EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-06-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2019114

484/2019 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez onetsi dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategorian (Ospitaleko Pediatriako Mediku FEren lanpostu funtzionala, Profila: Pediatriako Intentsiboak) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak.

Xedapenaren zenbakia: 201900484
Xedapenaren data: 2019-06-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201902946
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/02/08an argitaratutako 2018/02/05eko 201800103 EBAZPENA
  • Ikus 2018/02/19an argitaratutako 2018/02/07ko 201800115 EBAZPENA
  • Ikus 2018/07/09an argitaratutako 2018/05/15eko 201800545 EBAZPENA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bitartez onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko 2016. eta 2017. urteetan deitutako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 7ko 115/2018 Ebazpenaren bidez onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategorian (Ospitaleko pediatriako mediku FEren lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak (EHAA, 35. zk., 2018ko otsailaren 19koa). Bertan, I. eranskinaren 1.1. atalean, deialdiaren xede diren destinoei buruzkoan, honakoa ezarri zen: «Deialdi honen xede dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategoriako (Ospitaleko pediatriako mediku FEren lanpostu funtzionala) destinoak, II. eranskinean jasotakoak. Ospitaleko Pediatriako mediku FE deialdiari dagozkion destinoetako batzuek, II. eranskinean jasotakoen artean, deialdi espezifikoen bitartez aldaketak izan ahalko dituzte Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren Ebazpen bidez.»
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 545/2018 Ebazpenaren bitartez, 2016-2017 enplegu publikoko eskaintzari dagozkion fakultatibo mediko eta teknikoen deialdien barruan dauden ezagutza espezifikodun lanpostuak zehazten dira.
Ebazpen horren II. eranskinean zehazten denez, txanda askean deitutako 26 destinoetatik jarraian zehaztutakoak deialdi espezifikokoak dira:
● 3 destino. Profila: Pediatriako Intentsiboak. Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta ESIa.
● Destino 1. Profila: Pediatriako Intentsiboak. Donostialdea ESIa.
Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea, eta bertan zehaztea eskainitako destino bakoitzaren xehetasunak.
Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legea, ekainaren 26koa; Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren 55/2003 Legea, abenduaren 16koa; Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak.
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Oinarri hauei dagozkien hautaketa-probetarako deia egitea.
Bigarrena.– I. eranskinean jasotako oinarri espezifikoak onartzea; horien bidez arautuko da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategorian (Ospitaleko Pediatriako Mediku FEren lanpostu funtzionala, Profila: Pediatriako Intentsiboak) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua.
Hirugarrena.– Ebazpen honekin batera argitaratutako II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.
Laugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusiaren otsailaren 7ko 115/2018 Ebazpenaren III. eranskinean jasotako merituen baremoa onartzea.
Bosgarrena.– Kategoriako gai-zerrenda onartzea, Ebazpen honen IV. eranskinean jasotakoa.
Seigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezartzen dutenaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 4a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN LUIS DIEGO CASALS.
I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKOEN LANBIDE-TALDEKO MEDIKU KATEGORIAN (OSPITALEKO PEDIATRIAKO MEDIKU FE-REN LANPOSTU FUNTZIONALA, PROFILA: PEDIATRIAKO INTENTSIBOAK) LOTURA ESTATUTARIO FINKOA ESKURATZEKO HAUTAKETA-PROZESUA ARAUTUKO DUTEN OINARRI EZPEZIFIKOAK
1.– Deialdiko destinoak.
Deialdi honetan sartzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategoriako (Ospitaleko Pediatriako mediku FEren lanpostu funtzionala, Profila: Pediatriako Intentsiboak) destinoak, II. eranskinean jasotakoak.
2.– Izangaien eskakizunak.
Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan aurreikusitako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak eta kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharrekoak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusiaren otsailaren 7ko 115/2018 Ebazpenean ezarritako eskakizunak ere bete beharko dituzte; honakoak, hain zuzen:
a) Oinarri orokorretako 6.2.c) atalean adierazitakoari jarraiki, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak igorritako Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatu titulua eta eskatutako espezialitatea, eskuratzen den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera.
b) Kasu orotan bete beharko dira eskuratu nahi den lanpostuaren eskakizunak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren arabera, bai eta indarrean dagoen legeriak ezarritako beste edozein.
c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen Lanbide-taldearen arabera:
A1 taldea (A taldea zena): 25 euro.
3.– Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.
3.1.– Oposizioaldia.
1.– Oposizioaldian ariketa hauek egin beharko dituzte:
a) Lehenengo ariketa: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari (HAEE) egokituko zaio proba teorikoa egitea, eta epaimahaiari iraupena zehaztea. Idatzizko proba izango da; zehazten den gehieneko denbora-tartean, izangaiek gai-zerrenda espezifiko, orokor eta komuneko IV. eranskineko programako gaiei buruzko galdetegi bat erantzun beharko dute.
Esandako Eranskinean, gainera, proba prestatzeko beharrezkoa den bibliografia agertzen da. Argitaratutako gai-zerrenda eta bibliografia lotesleak izango dira ariketak egiterakoan.
b) Bigarren ariketa: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari (HAEE) egokituko zaio bigarren ariketako kasu praktikoak egitea eta epaimahai kalifikatzaileari bigarren ariketa osatuko duten kasuak hautatzea HAEEk egindakoen artean, eta azkenean zehazteko ausazko elementu bat sartuko da. Probaren egunean bertan HAEEk egindako kasu praktikoak emango dizkio epaimahai kalifikatzaileari eta epaimahai kalifikatzaileak bigarren ariketa osatuko dutenak egunean bertan aukeratuko dituzte. Ariketa horretan kasu praktikoak jasoko dira, galderen eta aukeratzeko erantzunen bidez.
Ariketak destinoen funtzio espezifikoekin lotuta egongo dira eta haien helburua izangaiek destino horietan aritzeko dituzten gaitasunak, abileziak, ezagutzak eta ahalmen profesionala baloratzea izango da.
Hainbat erantzun izango dituzten galdetegi batez osatutako probetan, erantzun okerrek ez dute penalizaziorik ekarriko.
Deitzen diren Mediku Fakultatibo Espezialisten lanpostu funtzional ezberdinetako Mediku kategoriarako, oposizioaldian bi ariketa egingo dira proba berean; ariketa teoriko bat eta praktiko bat, biak eskainitako destino ezberdinetako funtzio espezifikoekin lotuta. Probaren azken emaitza bi ariketen batez besteko haztatua izango da, % 65 proba teorikoarena eta % 35 ariketa praktikoarena. Aurretik aipatutakoa ez zaie Mediku Fakultatibo Espezialisten hautatze-prozesuei aplikatuko, dagokien oinarri espezifikoen arabera, oposizioaldia ariketa bakarraz osatuta badago. Ondorio horietarako, batez besteko haztatua formula honekin lortuko da:
Oposizioaldia gainditutzat emateko, bi ariketen batez besteko haztatua gutxienez 100 puntutik 50 puntukoa izan beharko da.
3.2.– Izangaien behin-behineko zerrenda (oinarri orokorren 14. atalean aurreikusitako puntuazio ordenan) argitaratu ondoren, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusiaren otsailaren 7ko 115/2018 Ebazpenean xedatutakoari jarraiki, izangai proposatuek, I. eranskinean azaltzen direnek, 14.2 oinarrian zerrendatutako dokumentazioaz gain, honako hauen fotokopia konpultsatua ere aurkeztu beharko dute:
– Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak igorritako Medikuntza eta Kirurgiako lizentziatu tituluaren eta espezialitatearen tituluaren fotokopia konpultsatua edo notario-lekukotza, kasuan kasuko lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen denarena, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera.
3.3.– Lehiaketaldia.
Egiaztatutako merituak III. eranskineko merituen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.
4.– Epaimahai kalifikatzailea.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren 18. oinarrian jasotako aurreikuspenak aplikatuko dira. Ebazpen horren bidez, 2016. eta 2017. urteetan deitutako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu ziren, espezifikotasun hauekin:
4.1.– Izendapena.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak hautaketa-prozesua kalifikatuko duen epaimahaia izendatuko du.
4.2.– Osaera.
Epaimahaikide guztiek herri administrazioetako edo osasun-zerbitzuetako karrerako funtzionarioak edo estatutupeko finkoak, edo Osasun Sistema Nazionalari lotutako zentroetako lan-kontratuko langileak izan beharko dute, baldin eta haien lanpostuan edo kategorian jarduteko hautaketa-prozesuko kategorian sartzeko eskatzen den maila akademiko bera edo goragokoa eskatzen bada.
Epaimahaikideak zozketa bidez aukeratuko dira deitutako lanpostuetako edo horien kategorietako espezialitatearen eta arlo espezifikoaren profesionalen artean.
Epaimahaiko idazkaria izango den pertsona zozketa bidez ere hautatuko da, Osakidetzan goi-mailako teknikarien taldean karrerako funtzionarioak, estatutupeko finkoak edo lan-kontratudunak diren langileen artean, baldin eta Zuzenbideko lizentziatura badute.
Zozketa bidez hautatutako Epaimahaikideen artean, identifikatuko dira, zozketa bidez ere, zein izango diren epaimahaikide titularrak, epaimahaikide ordezkoak eta Epaimahaiko burua eta horren ordezkoa.
Behin betiko epaimahaikideak aukeratzeko zozketa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian jendaurreko ekitaldian egingo da, 10 egun balioduneko epean, ebazpen honetan aurreikusitako izena emateko epea amaitu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Horren eguna eta ordua Osakidetzako web orriaren bidez iragarriko da.
Epaimahaiaren osaketak gizonezko eta emakumezkoen arteko ordezkapen orekatua bermatuko du, eragozten duten arrazoi objektiboak egon ezean; izan ere, gaitasun, eskumen eta prestakuntza egokia duten pertsonek osatuko dute eta bere kideek inpartzialtasun eta profesionaltasun printzipioak beteko dituzte.
Epaimahai kalifikatzailearen kide guztiak maila indibidualean jokatuko dute.
4.3.– Jarduteko arauak.
Epaimahaiak bere jarduna Sektore Publikoko Erregimen Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15.etik 24.era bitarteko artikuluetan ezarritako arauei egokituko die.
Epaimahai kalifikatzailearen kideek HAEEk antolatu eta emandako prestakuntza-jardunaldi bat jasoko dute, epaimahaikide gisa edukiko dituzten atazak, jokabide-arauak eta betekizun etikoekin lotuta. Era berean, epaimahai kalifikatzailearen kide guztiek errespetatu behar dituzten betekizun etikoak eta jokabide-arauak jasotzen dituen dokumentu bat sinatu beharko dute.
Nolanahi ere, epaimahaiburuaren aginduz bilduko da, idazkariak deituta, eta eratu ahal izateko epaimahaiburuak eta idazkariak, edo horien ordezkoek, eta gutxienez kideen erdiak bertaratu beharko dute.
Epaimahaikideak, behar bezala deitu bazaie, justifikatu gabe saio eta prozedura-ekitaldi ezberdinetara bertaratzen ez badira, baita osatzeko saiora ere, indarrean dagoen araudiari dagokion erantzukizuna izango dute.
Erabakiak botoen gehiengoz hartuko dira. Epaimahaikide guztiek, idazkariak barne, hitza eta botoa izango dute.
II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: MEDIKUA (OSPITALEKO PEDIATRIAKO MEDIKU FE-REN LANPOSTU FUNTZIONALA, PROFILA: PEDIATRIAKO INTENTSIBOAK)
Osakidetzaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 545/2018 Ebazpenaren II. eranskinean xedatutakoaren arabera, destino hauetarako deia egiten da:
Txanda askeko deialdia: 4 destino.
● 3 destino. Profila: Pediatriako Intentsiboak. Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta ESIa.
● Destino 1. Profila: Pediatriako Intentsiboak. Donostialdea ESIa.
III. ERANSKINA
Merituen baremoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 7ko 115/2018 Ebazpenaren III. eranskinean dago jasota. Horren bidez onetsi dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategorian (Ospitaleko Pediatriako Mediku FEren lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak.
IV. ERANSKINA
OSPITALEKO PEDIATRIAKO MEDIKU FAK. ESP, PROFILA: PEDIATRIAKO INTENTSIBOAK
I.– OSPITALEKO PEDIATRIAKO GAI-ZERRENDA OROKORRA
1.– Neonatologia: Garaiko eta garai aurreko jaioberria. Ezaugarri anatomikoak eta fisiologikoak. Jaioberriak baloratzea eta artatzea. Zainketa orokorrak eta arazo kliniko nagusien zainketak.
2.– Nutrizioa eta Hazkundea: Amagandiko edoskitzea. Edoskitze artifiziala. Haur osasuntsuaren elikadura. Nutrizio-egoeraren balorazioa. Deshidratazioaren eta malnutrizionaren tratamendua.
3.– Garapen fisiko eta mentalaren nahasmenduak. Hazkundearen eta pubertaroko garapenaren aldagai normalak eta asaldurak. Garapen psikomotorea eta desgaitasun intelektuala. Haurren garun-paralisia. Arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua. Garapenaren nahasmendu orokorra eta autismoa.
4.– Alergia, Immunologia eta Infektologia: Anafilaxia, dermatitis atopikoa, urtikaria eta digestio-alergia. Egoera immunitarioaren balorazioa. Patologia infekziosoaren orientazio diagnostikoa eta terapeutikoa: shock septikoa, meningitisa, entzefalitisa, amigdalitisa, adenitisa, pneumonia, hepatitisa, artritisa, osteomielitisa, gernu-infekzioa eta gaixotasun exantematikoak.
5.– Prebalentzia handiena duen patologia akutua: Gorakoak, beherakoa, abdomeneko mina, apendizitisa eta hepatitisa. Errinitisa, otitisa, laringitisa eta bronkiolitis akutua. Glomerulonefritisa, hematuria eta proteinuria. Zefaleak eta sukar-konbultsioak.
6.– Patologia kronikoari heltzea: Gaixotasun zeliakoa. Bronkioetako asma. Diabetes mellitusa. Obesitatea. Sortzetiko kardiopatiak. Bihotz-gutxiegitasuna. Giltzurrun-gutxiegitasuna. Anemiak.
7.– Pediatria soziala eta Osasun Publikoko programak. Haurren kontrako tratu txarrak. Istripuak eta intoxikazioak. Jaioberrien baheketa. Txertaketak haur osasuntsuan eta arrisku-taldeetan.
8.– Alderdi orokorrak eta antolaketakoak pediatriako arretan. Asistentziako kalitatea eta etika. Informazioa eta baimen informatua. Pediatriako pazientearen segurtasuna. Pediatriako irakaskuntza, etengabeko prestakuntza eta ikerketa. Lege-alderdiak, haurraren eskubideak eta babesa haurtzaroan.
II.– PEDIATRIAKO INTENTSIBOETAKO GAI-ZERRENDA ESPEZIFIKOA
1.– Garraio pediatrikoa eta paziente kritikoaren segurtasuna. Akatsak hautematea eta prebenitzea. Larritasuna baloratzeko sistemak. Jaioberrien zainketa bereziak. Analgesia, sedazioa eta erlaxazioa. Inhalatzeko anestesia pediatrian.
2.– Bihotzeko patologia eta hemodinamikoa. Monitorizazioa. Irudi-teknikak. Terapeutika hemodinamikoa. Bihotz-biriketako geldialdia. Shocka. Kardiopatiak. Bihotzeko kirurgia. Bihotz-gutxiegitasuna. Biriketako hipertentsioa. Perikarditisa. Bihotz-buxadura. Erritmoaren eta eroapenaren alterazioak. Tentsio arterialaren alterazioak. Mintzen iragazkortasunaren alterazioa.
3.– Arnas patologia. Monitorizazioa. Irudi-teknikak. Baliabide terapeutikoak. Arnas patologia akutua. Patologia buxatzailea. Patologia parenkimatosoa. Pleurako patologia. Arnasketako beste nahasmendu batzuk. Jaioberriaren patologia.
4.– Patologia neurologikoa. Monitorizazioa. Irudi-teknikak. Koma. Entzefalopatia akutua. Konbultsioak. Istripu zerebrobaskularrak. Patologia neuromuskular akutua. Heriotza entzefalikoa.
5.– Giltzurruneko eta barne-inguruneko patologia. Monitorizazioa. Irudi-teknikak. Baliabide terapeutikoak. Uraren eta elektrolitoen patologia akutua. Giltzurrun-gutxiegitasun akutua. Patologia baskularra. Giltzurrun-gutxiegitasun kronikoa. Krisi hipertentsiboak.
6.– Patologia gastrointestinal eta hepatikoa. Monitorizazioa. Irudi-teknikak. Oinarri terapeutikoak. Patologia gastrointestinal akutua. Digestio-patologia malformatiboa. Abdomen akutua. Heste-hutsegitea. Konplikazioak hepatopatia kronikoan. Gibel-gutxiegitasun akutua. Pankreatitisa.
7.– Nutrizio arazoak. Larri dagoen haurraren nutrizio-beharrak. Monitorizazioa. Terapeutika nutrizionala. Patologia nutrizionala.
8.– Arazo metabolikoak eta endokrinoak. Pankrearen eta metabolismo hidrokarbonatuaren patologia. Kritiko dagoen haurraren tiroideko patologia. Patologia hipofiso-suprarrenala.
9.– Arazo hemato-onkologikoak. Monitorizazioa. Koagulazioaren patologia. Serie gorriaren patologia. Konplikazioak minbizia duten paziente pediatrikoetan.
10.– Patologia infekziosoa. Infekzioaren prebentzioa eta monitorizazioa pediatriako intentsiboetan. Terapeutika antiinfekziosoa. Sepsia. Nerbio-sistemaren infekzioak. Bihotzaren, mediastinoaren, biriken edo abdomenaren patologia infekziosoa eta infekzio tegumentario larriak. Infekzio sistemikoak. Gaixotasun tropikalak. Immunokonprometituen infekzioak.
11.– Hantura, alergia eta beste patologia batzuk. Biologia molekularra eta patologia kritikoa. Erantzun inflamatorioa eta hutsegite multiorganikoa. Hantura eta shocka. Ehun konektiboaren patologia kritikoa. Larrialdi alergikoak. Episodio hilgarriak.
12.– Traumak eta istripu larriak. Alderdi orokorrak. Aurpegi-masailetako traumatismoak, kraneoentzefalikoak, espinalak, toraxekoak, abdomenekoak eta urologikoak. Erredurak. Uretan izandako istripuak eta ia itotzeko sindromea. Itobeharra. Istripu termikoak eta kaustikazioagatik gertatutakoak. Haurraren kontrako tratu txar larria.
13.– Intoxikazioak eta pozoitzeak.
14.– Transplanteen patologia intentsiboa. Alderdi orokorrak. Organo-emailearen zainketa. Tratamendu immunoezabatzailea. Transplante motak haurrengan. Konplikazio larriak.
III.– GAI-ZERRENDA KOMUNA
1.– Osasun-lanbideen Antolamendurako arau orokorrak. Osasun Sistema Nazionalaren kohesioko eta kalitateko xedapen orokorrak.
2.– Osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren arau orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Pertsonal estatutario finkoaren izaera lortzea eta galtzea.
3.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Xedapen Orokorrak. Euskadiko Osasun-sistema: Antolamendua eta herritarren eskubide eta betebeharrak. Kontratu-programa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren konfigurazioa. Zuzendaritza-antolakuntza. Gestio-araubidea. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Xedeak. Antolaketa gidaria: zerrendatzea. Zuzendaritza Nagusia: sormena. Zerbitzu-erakundeak: lege-aitorpena.
4.– Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.
5.– Pazientearen autonomia, eskubideak eta betebeharrak, informazio eta dokumentazio klinikoari dagokienez. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua. Historia klinikoa. Alta-txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa. Borondate aurreratuak osasun-eremuan.
6.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa. Xedapen orokorrak: Legearen xedea eta hildako pertsonen datuak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak.
7.– Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.
8.– Estrategiak: Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020. Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020. Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020. Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2017-2020. Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak 2017-2020.
9.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko jardun-eremuak eta neurriak: Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana. 2013-2019: Irudia eta Komunikazioa eta Kanpo-harremanak.
OSPITALEKO PEDIATRIAKO GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA
1.– Kliegman RM, Stanton BF, St Geme JW, Schor NF. Behrman RE, Nelson. Tratado de pediatría (liburuki). 20. ed. Madril. Elsevier Espainia; 2016. ISBN: 978-84-9113-015-4.
2.– Rudolph CD, Rudolph AM, Hostetter MK, Lister G, Siegel NJ. Pediatría de Rudolph (2 liburuki) 21. ed. Madril. Mc Graw-Hill Interamericana de España. 2004. ISBN: 84-486-0605-1.
3.– Cruz Hernández M. Tratado de Pediatría (2 liburuki). 10. ed. Madril. Argitaletxea: Ergón Creación. 2011. ISBN: 978-84-8473-904-3.
PEDIATRIAKO INTENTSIBOETAKO GAI-ZERRENDA ESPEZIFIKOA
1.– Ruza F. Tratado de cuidados intensivos pediátricos. 3. Ed. 2003. Madril: Norma; ISBN: 978-8484510031.
2.– Rogers MC. Manual de Cuidados Intensivos Pediátricos. 5. Ed. Wolters Kluwer; 2017 ISBN gaztelaniazko edizioa: 978-84-16781-61-4.
3.– Jesús López-Herce. Manual de cuidados intensivos pediátricos. 4. Ed. 2013. PUBLIMED. ISBN: 978-84-937262-2-5.
4.– Behrman RE, Robert MJ, Hal J. Nelson Tratado de pediatría (2 bol.). 20. ed: S.A. Elsevier España; 2016. ISBN: 9788491130154.
5.– Cruz Hernández M. Tratado de pediatría (2 Bol.). 11. Ed. Madril: Ergón argitaletxea; 2014. EAN:9788498357257.
6.– Casado Flores J, Serrano A. Urgencias y tratamiento del niño grave. 3. Ed. Madril: Ergon; 2014. ISBN: 978-84-15950-72-1.
GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA
1.– 44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa. 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa.
2.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoarena.
3.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena. 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.
4.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.
5.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena. 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun arloko Aurretiazko Borondateena.
6.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa buruzkoa. Xedapen orokorrak: Legearen xedea eta hildako pertsonen datuak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak.
7.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako dena.
8.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.
Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_departamento/eu_def/adjuntos/stp/ildo-estrategikoak.pdf
Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.
Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/es_pub/adjuntos/plan_salud_2013_2020.pdf
Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.
Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/buen_gob_planes/eu_def/adjuntos/PE_2017_2020_web_EUS.pdf
Pazientearen Segurtasun arloko Estrategia Osakidetzan 2017-2020.
Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/cinfo_estrategia_seg_paciente/es_def/adjuntos/ESTRATEGIA2020_es.pdf
Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak 2017-2020.
Http://www.euskadi.eus/soziosanitarioa/-/albistea/2018/arreta-sozio-sanitarioaren-lehentasun-estrategikoak-euskadi-2017-2020/
9.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko II. Plana 2013-2019.
Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_euskera/eu_osk/adjuntos/euskararenPlanaEu.pdf