EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-06-24 Aldizkari honetan argitaratua: 2019118

28/2019 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea «Sustraia» telebista-programa ekoizteko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiekin eta Euskal Irrati Telebista eta Euskal Telebista SArekin daukan lankidetza-hitzarmenaren 2019rako luzapen-protokoloa.

Xedapenaren zenbakia: 201900028
Xedapenaren data: 2019-03-13
Hurrenkenaren zenbakia: 201903077
Maila: Ebazpena
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak sinatu du luzapen-protokolo hori, eta, hitzarmenari dagokion publikotasuna emateko asmoz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea «Sustraia» telebista-programa ekoizteko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiekin eta Euskal Irrati Telebista eta Euskal Telebista SArekin daukan lankidetza-hitzarmenaren 2019rako luzapen-protokoloa (eranskina).
Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 13a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MARTXOAREN 13KO 28/2019 EBAZPENARENA
2019. URTERAKO LUZAPEN-PROTOKOLOA «SUSTRAIA» TELEBISTA-SAIOA EKOIZTEKO, EUSKAL AUTONOMIA-ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAK (EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA) ARABA, BIZKAIA ETA GIPUZKOAKO FORU-ALDUNDIEKIN ETA EUSKAL IRRATI TELEBISTAREKIN IZENPETUTAKO LANKIDETZA-HITZARMENARENA
Vitoria-Gasteizen, 2018ko abenduaren 28an.
BILDU DIRENAK
Maria Aranzazu Tapia Otaegui andrea, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean eta haren ordezkari gisa.
Eduardo Aguinaco López de Suso jauna, Nekazaritzako foru-diputatua, Arabako Foru Aldundiaren izenean eta haren ordezkari gisa.
Elena Unzueta Torre andrea, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturaleko foru-diputatua, Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean eta haren ordezkari gisa.
Ainhoa Aizpuru Murua andrea, Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako foru-diputatua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean eta haren ordezkari gisa.
M.ª Teresa Iturbe Mendialdua andrea, Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca Erakunde Publikokoaren izenean eta haren ordezkari giza bere zuzendari nagusi kalitatean eta, Euskal-Telebista-Televisión Vasca SAren izenean eta haren ordezkari gisa bere administratzaile bakarra den kalitatean.
Hitzarmenkideek protokolo hau izenpetzeko gaitasun nahikoa aitortu diote elkarri, eta, hortaz, honako hau
ADIERAZI DUTE:
Lehenengoa.– 2017ko urtarrilaren 2an lankidetza-hitzarmena sinatuta zutela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak (Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila), Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundiek eta Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca eta Euskal Telebista- Televisión Vasca SAk, «Sustraia» programa telebistan emateko. Hitzarmen horren indarraldia 2017ko abenduaren 31 artekoa zen.
Bigarrena.– Hori horrela izanik ere, hitzarmeneko zazpigarren klausulak aurreikusten duela hitzarmena urtero luza daitekeela, gehienez lau urte oso gehitu arte, luzapen-protokolo baten bidez. Ekitaldi bakoitzean egin beharreko jardueren zerrenda erantsi behar zaio protokolo horri, eta, hala badagokio, jarduerak gauzatzeko kostua eguneratu behar da. Hori guztia baldintza kreditu egokia eta nahikoa dela eta erakunde publikoak egungo programa-kontratua luzatu dagiala zuzenbide pribatuko «Radio Television Vasca-Euskal Irrati Telebista»rekin 2016-2019ko urteetarako, bai eta konpromisoak gauzatzeko haren eranskina ere.
Aurreko guztiaren ondorioz, hitzarmenkideek hau
ERABAKI DUTE:
Lehenengoa.– 1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak (Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila), Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundiek, eta «Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca»k eta «Euskal Telebista-Televisión Vasca SA»k, «Sustraia» programa telebistan emateko sinatutako lankidetza-hitzarmena urtebetez luzatzea, hau da, 2019ko urtarrilaren 1etik 2019ko abenduaren 31ra.
2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak (Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila), Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru-Aldundiek, «Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca»k eta «Euskal Telebista-Televisión Vasca SA»k, «Sustraia» programa telebistan emateko 2017ko urtarrilaren 2an sinatutako lankidetza-hitzarmeneko bigarren klausulan azaltzen direnak izango dira gauzatu beharreko jarduerak. Jarduera horien kostua ondorengo taulan ezarritakoaren arabera ordainduko da:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra: 85.111,00 euro.
Arabako Foru Aldundia: 18.000,00 euro.
Bizkaiko Foru Aldundia: 48.331,14 euro.
Gipuzkoako Foru Aldundia: 25.000,00 euro.
Guztira: 176.442,14 euro.
3.– Ordainketa modu honetara egitea erabaki dute sinatzaileek: Alderdi bakoitzak egin beharreko ekarpenaren % 50 ordainduko du 2019ko ekainaren 30a baino lehen. Gainerako % 50a 2019ko abenduaren 31n ordainduko du alderdi bakoitzak. Ordaintzeko, banku-transferentzia egin beharko zaio ETB, S.A.ri, eta fakturak bidali beharko zaizkio alderdi bakoitzari.
Bigarrena.– Luzapena honen xede diren jarduerak eta proiektuak finantzatzeko kreditu egoki eta nahikoa egotearen baldintzapean dago, eta egungo Programa Kontratua luzatu behar da «Radio Television Vasca-Euskal Irrati Telebista» zuzenbide pribatuko erakunde publikoarekin 2016-2019ko urteetarako eta eranskinean jasotako konpromisoak gauzatzeko.
Alderdiak bat datozela eta adierazitako guztia onartzen dutela erakusteko, hitzarmen honen bost ale sinatu dituzte, idazpuruan adierazitako tokian eta egunean.
Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.
Arabako Foru Aldundiko Nekazaritzako foru-diputatua,
EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.
Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturaleko foru-diputatua,
ELENA UNZUETA TORRE.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako foru-diputatua,
AINHOA AIZPURU MURUA.
Euskal Irrati Telebistako zuzendaria eta Euskal Telebista-Televisión Vasca SAko administratzaile bakarra,
M.ª TERESA ITURBE MENDIALDUA.