EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-06-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2019117

IRAGARKIA, Arabako Lurralde Historikoko Bizikleta Bideen eta Ibilbide Berdeen Arloko Lurralde Planaren eta ingurumen azterlan estrategikoa jendaurrean jartzeko izapidearen hasierako onespenari buruzkoa.

Organo emailea: ARABAKO FORU ALDUNDIA
Xedapenaren data: 2019-06-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201903071
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuak 118/2019 Foru Agindua eman du maiatzaren 16an, zeinaren bidez hasierako onespena ematen baitzaio Arabako Lurralde Historikoko Bizikleta Bideen eta Ibilbide Berdeen Arloko Lurralde Planari eta ingurumen azterlan estrategikoa jendaurrean jartzeko izapideari, xedapen honekin:
Lehenengoa.– Hasierako onespena ematea Arabako Lurralde Historikoko bizikleta bideen eta ibilbide berdeen Lurralde Plan Sektorialari.
Bigarrena.– Agiria jendaurrean jartzea bi hilabetez, foru agindu hau ALHAOn argitaratzen denetik aurrera. Era berean, foru agindu hau argitara emango da BOEn, EHAAn eta, gutxienez, Arabako Lurralde Historikoan zabalkunderik handienetakoa duten bi egunkaritan.
Hirugarrena.– Entzunaldia irekitzea lurraldeko administrazio publiko interesdun guztientzat, jendaurreko informazio aldiarekin batera, bi hilabeteko epean egoki iritzitako oharrak edo iradokizunak egin ditzaten.
Laugarrena.– Agiriaren Ingurumen Azterketa Estrategikoa jendaurrean jartzea eta eraginpeko administrazio publikoek eta interesdunek kontsultatzeko moduan jartzea, aldez aurretik kontsultak egin bazaizkie, iragarki hau ALHAOn argitaratu ondorengo egunetik hasita 45 egun balioduneko epean.
Aipatutako epeetan, lurralde plan sektorialaren agiria eta ingurumen azterketa estrategikoa jendaurrean jarriko dira aztertu ahal izan daitezen, www.pts-vciv.com web orrian (www.araba.eus helbidetik sar daiteke) eta Arabako Foru Aldundiaren egoitzan:
Arabako Foru Aldundia
Hirigintza eta Ingurumen Saila
Lurralde Antolamenduaren eta Hirigintzaren Zerbitzua
Probintzia plaza, 5, 1. solairua.
01001 Vitoria-Gasteiz
2019ko ekainaren 7ko Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialaren 66. zenbakian argitaratua. Erref.: 2019-01749.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 11.
Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatua,
JOSE ANTONIO GALERA CARRILLO.