EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-06-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2019112

85/2019 DEKRETUA, ekainaren 11koa, Familia Politikarako eta Aniztasuneko zuzendaria kargutik kentzea xedatzeko dena.

Xedapenaren zenbakia: 201900085
Xedapenaren data: 2019-06-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201902890
Maila: Dekretua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/04/21ean argitaratutako 2017/04/11ko 201700097 DEKRETUA

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j),26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2019ko ekainaren 11n egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Ernesto Sainz Lanchares jauna Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendari kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2019ko ekainaren 11n.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,
BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.