EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-06-12 Aldizkari honetan argitaratua: 2019110

EBAZPENA, 2019ko ekainaren 4koa, Kulturako sailburuordearena, literatura-argitalpenetarako dirulaguntzak emateko balorazio-batzordeko kideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaera argitaratzen duena.

Xedapenaren data: 2019-06-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201902855
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2019/03/07an argitaratutako 2019/02/27ko AGINDUA [201901238]

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko otsailaren 27ko Aginduaren bidez (2019ko martxoaren 7ko EHAA, 47. zk.), literatura-argitalpenetarako dirulaguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten da.
Aipaturiko aginduaren 11. artikuluan xedatzen denez, balorazio-batzorde batek prestatu eta igorriko dizkit dirulaguntza horiei buruzko ebazpen-proposamenak, eta, Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez, batzordekideak izendatu eta batzorde horren osaera argitaratuko da.
Horregatik, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio-batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea –ondoren azaltzen dena–:
Batzordeburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.
Batzordekideak:
– Arantxa Urretabizkaia Bejarano.
– Mikel Soto Nolasko.
– Jose Manuel López Gaseni.
– Andoni Juaristi Ostolaza.
Batzordearen idazkaria Marta Merino Ortiz de Landaluce izango da, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria.
Bigarrena.– Oro har, jende guztiak honen berri izan dezan, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dezaten agintzea, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan finkatutako ondorioetarako.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 4a.
Kulturako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.