EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-06-12 Aldizkari honetan argitaratua: 2019110

EBAZPENA, 2019ko maiatzaren 31koa, Trafikoko zuzendariarena, zeinaren bidez baimena ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko bide-sarean irudiak grabatzeko eta erreproduzitzeko gailu bat instalatzeko eta erabiltzeko, gailu horrekin trafikoa kontrolatu, arautu, zaindu eta antolatze aldera.

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2019-05-31
Hurrenkenaren zenbakia: 201902856
Maila: Ebazpena
Euskal Autonomia Erkidegoko bide-sarean gertatzen diren trafiko-istripuak saihestu, bide-segurtasuna sendotu eta zirkulazioa arindu nahian, beharrezkoa da irudiak grabatu eta erreproduzitzen dituzten gailuak instalatzea, trafikoa kontrolatu, arautu, zaindu eta antolatze aldera.
Bide-segurtasuna sendotzea behar duen bide-tarte bat A-132 hiriarteko bidea da, 19,2 kilometro-puntuan, Azazetako kontzejuaren lurretan. Hor beharrezkoa da kamera bat instalatzea, zirkulazioa grabatzeko.
Azaldutako guztia kontuan hartuta, 68/1998 Dekretuak (uztailaren 21ekoak, Euskal Herriko Poliziak toki publikoetan bideokamerak erabiltzeko baimenen eta haien erabileraren erregimena garatzen duena, abuztuaren 4ko 4/1997 Lege Organikoan arautua) hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuaren 17.3 artikuluak Trafiko Zuzendaritzari esleitzen dizkion egitekoak aintzat hartuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Irudiak grabatu eta erreproduzitzen dituen gailu bat instalatzeko eta erabiltzeko baimena ematea, gailu horrekin trafikoa kontrolatu, arautu, zaindu eta antolatze aldera, honako bide eta kilometro-puntu honetan:
Bigarrena.– Grabazioak egin eta, beranduenik, hilabete geroago ezabatuko dira, baldin eta zerikusirik ez badute trafiko edo bide-segurtasunaren arloko zigor- eta administrazio-urratzeekin, martxan dagoen polizia-ikerketaren batekin edo hasita dagoen epai edo administrazio prozeduraren batekin.
Hirugarrena.– Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroko arduradunari dagozkio grabazioen zaintza eta artapena, eta, hala denean, interesdunek egikaritutako datuetara iristeko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko eta transferitzeko, eta datuen tratamendua mugatzeko edo aurka egiteko eskubideen ebazpena, eta tratamendu automatizatuan baino oinarritzen ez diren erabakiak jasan behar ez izateko eskubideen ebazpena.
Laugarrena.– Grabazioetan jasotako ekintzetatik bide-segurtasunaren arloko arau-hauste administratiboren bat egin dela ondorioztatzen bada, grabazioak arau-hauste horiei dagozkien zehapen-prozedurak tramitatzeko eta ebazteko eskumena duten organoetara helaraziko dira, lurraldearen arabera. Grabazioetan jasotako ekintzetatik ez-zilegi penalen bat egin dela ondorioztatzen bada, grabazio horiek eskumena duen agintaritza judizialera bidaliko dira.
Bosgarrena.– Grabazioetan jasotako ekintzetatik bide-segurtasunaren arloko arau-hauste administratiboren bat egin dela ondorioztatzen bada, grabazioak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko Datu Pertsonalen Tratamendurako Jardueren Erregistroaren parte izango dira, eta, hala denean, Trafiko Zuzendaritzaren aurrean erabili ahal izango dira datuetara iristeko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko eta transferitzeko, eta datuen tratamendua mugatzeko edo aurka egiteko eskubideak, eta tratamendu automatizatuan baino oinarritzen ez diren erabakiak jasan behar ez izateko eskubideak.
Seigarrena.– Erabaki hau Bideozaintza eta Askatasunen Batzordeari jakinarazi behar zaio, uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuak, Euskal Herriko Poliziak toki publikoetan bideokamerak erabiltzeko baimenen eta haien erabileraren erregimena garatzen duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren laugarren apartatuaren bigarren paragrafoan xedatzen duena betetzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 31.
Trafikoko zuzendaria,
SONIA DIAZ DE CORCUERA RUIZ DE OÑA.