EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-06-12 Aldizkari honetan argitaratua: 2019110

EBAZPENA, 2019ko ekainaren 6koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozeduran hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzeagatik kanpo geratu diren izangaien behin betiko zerrenda. Hautaketa-prozedura Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez deitu zen.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2019-06-06
Hurrenkenaren zenbakia: 201902846
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2019/03/07an argitaratutako 2019/03/01eko AGINDUA [201901228]

Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez (2019ko martxoaren 7ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozedurarako deialdia egin zen.
Aipatutako aginduaren 2.1.f) oinarriak ezartzen duenez, irakasle-lanpostuen 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu beharra dago hautaketa-prozesuan parte hartzeko.
Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2019ko maiatzaren 27ko Ebazpenaren bidez onartu zen hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzeagatik kanpo geratu ziren izangaien behin-behineko zerrenda.
Behin-behineko ebazpen horren aurka erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, eta horiek aztertu ondoren,
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozeduran hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzeagatik kanpo geratu diren izangaien behin betiko zerrenda. Hautaketa-prozedura Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez deitu zen.
2. artikulua.– Ebazpen hau eta behin betiko zerrenda, interesdunei jakinarazteari begira, Hezkuntza Sailaren Interneteko helbide hauetan argitaratuko dira:
– http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz): «EPE 2019. Maisu-maistrak, Kontserbatorioak eta HEO» – «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» (hautatu Kidegoa eta Espezialitatea) – «Emaitzak» – «Hizkuntza-eskakizuna».
– http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ - «EPE 2019. Maisu-maistrak, Kontserbatorioak eta HEO» – «Aurreko probak: gaztelania eta euskara» – «Irakasleen hizkuntza-eskakizuna ziurtatzea».
3. artikulua.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari; hilabete izango dute horretarako, ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 6a.
Langileak Kudeatzeko zuzendaria,
JON AGUIRRE HUERGA.