EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-06-12 Aldizkari honetan argitaratua: 2019110

EBAZPENA, 2019ko ekainaren 4koa, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Euskadiko Klima Aldaketaren Lege Aurreproiektua.

Xedapenaren data: 2019-06-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201902851
Maila: Ebazpena
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko urriaren 4ko Aginduaren bitartez, Euskadiko Klima Aldaketaren Lege Aurreproiektuari aldez aurreko onespena eman zitzaion.
Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira.
Zentzu horretan, lege-aurreproiektuaren izapideei hasiera eman zien aginduan ezarri zen jendaurrean jarriko zela aurreproiektua, erregulazioan interesa duten gizarte-eragileek ahalik eta parte-hartze handiena izatea ziurtatzeko.
Azaldutakoagatik, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuan xedatutakoarekin bat, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskadiko Klima Aldaketaren Lege Aurreproiektua jendaurrean jartzea, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Bigarrena.– Aurreko atalean xedatutakoaren ondorioetarako eta alegazioak aurkezteko aukera emateko helburuarekin, legearen aurreproiektua Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.eus) eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzaren web orrian (www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus) egongo da eskuragarri.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 4a.
Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria,
AITOR ZULUETA TELLERIA.