EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-06-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2019116

AGINDUA, 2019ko ekainaren 12koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez Euskadiko Museoen Aholku Batzordeko kide bat kendu eta berri bat izendatzen baita.

Xedapenaren data: 2019-06-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201903020
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2008/04/04an argitaratutako 2008/03/18ko 200800054 DEKRETUA
  • Ikus 2019/03/20an argitaratutako 2019/03/12ko AGINDUA [201901439]

Martxoaren 18ko 54/2008 Dekretuak Euskadiko Museoen Aholku Batzordearen osaera, antolaketa eta funtzionamendu-araubidea ezartzen ditu, Euskadiko Museoei buruzko abenduaren 1eko 7/2006 Legeak xedatutako esparruan.
Dekretu horren 4. artikuluak ezartzen duenez, Euskadiko Museoen Aholku Batzordearen lehendakaria museo-gaietan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailburuordea izango da, eta lehendakariordea alor horretako zuzendaria.
Aldi berean, beste hamar kide izendatuko dira, gehienez: horietatik hiru, foru-aldundiek izendatuko dituzte; bat, Eudel–Euskadiko Udalen Elkarteak izendatuko du, eta, beste sei kide, Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburuak.
Aipatu 54/2008 Dekretuaren 5. artikuluak, bestalde, ezartzen du Euskadiko Museoen Aholku Batzordeko kideen agintaldia lau urtekoa izango dela, duten karguagatik kide direnak alde batera utzita; agintaldia berritu ahalko da epealdi berdinetarako. Agintaldia amaitutakoan ere beren funtzioak betetzen jarraituko dute, harik eta haien ondorengo kide berrien izendapenak indarrean jartzen diren arte.
Azaldutakoaren arabera, eta Euskadiko Museoen Aholku Batzordeko kide bat berritzeko beharra dagoela ikusita, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskadiko Museoen Aholku Batzordeko honako kide hau kargutik kentzea, eta egindako lanarengatik eskerrak ematea:
Agurtzane Garai, San Telmo Museoa.
(Euskadiko Museoen Sistema Nazionalean sartuta dauden titularitate publiko edo pribatuko gainerako museo eta bildumen ordezkari).
Bigarrena.– Honako pertsona hau Euskadiko Museoen Aholku Batzordeko kide izendatzea:
Susana Soto, San Telmo Museoa.
Hirugarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 12a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.