ziurtatzea, kalitate-sistemak erabiltzea edo elikagaien kalitatea bermatzeko arauak ezartzea.
4.– Egitura operatiboaren hobekuntza. Administrazio-lana kudeatzeko, enpresa antolatzeko eta kontrolatzeko eta informazio- eta komunikazio-sareak garatzeko lan oro.
5.– Produktu eraldatuak ahalik eta modu eraginkorrenean merkaturatzeko elementu komertzial oro: biltegiak, bulego komertzialak, merkaturatze-sareak garatzeko azpiegitura... Bereziki, honako hauek:
a) Hardware-sistemak, softwarea, web plataformak eta merkataritza elektronikorako plataformak ezartzeko, informazio- eta komunikazio-teknologiak erabiltzen hasteko eta merkataritza elektronikoa ezartzeko proiektuak.
b) Produktuak prestatzeko instalazioen ondoan haiek zuzenean saltzeko guneak sortzeko proiektuak (tartean, erakusketa-aretoak eta dastalekuak).
c) Produktuak erakusteko eta/edo zuzenean saltzeko beharrezkoa den ekipamendua.
6.– Ingurumena hobetzearekin lotutako inbertsioak. Alegia, ekoizpen-jarduerak ingurumenean duen eragina txikitzeko inbertsioak (dekantagailuak, araztegiak, ur-tratamenduak, gas-iragazketa...). Lankidetza-akordioen bidez, enpresek elkarrekin egin ahalko dituzte inbertsioak, baina bakarra izango da inbertsioaren arduradun eta laguntzaren onuradun.
25. oinarria.– Diruz lagunduko ez diren inbertsioak.
Kapitulu honen esparruan, agindu honetako 8. oinarrian xedatutakoez gain, honako hauek ere ez dira lagunduko diruz:
1.– 3.000 eurotik beherako inbertsioak.
2.– Indarrean dagoen bitartean edo proiektu berriak babesteko funtsak agortu bitartean 2019-2023 aldian Espainiako Mahastizaintza eta Ardogintza Sektoreari Laguntzeko Programak mahastizaintza- eta ardogintza-sektorean babesten dituen inbertsioak.
3.– FBEE bateko ustiategiei eragiten dieten edo frutak eta barazkiak ekoizten dituzten ekoizleen elkarte batek sustatuko inbertsioak, baldin eta euren funts operatiboetatik eskatu bada dirulaguntza.
4.– Basogintzako eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak.
5.– Bigarren eskuko ekipamenduen erosketa. Nekazaritzako elikagaien artisau-eraldaketarako proiektuen barruan, ordea, diruz lagundu ahalko dira baldin eta titularrak lehen aldiz hasten badira sektorean eta ekipamendua titularrek eskuratzen duten ustiategikoa bada eta ez badu dirulaguntza publikorik izan aurreko 10 urteetan.
26. oinarria.– Inbertsio-proiektuen balorazioa.
kapitulu honek arautzen dituen inbertsio-proiektuak baloratzeko eta bakoitzari puntuazio bat emateko –proiektu bakoitzaren puntuazioaren arabera kalkulatuko da laguntza, agindu honen 27. oinarriarekin bat–, betetzen diren balorazio-irizpide hauetako bat edo hainbat hartuko da kontuan:
1.– 2012ko martxoaren 27ko 44/2012 Dekretuarekin bat, inbertsio-proiektuek sektorean duten eragina eta haien berrikuntza- eta enplegu-ezaugarriak kontuan izanik EAEko Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordeak sektore edo azpisektore estrategiko eta traktoretzat dituen proiektuei 40 puntu emango zaizkie. Estrategiko eta traktoretzat jotzen diren sektore edo azpisektoreak zein diren Elikagaien Kalitate eta politika zuzendariaren ebazpen baten bidez argitaratuko da. EHAAn argitaratuko da Batzordea eratu aurretik.
2.– Baldintza hauetako baten bat betetzen duten inbertsio-proiektuei 35 puntu emango zaizkie:
a) Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak onartutako plan sektorialen arabera sektore edo azpisektore batekoak izatea.
b) Nekazaritzako produkzio-sektoreak garatutako inbertsio-proiektuak, hau da, inbertsioaren xede den produkzio-unitatearen produkzioa lortzeko erabilitako lehengai gehiena eskatzaileak berak lortzen duenean.
c) Enpresa berriak sortzeko proiektuak, baldin eta laguntza-eskaeraren eta laguntzaren azken ordainketa-eskaeraren artean gutxienez hiru lanpostu sortzen badituzte eta lanpostu horiek bost urtez mantentzen badituzte, laguntzaren azken ordainketaren datatik aurrera.
3.– Baldintza hauetako baten bat betetzen duten inbertsio-proiektuei 30 puntu emango zaizkie:
a) Erabiltzen diren lehengaien % 70 gutxienez EAEn ekoitzitakoak izatea.
b) Inbertsio-proiektuaren bidez ekoizten denaren % 70 baino gehiago EAEko kalitate-bereizgarriren baten babeseko produktuak izatea, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programaren barruko M03. neurriarekin bat –nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen kalitate-araubideari buruzkoa–.
c) Eraldaketan eta merkaturatzean integrazio bertikalaren maila altua duten inbertsio-proiektuak izatea. Merkaturatutako azken produktuaren % 70, gutxienez, eskatzaileak berak eginiko eraldaketaren bidez lortuko da, eskatzaileak berak ekoitzitako lehengaiez.
d) Europako berrikuntza-elkarte bat osatzen duten talde eragileen ekimenez sustatutako lankidetza-proiektuak izatea.
4.– Baldintza hauetako baten bat betetzen duten inbertsio-proiektuei 20 puntu emango zaizkie:
a) Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpen-sektorearekin lehengaiak hornitzeko urte batetik gorako kontratuzko harreman egonkorrak sustatzea. Kasu honetan, lehengaien % 50 baino gehiago ekoizpen-sektore horrek hornitu behar ditu.
b) Beren bazkideen lehengaietatik eratorritako produktu eraldatuak zuzenean merkaturatzea.
c) Laguntza-eskaeraren eta laguntzaren azken ordainketa-eskaeraren artean, enpresako enplegua gutxienez % 10 handitu eta 5 urtez mantentzea. Erreferentziako batez besteko enplegua laguntza-eskaeraren aurreko bi urteetakoa izango da.
d) Ekoizpen-jarduerak ingurumenean duen eragina txikitzeko inbertsioak; adibidez, dekantagailuak, araztegiak, ur-tratamenduak edo gas-iragazketa. Kontzeptu honengatiko inbertsioek inbertsio guztien % 70 baino gehiago izan behar dute.
e) Eraldaketa- eta merkaturatze-prozesua hobetzeko enpresen arteko lankidetza-proiektuak izatea.
5.– Baldintza hauetako baten bat betetzen duten inbertsio-proiektuei 15 puntu emango zaizkie:
a) Mikroenpresen inbertsio-proiektuak izatea, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak ematen duen definizioarekin bat.
b) Diruz lagundu daitekeen guztizko inbertsioaren % 50 baino gehiago makina eta instalazioetan egitea.
c) Enpresa berriak sortzeko proiektuak, emakumeek sustatuak. Kasu honetan, eskatzaileak pertsona fisikoa izan behar du.
d) Enpresa berriak sortzeko proiektuak, gazte ekintzaileek sustatuak (41 urtetik beherakoek). Kasu honetan, eskatzaileak pertsona fisikoa izan behar du.
e) Erabiltzen diren lehengaien % 30etik % 70era bitartean EAEn ekoitzitakoak izatea.
6.– Baldintza hauetako baten bat betetzen duten inbertsio-proiektuei 10 puntu emango zaizkie:
a) Laguntzaren helburu den jardueran diharduten langileei prestakuntza emateko planak izatea; helburua, datak, bertaratuak eta dagokion ziurtagiria adieraziz.
b) Merkatuko lehiakortasun eta posizionamendu hobea izateko eta merkaturatzea areagotzeko, bereziki esportazioan, informazio- eta komunikazio-teknologien eta negozio elektronikoaren tresnak ezartzeko proiektuak izatea. Kontzeptu honengatiko inbertsioak inbertsio guztien % 50etik gorakoak izango dira.
c) Gutxienez ekoizpenaren % 10 esportatzen duten enpresenak izatea.
d) Modu esklusiboan merkataritza-lana egiteko langile bat edo gehiago dituen merkataritza-saila ezarri duten enpresa-proiektuak izatea. Zeregin horiek egiteko ardura dutenak enpresa filialak badira, hori ez da kontuan hartuko.
27. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.
1.– Gehienez ere diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 40koa izango da laguntzaren zenbatekoa.
2.– Inbertsio-proiektu bakoitzak aurreko oinarriarekin bat etorrita lortzen duen balorazioaren arabera, inbertsio-proiektu bakoitzari esleitu beharreko zuzeneko laguntza honela gauzatuko da:
a) 14 puntu edo gutxiago lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 0 lagunduko da diruz.
b) 15 puntutik 29ra bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 5 lagunduko da diruz.
c) 30 puntutik 39ra bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 10 lagunduko da diruz.
d) 40 puntutik 59ra bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 15 lagunduko da diruz.
e) 60 puntutik 74ra bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 20 lagunduko da diruz.
f) 75 puntutik 89ra bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 25 lagunduko da diruz.
g) 90 puntutik 109ra bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 30 lagunduko da diruz.
h) 109 puntu baino gehiago lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 40 lagunduko da diruz.
3.– Produktu batek baino gehiagok puntu kopuru bera lortzen badute, ordena honetan emango zaie lehentasuna:
a) Enpresa edo ekoiztegi berriak sortzeko proiektuak eta lanpostuak sortzen dituztenak.
b) Oinarrizko ekoizleek kooperatiba-enpresetan biltzeko eta bat egiteko proiektuak, bazkideen kopurua eta ekoizpen propioaren bolumena handitzea eta antolamenduaren eraginkortasuna areagotzea dakartenak.
c) Produktuak ekoiztegi bakarrean eraldatzeko eta merkaturatzeko, zenbait nekazaritza-ustiategik edo nekazaritzako elikagaien zenbait enpresak elkarrekin sustatutako proiektuak.
d) Produktuak zuzenean merkaturatzen dituzten ustiategien proiektuak.
e) Enpresa txiki eta ertainen inbertsio-proiektuak, Batzordearen maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak ematen duen definizioarekin bat.
f) Emakumeek sustatutako proiektuak.
4.– Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak ematen duen definizioarekin bat enpresa txiki eta ertaintzat hartzen ez diren enpresen inbertsio-proiektuei dagokienez, gehienez ere diruz lagundu daitekeen balioa inbertsioaren % 20koa izango da.
5.– Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren II. eranskinak ezartzen dituen gehieneko ehunekoekin bat etorriko da laguntzen zenbatekoa.
6.– Ekoizpen-prozesuaren emaitza ez bada nekazaritzako produktu bat edo Tratatuaren I. eranskinak aipatzen duen produktu bat, 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 44. artikuluarekin bat emango da laguntza. Erregelamendu horren bidez, nekazaritza- eta basogintza-sektoreetan eta landa-eremuetan barne-merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza-kategoria deklaratzen dira, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz. Beraz, esklusiboki ETEei emango zaizkie laguntza.
Horrez gain, enpresa ertainen kasuan, laguntzaren gehienekoa % 10erainokoa izango da; enpresa txiki eta mikroenpresetan, % 20rainokoa; guztiarekin ere, aipatu erregelamenduan ezarritako gainontzeko betekizunak errespetatu egin beharko dira, eta, orobat, neurriaren deskribapenean xedatutakoa.
III. KAPITULUA
BASOGINTZAREN GAITASUNA HOBETZEKO ETA EUROPAKO PARLAMENTUAREN ETA KONTSEILUAREN ABENDUAREN 17KO 1305/2013 (EB) ERREGELAMENDUAREN 26. ARTIKULUAK AIPATZEN DITUEN BASOGINTZAKO PRODUKTUAK ERALDATZEKO, MOBILIZATZEKO ETA MERKATURATZEKO INBERTSIOAK EGITEKO LAGUNTZAK
28. oinarria.– Xedea eta helburua.
1.– Laguntzen xedea basogintzako produktuak eraldatzeko, mobilizatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egitea da (zehazki, zura eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egitea), eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren eta 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programaren barruan daude –1305/2013 (EB) Erregelamendua garatzen eta aplikatzen du 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programak–.
2.– Zura lehengai edo energia-iturri gisa erabiltze aldera, azken produktu landuak sortzeko eraldaketa industrialen aurretik zura lehenengoz tratatzeko inbertsioak izango dira. Batez ere zura birziklatzera bideratutako inbertsioak kanpoan geldituko dira.
3.– Honako hauek dira kapitulu honetako laguntzen helburuak:
– Euskal Autonomia Erkidegoko basogintza-azpisektorearen lehiakortasunaren hobekuntza areagotzea, zura lehengai edo energia-iturri gisa erabiltzen duten inbertsioak sustatuta.
– Basogintzako produktuak merkatuko eskakizun berrietara egokitu daitezen bultzatzea; produktuen berringeniaritza, zuraren kalitatea eta basogintzako produktuen ziurtagiria sustatzea; basogintzako produktuak eta haien hondakinak hobeto ustiatzeko lehen mailako azpiegitura komertzialen sorrera finantzatzea; eta zerraketa-industrien lehiakortasuna hobetzea.
29. oinarria.– Onuradunak.
1.– Pertsona fisiko eta juridiko pribatuak izan daitezke kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun; betiere, kapituluak berak diruz laguntzeko modukotzat hartzen duen jardueraren batean badihardute eta agindu honek xedatzen duena betetzen badute.
Onuradun izateko, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat, mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute pertsonek.
2.– Ezin izango dira onuradun izan honako hauek: 1997ko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoa, foru- eta toki-administrazioak eta horien mendeko erakunde instituzionalak. Aipatu dekretu horren bitartez, onartu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina.
30. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak.
Kapitulu honen esparruan, zura eraldatzeko eta merkaturatzeko lanak hartuko dira diruz laguntzeko moduko inbertsiotzat. Bereziki, honako hauek:
1.– Zura eraldatzeko makinetan egiten diren inbertsioak (azala kentzeko makinak, lehortegiak, zerraketa-lineak, instalazioen barnean zur prozesatua edo haren hondakinak biribilkitan garraiatzeko makinak, zura tratatzeko makinak...).
2.– Zura merkaturatzeko egituretan egiten diren inbertsioak: basogintzaren kudeaketa jasangarriaren barnean, basogintzako produktu eraldatuen zaintza-katea egiaztatzeko prozesuetan inbertsioak.
3.– Zura lehengai edo energia-iturri gisa erabiltzeko, zuraren azpiproduktuak eta zerraketa-lanetan sortzen diren hondakinak ustiatzeko eta eraldatzeko makinak izateko egiten diren inbertsioak. Azken produktu landuak sortzeko eraldaketa industrialen aurretik zura lehenengoz tratatzeko inbertsioak izango dira.
4.– Zura zerratzeko ekipamendu eta instalazio mugikorretan egiten diren inbertsioak (zura mozteko guneetara eramateko modukoak). Kanpoan gelditzen dira biltegiratze-zentroak, eta zur- eta biomasa-parkeak.
5.– Zur sailkatua erakusteko eta saltzeko merkaturatze-instalazioetan, tratamendu-makinerian, sailkagailuetan, pilatzeko makinetan eta zerraketako produktuak merkaturatzera bideratutako antzeko bestelako makinerian egiten diren inbertsioak.
6.– Basogintzako makinak erosteko kostuak: herrestatze-makinak, autokargatzaileak, prozesadoreak, kamioi gaineko basogintzako garabiak, erauzketarako baso-kablea, ezpal-makinak, biomasa eremuan birrintzeko, ezpaltzeko eta paketatzeko prozesatze-ekipoak.
31. oinarria.– Proiektuen balorazioa.
kapitulu honek arautzen dituen inbertsio-proiektuak baloratzeko eta bakoitzari puntuazio bat emateko –inbertsio-proiektu bakoitzaren puntuazioaren arabera kalkulatuko da laguntza, agindu honen 32. oinarriarekin bat–, balorazio-irizpide hauetako bat edo hainbat hartuko da kontuan:
1.– Inbertsio-proiektuaren sustatzailearen tipologiaren arabera:
a) Basogin-kooperatibek edo, produktuak establezimendu bakarrean eraldatzeko eta merkaturatzeko, zenbait basogintza-ustiategik elkarrekin sustatzen dituzten proiektuei: 30 puntu.
b) Emakumeek edo gazte ekintzaileek (41 urtetik beherakoek) basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko enpresak sortzeko sustatzen dituzten ekimenei: 15 puntu. Kasu bietan, eskatzaileak pertsona fisikoa izan behar du.
d) 2003/361/EE Gomendioaren definizioekin bat mikroenpresatzat har daitezkeen enpresek basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko sustatzen dituzten inbertsio-proiektuei: 15 puntu.
Sustatzaile batek baldintza bat baino gehiago betetzen baditu, puntuaziorik handiena esleituko zaio.
2.– Inbertsio-proiektuaren tipologiaren arabera:
a) 2012ko martxoaren 27ko 44/2012 Dekretuarekin bat, proiektuek sektorean duten eragina eta haien berrikuntza- eta enplegu-ezaugarriak kontuan izanik EAEko Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordeak estrategiko eta traktoretzat dituen proiektuei 40 puntu emango zaizkie. Estrategiko eta traktoretzat jotzen diren sektore edo azpisektoreak zein diren Elikagaien Kalitate eta politika zuzendariaren ebazpen baten bidez argitaratuko da. EHAAn argitaratuko da Batzordea eratu aurretik.
b) Honako baldintza hauetako baten bat betetzen duten proiektuei 35 puntu emango zaizkie:
– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak onartutako plan sektorial estrategikoen arabera sektore edo azpisektore batekoak izatea.
– Enpresa berriak sortzeko proiektuak, baldin eta laguntza-eskaeraren eta laguntzaren azken ordainketa-eskaeraren artean gutxienez hiru lanpostu sortzen badituzte eta lanpostu horiek bost urtez mantentzen badituzte, laguntzaren azken ordainketaren datatik aurrera.
c) Baldintza hauetako baten bat betetzen duten proiektuei 30 puntu emango zaizkie:
– Erabiltzen diren lehengaien % 70 gutxienez EAEn ekoitzitakoak izatea.
– Enpresen helburua, merkatuaren eskariaren arabera, basogintzako beren produktuak sailkatzea eta estandarizatzea izatea.
d) Honako baldintzetako baten bat betetzen duten proiektuei 20 puntu emango zaizkie:
– Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpen-sektorearekin lehengaiak hornitzeko urte batetik gorako kontratuzko harreman egonkorrak sustatzea. Kasu honetan, erabilitako lehengaien % 50 baino gehiago ekoizpen-sektore horrek hornitu behar ditu.
– Laguntza-eskaeraren eta laguntzaren azken ordainketa-eskaeraren artean, enpresako enplegua gutxienez % 10 igotzen duten eta laguntzaren azken ordainketatik kontatzen hasita 5 urtez mantentzen duten proiektuak. Erreferentziako batez besteko enplegua laguntza-eskaeraren aurreko bi urteetakoa izango da.
e) Honako baldintzetako baten bat betetzen duten proiektuei 15 puntu emango zaizkie:
– Diruz laguntzeko inbertsioan guztizko inbertsioaren % 50 baino gehiago makinak eta instalazioak izatea.
– Basogintza jasangarria ziurtatzeko eta produktu edo prozesuetako kalitate-hobekuntza ziurtatzeko, zaintza-kateko sistemak ezartzea.
f) Honako baldintza hauetako baten bat betetzen duten proiektuei 10 puntu emango zaizkie:
– Laguntzaren helburu den jardueran diharduten langileei prestakuntza emateko planak izatea; helburua, datak, bertaratuak eta dagokion ziurtagiria adieraziz.
– Produktu-zorroa Espainiako estatutik kanpoko Europako herrialdeetako merkatuetan egotea.
– Modu esklusiboan merkataritza-lana egiteko langile bat edo gehiago dituen merkataritza-saila izatea. Zeregin horiek egiteko ardura dutenak enpresa filialak badira, hori ez da kontuan hartuko.
– Merkatuko lehiakortasun eta posizionamendu hobea izateko eta merkaturatzea areagotzeko, bereziki esportazioan, informazio- eta komunikazio-teknologien eta negozio elektronikoaren tresnak ezartzeko proiektuak izatea. Kontzeptu honengatiko inbertsioak inbertsio guztien % 50etik gorakoak izango dira.
32. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.
1.– Gehienez ere diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 40koa izango da laguntzaren zenbatekoa.
2.– Inbertsio-proiektu bakoitzak aurreko oinarriarekin bat etorrita lortzen duen balorazioaren arabera, proiektu bakoitzari esleitu beharreko zuzeneko laguntza honela gauzatuko da:
a) 10 puntu edo gutxiago lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 0 lagunduko da diruz.
b) 11 puntutik 25era bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 5 lagunduko da diruz.
c) 26 puntutik 40ra bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 10 lagunduko da diruz.
d) 41 puntutik 60ra bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 15 lagunduko da diruz.
e) 61 puntutik 80ra bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 20 lagunduko da diruz.
f) 81 puntutik 95era bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 25 lagunduko da diruz.
g) 96 puntutik 110era bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 30 lagunduko da diruz.
h) 110 puntu baino gehiago lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 40 lagunduko da diruz.
3.– Produktu batek baino gehiagok puntu kopuru bera lortzen ordena honetan emango zaie lehentasuna:
a) Enpresa edo establezimendu berriak sortzeko proiektuak eta lanpostuak sortzen dituztenei.
b) Basogintzako beren produktuak sailkatzeko eta estandarizatzeko xedea duten inbertsio-proiektuei.
c) Emakumeek sustatutako proiektuei.
IV. KAPITULUA
ARRANTZAKO ETA AKUIKULTURAKO PRODUKTUAK ERALDATZEKO ETA MERKATURATZEKO LAGUNTZAK
33. oinarria.– Xedea eta helburua.
1.– Laguntzen xedea arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egitea da, eta 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 Erregelamenduaren eta Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren barruko 2014-2020ko aldirako Espainiako Arrantza Sektorerako Programa Eragilearen barruan daude.
2.– Kapitulu honetan araututako laguntzek eraldatze- eta merkaturatze-sektoreetako inbertsioak edo gastuak sustatzeko helburua dute.
34. oinarria.– Onuradunak.
1.– Pertsona fisiko eta juridiko pribatuak izan daitezke kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun; betiere, oinarri honen 2., 3. edo 4. paragrafoek aipatzen badituzte, kapituluak berak diruz laguntzeko modukotzat hartzen duen jardueraren batean badihardute eta agindu honek xedatzen duena betetzen badute.
2.– Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko sektorearen barruan, azpisektore hauetako baten batekoak izan beharko dute onuradunek:
– Kontserbak.
– Erdikontserbak.
– Araztegiak, itsas haztegiak eta haztegiak.
– Gazituak, ketuak, aurrez prestatutako arrainak, etab.
– Aurregosiak.
– Azpiproduktuen tratamendua eta eraldaketa.
– Arraina oinarri duten produktuak ekoiztea (saltsak, arrain-suzedaneoak, etab.).
3.– Arrantza- eta akuikultura-produktuak merkaturatzeko sektorearen barruan, zehatzago esanda, onuradunek helburuan handizkako sektorekoak izan behar dute (hozkailu gabeko biltegia, hozkailu-biltegia, izozte-biltegia, etab.).
4.– Onuradun izateko, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat, mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute pertsonek.
5.– Ezin izango dute IAEFen dirulaguntza bat eskuratu Europako Parlamentuaren eta Batzordearen maiatzaren 15eko 508/2014 (EB) Erregelamenduaren 10. artikuluan ezarritako baldintzaren bat betetzen duten pertsonek, horren aplikaziorako aurreikusitako epealdi guztian zehar.
6.– Eragiketaren exekuzio-aldi osoan eta amaierako ordainketa egin ondoko bost urtetan, onuradunek Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 (EB) Erregelamenduaren 10. artikuluaren 1. apartatuan zerrendatutako irizpideak bete beharko dituzte, eta ezingo dute iruzurrik egin Europako Arrantza Funtsaren edo Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren esparruan, artikulu horren beraren 3. apartatuaren arabera.
7.– Ezin izango dira onuradun izan honako hauek: 1997ko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoa, foru- eta toki-administrazioak eta horien mendeko erakunde instituzionalak. Aipatu dekretu horren bitartez, onartu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina.
35. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak.
Arrantza eta akuikulturako produktuak eraldatzeko inbertsioak egiten dituzten proiektuak lagunduko dira diruz, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 (EB) Erregelamenduaren 69. artikulua aplikatuta:
a) Energia aurrezten eta ingurumenaren gaineko eragina arintzen laguntzen dutenak; tartean, hondakinen tratamendua.
b) Segurtasuna, higienea, osasuna eta lan-baldintzak hobetzen dituztenak.
c) Gizakiok kontsumitzeko erabili ezin diren arrain-harrapakin komertzialak eraldatzen laguntzen dutenak.
d) Eraldaketa-jarduera nagusietatik sortutako azpiproduktuak eraldatzen dituztenak.
e) 2007ko ekainaren 28ko 834/2007 (EE) Erregelamenduaren 6. eta 7. oinarriekin bat akuikultura ekologikoko produktuak eraldatzen dituzten proiektuak.
f) Produktu, prozesu eta kudeaketa- eta antolamendu-sistema berri edo hobeak dakartzatenak.
g) Enpresa eskatzaileak prozesatutako arrantza eta akuikulturako produktuak merkaturatzen dituzten proiektuak.
36. oinarria.– Laguntzaren gehieneko mugak.
Gehienez ere diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50ekoa izango da laguntzen zenbatekoa.
37. oinarria.– Inbertsio-proiektuen balorazioa.
kapitulu honek arautzen dituen proiektuak baloratzeko, balorazio-irizpide hauetako bat edo hainbat eta bakoitzari dagokion puntuazioa hartuko da kontuan:
1.– Baldintza hauetakoren bat betetzen duten proiektuei 50 puntu emango zaizkie:
a) Proiektuak edo inbertsioak izaera estrategikoa izatea eta sektorearentzako traktore izatea.
2.– Baldintza hauetako bat betetzen duten proiektuei 40 puntu emango zaizkie:
a) Inbertsio-proiektua Euskal Autonomia Erkidegoko lonjetatik eta portuetatik, batez ere, datorren arraina maneiatzen edo merkaturatzen duten enpresek sustatzea.
b) Arrantza-sektoreko tokiko ekintza-taldeek lehentasunezkotzat hartutako udalerri batean kokatuta egotea inbertsio-proiektua.
c) Enpresa eta ekoizpen-establezimendu berriak sortzea.
3.– Baldintza hauetako bat betetzen duten proiektuei 30 puntu emango zaizkie:
a) Proiektuak edo inbertsioak direla kausa instalazioak hirigunetik kanpo kokatu behar izatea.
b) Diruz laguntzeko moduko inbertsioan guztizko inbertsioaren % 50 baino gehiago osatzen duten makinak eta instalazioak egotea.
c) Inbertsio-proiektuaren bidez ekoizten denaren % 50 baino gehiago EAEko kalitate-bereizgarriren baten babeseko produktuak izatea.
4.– Baldintza hauetakoren bat betetzen duten proiektuei 20 puntu emango zaizkie:
a) Mikroenpresen inbertsio-proiektuak izatea, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak ematen duen definizioarekin bat.
b) Ingurumenaren eta baliabide naturalen babesa eta hobekuntza, baliabideen kontsumo eraginkorragoa, hondakinak tratatzeko sistemak eta azpiproduktuen kudeaketa eta ustiapen hobea sustatzea, eta kostaldearen ezaugarri tradizionalak eta baliabideak zaintzen laguntzea. Kontzeptu honengatiko inbertsioek inbertsio guztien % 70 baino gehiago izan behar dute.
c) Gutxi ustiatzen diren espezieak baliatzea.
d) Euskal Autonomia Erkidegoko erauzketa-sektoreekin urtebetetik gorako kontratu-harreman egonkorrak sustatzea. Kasu honetan, lehengaien % 50 baino gehiago ekoizpen-sektore horrek hornitu behar ditu.
5.– Baldintza hauetako bat betetzen duten proiektuei 10 puntu emango zaizkie:
a) Erakunde juridiko komunen bidez elkarrekin diharduten bi enpresak edo gehiagok abiatutakoak izatea.
b) Kalitatea kudeatzeko sistemak ezartzea eta/edo prozesu berritzaileak ezartzea edo arrantza- eta akuikultura-sektorerako metodo berriak garatzea. Kontzeptu honengatiko inbertsioak inbertsio guztien % 50etik gorakoak izango dira.
c) Emakumeek sustatutako enpresa-ekimenak babestea. Irizpide hau enpresa berriei eta pertsona fisikoa bada, horiei aplikatuko zaie.
d) Gazte ekintzaileek (41 urtetik beherakoek) arrantza-enpresa berriak sortzea. Irizpide hori pertsona fisikoa denean aplikatuko da.
e) Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak ematen dituen definizioekin bat enpresa txikitzat hartzen diren enpresenak izatea.
f) Laguntzaren helburu den jardueran diharduten langileei prestakuntza emateko planak aurreikustea, helburua, datak, bertaratuak eta dagokion ziurtagiria adieraziz.
g) Merkatuko lehiakortasun eta posizionamendu hobea izateko eta merkaturatzea areagotzeko, bereziki esportazioan, informazio- eta komunikazio-teknologien eta negozio elektronikoaren tresnak ezartzeko proiektuak izatea.
h) Gutxienez ekoizpenaren % 10 esportatzen duten enpresenak izatea.
i) Bere langile propioak dituen merkataritza-sail bat duten enpresenak izatea.
38. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.
Proiektu bakoitzak aurreko artikuluarekin bat lortzen duen puntu kopuruaren arabera, zuzeneko laguntza hau emango zaio:
– 10 puntura arte: % 0 lagunduko da diruz.
– 11 puntutik 29ra bitarte: % 10 lagunduko da diruz.
– 30 puntutik 39ra bitarte: % 15 lagunduko da diruz.
– 40 puntutik 59ra bitarte: % 20 lagunduko da diruz.
– 60 puntutik 84ra bitarte: % 30 lagunduko da diruz.
– 85 puntutik 99ra bitarte: % 40 lagunduko da diruz.
– 99 puntu baino gehiago: % 50 lagunduko da diruz.
V. KAPITULUA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO NEKAZARITZA- ETA ELIKAGAIGINTZA-INDUSTRIETAN BESTELAKO INBERTSIOAK EGITEKO LAGUNTZAK, AGINDU HONETAKO II., III. ETA IV. KAPITULUETAN SARTU EZIN DIRENAK
39. oinarria.– Xedea eta helburua.
1.– Laguntzen xedea nekazaritzako, arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko industrietan agindu honen II., III. eta IV. kapituluetatik kanpoko inbertsioak egitea da.
2.– Zehazki, 7. oinarriak aipatzen dituen inbertsioak arautzen ditu kapitulu honek; betiere, helburu hauetako baten bat badute:
a) 24. oinarriak aipatzen ez dituen nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuak eraldatzera eta merkaturatzera bideratuak egotea.
b) 30. oinarrian aipatzen ez diren baina EAEn ekoiztutako zura eraldatzeko eta merkaturatzeko sektorean eginak egotea.
c) 35. oinarriak aipatzen ez dituen arrantza-sektorean eginak egotea.
3.– Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduarekin eta Batzordearen 2014ko abenduaren 16ko 1388/2014 (EB) Erregelamenduarekin bat jakinarazi beharrekoak ez diren laguntzen tratamendu bera izango dute kapitulu honetako laguntzek. Bereziki, 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 17. artikulua eta 1388/2014 (EB) Erregelamenduaren 41. eta 42. artikuluak aplikatuko dira, baita arau bakoitzaren xedapen orokorrak ere.
40. oinarria.– Onuradunak.
1.– Pertsona fisiko eta juridiko pribatuak izan daitezke kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun; betiere, kapituluak berak diruz laguntzeko modukotzat hartzen duen jardueraren batean badihardute eta agindu honek xedatzen duena betetzen badute.
Onuradun izateko, Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinarekin eta 1388/2014 Erregelamenduaren I. eranskinarekin bat –mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioa iraultzen dute 702/2014 (EB) Erregelamenduak eta 1388/2014 Erregelamenduak–, mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute pertsonek.
2.– Ezin izango dira onuradun izan honako hauek: 1997ko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoa, foru- eta toki-administrazioak eta horien mendeko erakunde instituzionalak. Aipatu dekretu horren bitartez, onartu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina.
41. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak.
Kapitulu honen ondorioetarako, inbertsio-proiektu mota hauek hartuko dira diruz laguntzeko modukotzat:
1.– Eraldaketa–proiektuak.
a) Enpresen ekoizpen- eta merkataritza-alderdiak sendotzeko eta tokiko ingurunean eta ingurune globalean modu eraginkorrean lehiatzeko inbertsio-proiektuak.
b) Produktu sorta berriak garatzeko eta kontsumitzaileek etorkizunean elikadura-arloan izango dituzten beharrei erantzuteko inbertsio-proiektuak.
c) Ekoizpen-prozesuak modernizatzeko, teknologia berriak erabiltzen hasteko eta kudeaketa-teknika- eta -tresna berriak erabiltzen hasi eta enpresen kudeaketa eta antolamendua hobetzeko inbertsio-proiektuak.
d) Lehengaiak, ura eta energia aurrezteko eta ahalik eta hondakin, isuri eta emisio gutxien sortzeko inbertsio-proiektuak.
e) Eraldaketa- edo merkaturatze-defizitak dituzten azpisektoreetan eta hazteko gaitasuna dutenetan, nekazaritzako elikagaien enpresa nagusiak Euskal Autonomia Erkidegoan instalatzeko inbertsio-proiektuak.
2.– Merkaturatze–proiektuak.
a) Elikagaien kalitatea eta segurtasuna handitzeko eta zer merkatu-segmentutan espezializatu eta haren behar eta joerak zein diren identifikatzeko eta jakiteko inbertsio-proiektuak.
b) Lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetze aldera, negozio elektronikoaren esparruko tresnak erabiltzen hasteko inbertsio-proiektuak.
c) Elikadura-produktuen merkaturatzea hobetzeko eta merkatu berrietan (bereziki, nazioartean) sartzeko inbertsio-proiektuak.
42. oinarria.– Inbertsio-proiektuen balorazioa.
Inbertsio-proiektuak baloratzean proiektu bakoitzari puntu-kopuru zehatz bat emango zaio. Puntuazio horren arabera kalkulatuko da laguntza, agindu honen 43. oinarriarekin bat. Balorazio-irizpide hauetako bat edo hainbat hartuko da kontuan:
1.– Baldintza hauetako bat betetzen duten proiektuei 50 puntu emango zaizkie:
a) Proiektuak edo inbertsioak izaera estrategikoa izatea eta sektorearentzako traktore izatea.
2.– Baldintza hauetako bat betetzen duten proiektuei 35 puntu emango zaizkie:
a) Nekazaritzako, arrantzako eta elikagaigintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko gaien eskumena duen sailak onartutako plan sektorialen arabera sektore edo azpisektore batekoak izatea.
b) Erabiltzen diren lehengaien % 70 gutxienez EAEn ekoitzitakoak izatea.
c) Enpresa berriak sortzeko proiektuak, baldin eta laguntza-eskaeraren eta laguntzaren azken ordainketa-eskaeraren artean gutxienez hiru lanpostu sortzen badituzte eta lanpostu horiek bost urtez mantentzen badituzte, laguntzaren azken ordainketaren datatik aurrera.
3.– Baldintza hauetako bat betetzen duten proiektuei 30 puntu emango zaizkie:
a) Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpen-sektorearekin lehengaiak hornitzeko kontratuzko harremanak sustatzea. Kasu honetan, lehengaien % 50 baino gehiago ekoizpen-sektore horrek hornitu behar ditu.
b) Kooperatibek beren bazkideen produktuen % 70 gutxienez zuzenean merkaturatzea.
c) Enpresa edo ekoiztegi berriak sortzea.
4.– Baldintza hauetako bat betetzen duten proiektuei 20 puntu emango zaizkie:
a) Diruz laguntzeko inbertsioan guztizko inbertsioaren % 50 baino gehiago makinak eta instalazioak izatea.
b) Mikroenpresen inbertsio-proiektuak izatea, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak ematen duen definizioarekin bat.
c) Laguntza-eskaeraren eta laguntzaren azken ordainketa-eskaeraren artean enpresako enplegua gutxienez % 10 igo eta laguntzaren azken ordainketatik kontatzen hasita 5 urtez mantentzea. Erreferentziako batez besteko enplegua laguntza-eskaeraren aurreko bi urteetakoa izango da.
5.– Baldintza hauetako bat betetzen duten proiektuei 15 puntu emango zaizkie:
a) Enpresa txikien inbertsio-proiektuak izatea, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak ematen duen definizioarekin bat.
b) Emakumeek sustatutako enpresa-ekimenak babestea.
c) Gazte ekintzaileek (41 urtetik beherakoek) nekazaritzako elikagaien enpresak sortzea.
d) Inbertsio-proiektuan ekoizleen-partaidetzak gehiengoa izatea.
e) Modu esklusiboan merkataritza-lana egiteko langile bat edo gehiago dituen merkataritza-saila ezarri duten enpresa-proiektuak izatea. Zeregin horiek egiteko ardura dutenak enpresa filialak badira, hori ez da kontuan hartuko.
f) Eraldaketan eta merkaturatzean integrazio bertikalaren maila altua duten inbertsio-proiektuak izatea. Merkaturatutako azken produktuaren % 70, gutxienez, eskatzaileak berak eginiko eraldaketaren bidez lortuko da, eskatzaileak berak ekoitzitako lehengaiez.
6.– Baldintza hauetako bat betetzen duten proiektuei 10 puntu emango zaizkie:
a) Laguntzaren helburu den jardueran diharduten langileei prestakuntza emateko planak izatea; helburua, datak, bertaratuak eta dagokion ziurtagiria adieraziz.
b) Merkaturatzea areagotzeko, informazio- eta komunikazio-teknologiak ezartzea; bereziki, esportazio-merkatuan. Kontzeptu honengatiko inbertsioak inbertsio guztien % 50etik gorakoak izango dira.
c) Gutxienez ekoizpenaren % 10 esportatzen duten enpresenak izatea.
43. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.
1.– Inbertsio-proiektu bakoitzak aurreko oinarriarekin bat etorrita lortzen duen balorazioaren arabera, inbertsio-proiektu bakoitzari esleitu beharreko zuzeneko laguntza honela gauzatuko da:
– 10 puntura arte: % 0 lagunduko da diruz.
– 11 puntutik 19ra bitarte: % 5 lagunduko da diruz.
– 20 puntutik 29ra bitarte: % 10 lagunduko da diruz.
– 30 puntutik 59ra bitarte: % 15 lagunduko da diruz.
– 60 puntutik 79ra bitarte: % 20 lagunduko da diruz.
– 80 puntutik 99ra bitarte: % 30 lagunduko da diruz.
– 99 puntu baino gehiago: % 40 lagunduko da diruz.
2.– Puntuazio berdina lortzen dutenen artean, lehentasuna emango zaie emakumeek sustatutako proiektuei.
II. ERANSKINA
100.000 EUROTIK BEHERAKO INBERTSIO-PROIEKTUEN BIDERAGARRITASUNARI BURUZKO TXOSTEN TEKNIKO EKONOMIKOA
Txostenak parametro hauek hartu beharko ditu barnean:
1.– Sustatzaileen identifikazioa (enpresaren aurrekariak).
2.– Enpresaren egitura.
3.– Ekoizpen-prozesuaren eta landutako produktuen deskribapena.
4.– Inbertsioaren aurretik landutako produktuen merkatua.
5.– Proiektuaren kokalekua.
6.– Gauzatu beharreko ekintza zehatzen deskribapena (obra zibila, makineria,...).
7.– Ekoizpen-prozesu berrien eta lortu beharreko produktuen (halakorik bada) deskribapena.
8.– Gauzatzeko epea.
9.– Inbertsioak egiteko aurreikusitako aurrekontua.
III. ERANSKINA
100.000 ETA 500.000 EURO ARTEKO INBERTSIO-PROIEKTUEN BIDERAGARRITASUNARI BURUZKO TXOSTEN TEKNIKO EKONOMIKOA
Txostenak parametro hauek hartu beharko ditu barnean:
1.– Sustatzaileen identifikazioa (enpresaren aurrekariak).
2.– Enpresaren egitura.
3.– Ekoizpen-prozesuaren eta landutako produktuen deskribapena.
4.– Inbertsioaren aurretik landutako produktuen merkatua.
5.– Proiektuaren kokalekua.
6.– Gauzatu beharreko ekintza zehatzen deskribapena (obra zibila, makineria,...).
7.– Ekoizpen-prozesu berrien eta lortu beharreko produktuen (halakorik bada) deskribapena.
8.– Gauzatzeko epea.
9.– Inbertsioarekin aurreikusten diren emaitzak (ekonomikoak, modernizazioa, enplegu-sorkuntza...).
10.– Azken bi urteetako balantzea eta emaitza-kontua.
11.– Inbertsioak egiteko aurreikusitako aurrekontua.
IV. ERANSKINA
ESTABLEZIMENDU BERRI BAT INSTALATZEKO, ERAIKITZEKO EDO ABIARAZTEKO INBERTSIO-PROIEKTUEN ETA 500.000 EUROTIK GORAKO INBERTSIO-PROIEKTUEN BIDERAGARRITASUNARI BURUZKO TXOSTEN TEKNIKO EKONOMIKOA
Txostenak parametro hauek hartu beharko ditu barnean:
1.– Sustatzaileen identifikazioa (enpresaren aurrekariak).
2.– Enpresaren egitura.
3.– Ekoizpen-prozesuaren eta landutako produktuen deskribapena.
4.– Inbertsioaren aurretik landutako produktuen merkatua.
5.– Proiektuaren kokalekua.
6.– Gauzatu beharreko ekintza zehatzen deskribapena (obra zibila, makineria,...).
7.– Ekoizpen-prozesu berrien eta lortu beharreko produktuen (halakorik bada) deskribapena.
8.– Gauzatzeko epea.
9.– Inbertsioarekin aurreikusten diren emaitzak (ekonomikoak, modernizazioa, enplegu-sorkuntza...).
10.– Azken bi urteetako balantzea eta emaitza-kontua.
11.– Inbertsioak egiteko aurreikusitako aurrekontua.
12.– Egungo salmentak eta bost urtetarako aurreikusitakoak.
13.– Inbertsioaren balioespen ekonomikoa. Balio Eguneratu Garbia eta Barne Errendimenduaren Tasa.
V. ERANSKINA
ESKABIDEA EGITEKO FORMULARIOAREN EDUKIA
Laguntzaren eskabidea egiteko formularioa webgune honetan dago eskuragarri: http://www.euskadi.eus
Oinarrizko eduki hau du:
– Lehiatu Berria 2019.
– Kodea.
– Organo instrukzio-egileari zuzendua.
– Identitate-datuak.
– Titularra.
– Ordezkaria.
– Lehiatu Berria 2018ra aurkeztutako proiektuentzako eskabidea.
– Erakunde eskatzailearen datu fiskalak zer lurralde historikotan dauden.
– Jakinarazpen- eta komunikazio-bidea.
– Abisuak jasotzeko datuak.
– Jakinarazpen, komunikazio eta abisuen hizkuntza.
– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.
– Eskatutako laguntza-ildoa, Aginduaren Kapituluen arabera.
– Inbertsio-proiektuaren edo gastuaren titulua.
– Helbide fiskala.
– Parte-hartzaileak.
– Sozietatearen kapitalaren egungo egitura.
– Nekazaritza-ustiapenak.
– Egun garatutako eta/edo aurreikusitako jarduerak.
– Erabili eta/edo aurreikusi diren lehengaiak.
– Fabrikatu eta/edo aurreikusi diren produktuak.
– Inbertsioaren kokalekua.
– Inbertsioaren deskribapena.
– Inbertsioaren zenbatekoa, ekintzen eta urtearen arabera.
– Proiektuaren finantzazioa.
– Balorazio-irizpideak, Aginduaren Kapituluaren arabera.
– Erantzukizunpeko adierazpen hauek:
– Enpresa ez dago krisialdian, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).
– Proiektuak Euskadin ingurumen-gaietan aplikatu beharreko berariazko araudia betetzea (21/2013 Legea, 2013ko abenduaren 9koa, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; 3/1998 Lege Orokorra, 1998ko otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babestekoa) –dagokionean, inbertsio-proiektuek ingurumenean duten eragina ebaluatuko da, aurrez–, baita higiene-araudia eta inbertsio bakoitzari aplikatu beharreko Erkidegoko arauak ere.
– Jakinaraztea ea diruz lagun daitekeen proiektu bera ordaintzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez.
– Ez dago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza eta dirulaguntzen esparruan enpresa haiek itzultzeko edo zigortua izateko prozeduraren batean.
– EAEko Administrazioak eta haren menpeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan, dirulaguntzak itzultzeko edo zehatzeko prozeduretako kantitate zehatzen ordainketari dagokionez egunean egotea. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da zorrak atzeratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, gaineratutako zor, interes eta gastu guztiak estaliko dituen bermea eratu bada.
– Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen epai irmorik ez izatea (zigor- edo administrazio-arloan), ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.
– Konkurtso-deklarazioa ez eskatu izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat ez jo izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaitu ez izana, Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu gabe.
– Dirulaguntzak lortzeko aukera galtzeko zehapena jaso ez duela ebazpen irmo baten bidez.
– Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, Administrazioarekin egindako edozein kontraturen amaiera irmoa ebatzita ez izatea.
– Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean ezarritako kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, lege horretan edo arlo hau arautzen duen araudi autonomikoan ezarritako baldintzetan.
– Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galduta ez izatea ebazpen irmo baten bidez ezarritako zehapena dela-eta, edo honako delitu hauetakoren bat egin izanagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
– Zerga-egoitza ez izatea erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.
– Elkarteen kasuan, horiek elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluaren 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuen kausetan nahastuta ez egotea. Eta inskribatzeko administrazio-prozedura eten ez izana, ez-zilegitasun penalaren arrazoizko zantzuak aurkitzeagatik, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, harik eta ebazpen judizial irmoa egon arte; kasu horretan, dagokion inskripzioa egin ahalko da, dagokion erregistroan.
– Berreskuratze-agindu baten menpe ez egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.
– IV. kapituluaren eskatzaileentzat soilik: Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 (EB) Erregelamenduaren 10.1 artikuluaren zerrendatutako irizpideak bete, eta iruzurrik egin ez izana Europako Arrantza Funtsaren edo Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren esparruan, artikulu horren beraren 3. apartatuaren arabera.
Halaber, baimen inplizitua eman beharko du Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak automatikoki ziurta ditzan zerga-betebeharrak bete izana eta Gizarte-segurantzako ordainketak egin izana; baimen hori berariaz ukatzeko aukera izango du, eta, kasu horretan, eskatzaileak aurkeztu beharko du dagokion ziurtagiria edo eskatutako agiria.