EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-06-12 Aldizkari honetan argitaratua: 2019110

EBAZPENA, 2019ko maiatzaren 16koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko azaroaren 21eko Aginduaren babesean 2018ko ekitaldian emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko landa- eta itsasertz-eremuak dinamizatzeko gizarte-ekitaldietarako 2018. urterako laguntzak emateko deialdia egin zen.

Xedapenaren data: 2019-05-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201902849
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/12/03an argitaratutako 2018/11/21eko AGINDUA [201805939]

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko azaroaren 21eko Aginduaren bidez iragarri ziren EAEko landa- eta itsasertz-eremuak dinamizatzeko gizarte-ekitaldietarako 2018. urterako laguntzak eta laguntza-eskabideak aurkezteko epea.
Aipatu 2018ko azaroaren 21eko Aginduaren 4. apartatuaren zortzigarren ebazpen-zatian ezarritakoa betez, eta aurreikusitako laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinarazi behar bada ere, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren ebazpen bidez EHAAn argitaratuko da emandako dirulaguntzen eta laguntza jasoko duten pertsonen zerrenda, baita diruz lagundutako gizarte-ekitaldiak eta horiei dagozkien zenbatekoak ere, herritarrak jakinaren gainean egon daitezen.
Hori guztia kontuan izanik, hau
EBAZTEN DUT:
Argitara ematea Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko azaroaren 21eko Aginduaren babesean 2018ko ekitaldian emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda (ikus eranskina). Agindu horren bidez iragarri ziren EAEko landa- eta itsasertz-eremuak dinamizatzeko gizarte-ekitaldietarako 2018. urterako laguntzak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 16a.
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,
IRMA MARiA BASTERRA UGARRIZA.