EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-06-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2019109

EDIKTUA, guraso-ahala kentzeari buruzko 904/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2019-05-15
Hurrenkenaren zenbakia: 201902825
Maila: Ediktua
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia), Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 904/2017 prozedura arrunta.
Gaia: judizio arrunta.
Demandatzailearen prokuradorea: Marta Martinez Perez.
Judizio horretan, epaia eman da 2019-03-29an; horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.
Ezin izan da jakinarazpena egin Fernando Fernandez Almaraz demandatuaren egungo bizilekuan; horrenbestez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, ebazpenean bertan adierazten den eran.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean. Han aztertu ahal izango du oso-osorik.
Barakaldo, 2019ko maiatzaren 15a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.