EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-06-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2019109

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 204/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2019-01-23
Hurrenkenaren zenbakia: 201902824
Maila: Ediktua
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Balmasedako Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian, ezkontzaz kanpoko behin betiko neurriak aldatzeko 204/2018 prozedura bideratu da, Nelly Ngaibilobo Mwanza-k eskatuta, Constant Matansio Mansue-ren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:
7/2019 EPAIA
Epailea: Patricia Navas Catala
Tokia: Balmaseda.
Eguna: bi mila eta hemeretziko urtarrilaren hogeita hirua.
Demandatzailea: Nelly Ngaibilobo Mwanza.
Abokatua: Angela Gutierrez Sanz.
Prokuradorea: Maria Pilar Aguirregomozcorta Echezarreta.
Demandatua: Constant Matansio Mansue.
Abokatua.
Prokuradorea.
Judizioaren xedea: zaintza eta jagoletzaren, bisita araubidearen eta elikagaien gaineko demanda.
Nik, Patricia Navas Catalá-k, Balmasedako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko epaileak, ikusi dut zaintza eta jagoletzaren, bisita araubidearen eta elikagaien gaineko 204/2018 judizioa. Nelly Ngaibilobo Mwanza-k eskatuta bideratu da judizio hori auzi-ihesean dagoen Constant Matansio-ren aurka. Goiburuan zehazten diren ordezkariekin eta abokatuarekin jardun ostean, ebazpen hau ematen dut:
EPAITZA
Baietsi egiten da Epaitegietako María Pilar Aguirregomozcorta prokuradoreak, Nelly Ngaibilobo Mwanza andrearen izenean eta haren ordezkari gisa, auzi-ihesean dagoen Constant Matansio-ren aurka sustatu duen demanda. Fiskaltzak ere parte hartu du. Beraz, gurasoen eta seme-alaben artean honako neurriak ezartzen ditut bien adingabeko seme-alabei dagokienez:
1.– Guraso ahala biek izango dute; baina seme-alaben zaintza amak izango du, harekin biziko baitira.
2.– Akordiorik lortzen ez bada, adingabeen gaineko bisita araubide eta egonaldi hauek ezartzen zaizkio aitari:
Txandakako asteburuak hartuko ditu, ostiralean ikastetxetik ateratzen direnetik igandeko 20:00ak arte, eta aste barruan egun bat, ahal dela osteguna, 16:00etatik 20:00etara. Horiexek dira adingabeen garapenerako parametro egokiak, eta oso-osorik onartu dira. Aste barruko egun zehatza ez da ezartzen; gurasoei edo adingabeei gerta dakiekeen inguruabarren baten ondorioz bisita ezin bada egun horretan egin, gurasoek SMS bidez hitz egingo dute (hartu-agiriarekin) eta aste barruko eguna aldatuko dute. Adingabeek eskolaz kanpoko jardueraren bat edo jolas-jardueraren bat egin behar badute, aitak familiaren egoitzan batuko ditu eta jarduera horretara eramango ditu; gero, adostutako orduan eraman beharko ditu berriz adingabeak familiaren egoitzara.
Oporrei dagokienez, zaintza ez duen gurasoa seme-alabekin egongo da Gabonetako eta Aste Santuko oporren erdietan, urte bikoitietan lehenengo erdian izango ditu eta bakoitietan bigarren erdian; horrez gain, udan hilabete izango ditu, urte bikoitietan uztailean eta urte bakoitietan abuztuan.
Nazio barruan egiten diren ustezko bidaietan, gurasokideek elkarri jakinarazi beharko dizkiote, aurrerapen nahikoarekin, jomuga, egongo diren lekuaren helbide zehatza, eta seme-alabekin harremanetan jarri ahal izateko telefono-zenbaki bat, bai eta osasunaren egoera eta tratamenduak ere, gaixotasun arinik balego.
Komunikazioak: seme-alabekin ez dagoen gurasoak haiekin harremanetan jarri ahal izango du ohiko aukerak erabiliz (telefonoa, whatsapp, eta abar), baina seme-alaben ikasteko, jateko eta atseden hartzeko orduak errespetatu beharko ditu. Nolanahi ere, kontuan izan behar da adingabeek zein adin duten eta ulertzeko edo hitz egiteko gaitasunik duten.
3.– Aitak 200 euro ordainduko ditu hilean seme-alaba bakoitzeko, mantenu-pentsioagatik. Zenbateko hori urtero eguneratuko da KPIaren gorabeheren arabera, Estatistikako Institutu Nazionalak edo ordezko erakunde batek argitaratutako KPIak duen aldakuntzarekin bat etorriaz. Nelly Ngaibilobo Mwanza-ren izenean irekiko den kontuan sartuko du zenbatekoa.
Gurasoek erdibana ordainduko dituzte seme-alaben aparteko gastuak.
4.– Ama familiaren egoitzan biziko da adingabeekin.
Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ..... Gainera, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Argitalpena.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradu naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Balmasedan (Bizkaia), bi mila eta hemeretziko urtarrilaren hogeita hiruan.
Eta Constant Matansio Mansue demandatuari legez jarritako moduan jakinarazteko, ediktu hau egin eta sinatu dut, Balmasedan, bi mila eta hemeretziko urtarrilaren hogeita hiruan.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.