EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-06-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2019109

AGINDUA, 2019ko ekainaren 3koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez zuzentzen den Hezkuntzako sailburuaren 2019ko maiatzaren 16ko Agindua. Agindu horren bidez, egutegi komun bat ezartzen da non jasotzen baita zer epe dauden izena emateko eskaerak aurkezteko, onartzeko eta matrikulatzeko, 2019-2020ko ikasturtean, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoek eta pribatu itunduek eskaintzen duten hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako zikloetan; gainera, ikastetxe horietan onartua izateko eta matrikula egiteko jarraibideak onartzen dira, bai eta irakaskuntza horiek ematen dituzten ikastetxe guztietan eskaerak grabatzeko eta matrikula egiteko irizpideak ere.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2019-06-03
Hurrenkenaren zenbakia: 201902816
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • 2019/05/28an argitaratutako 2019/05/16ko AGINDUA akatsen zuzenketa [201902549]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Era horretako huts batzuk aurkitu dira Hezkuntzako sailburuaren 2019ko maiatzaren 16ko Aginduaren testuan (2019ko maiatzaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 99. zk.). Agindu horren bidez, egutegi komun bat ezartzen da non jasotzen baita zer epe dauden izena emateko eskaerak aurkezteko, onartzeko eta matrikulatzeko, 2019-2020ko ikasturtean, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoek eta pribatu itunduek eskaintzen duten hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako zikloetan; gainera, ikastetxe horietan onartua izateko eta matrikula egiteko jarraibideak onartzen dira, bai eta irakaskuntza horiek ematen dituzten ikastetxe guztietan eskaerak grabatzeko eta matrikula egiteko irizpideak ere. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
II. eranskinean, Hirugarren Jarraibidean, 3. puntuan, 2019/2549 (47/16) orrialdean, talde berri bat, f), sartu da. Horrela, lehen f) zena g)-ra aldatu behar da, eta lehen g) zena h)-ra; eta 3. puntu honen azken paragrafoan, g) dioen lekuan, h) esan behar du.
Hau guztia kontuan izanda, aipatutako 3. puntua, horrela geratzen da:
Honela dio:
«3.– Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak: esleipena egiteko ezarritako kolektiboek ondoren adierazten diren letretan duten lehentasun-ordenaren arabera egingo da esleipena. Horrenbestez, ez zaie plazarik esleituko kolektibo bateko eskatzaileei, baldin eta aurreko kolektiboan plazarik esleitu ez zaien eskabideak badaude.
Hona hemen kolektiboak:
a) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. edo 4. mailara arteko ikasketak egin dituzten ikasleak, bide arruntaren bidez edo curriculum aniztasunaren bidez, betiere inskripzioaren urte naturalean 17 urte badituzte eta inskripzioaren unean EAEn eskolatuta badaude. Egun eskolatuta ez badaude, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken kurtsoa EAEn egindakoak izan behar dute.
b) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. edo 4. mailara arteko ikasketak egin dituzten ikasleak, betiere inskripzioaren urte naturalean 16 urte badituzte eta inskripzioaren unean EAEn eskolatuta badaude. Egun eskolatuta ez badaude, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken kurtsoa EAEn egindakoak izan behar dute.
c) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. mailara arteko ikasketak egin dituzten ikasleak, betiere inskripzioaren urte naturalean 15 urte badituzte eta inskripzioaren unean EAEn eskolatuta badaude. Egun eskolatuta ez badaude, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken kurtsoa EAEn egindakoak izan behar dute.
d) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailara arteko ikasketak egin dituzten ikasleak, betiere inskripzioaren urte naturalean 16 urte badituzte eta inskripzioaren unean EAEn eskolatuta badaude. Egun eskolatuta ez badaude, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken kurtsoa EAEn egindakoak izan behar dute.
e) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailara arteko ikasketak egin dituzten ikasleak, betiere inskripzioaren urte naturalean 15 urte badituzte eta inskripzioaren unean EAEn eskolatuta badaude. Egun eskolatuta ez badaude, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken kurtsoa EAEn egindakoak izan behar dute.
f) 17 urtetik gorako ikasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren edo laugarren kurtsoa egin dutenak edo, salbuespenez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren kurtsoa egin dutenak; betiere, irakasle-taldeak proposatu badie ikasleen familiei edo legezko tutoreei Oinarrizko Lanbide Heziketaren ziklo batean sar daitezen.
g) Aurreko kolektiboetan jasota ez dauden eskatzaileak, baldin eta egiaztatzen badute 17 urte edo gehiago dutela inskripzioaren urte naturalean.
Kolektibo bakoitzean lehentasun-hurrenkera ezartzeko, aintzat hartuko da historia akademikoaren batez besteko nota onena, I. eranskineko seigarren jarraibidean adierazten den moduan kalkulatua. Hala ere, g) kolektiboaren kasuan, adinaren arabera ezarriko da hurrenkera, txikienetik handienera.»
Baina honela esan behar du:
«3.– Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak: esleipena egiteko ezarritako kolektiboek ondoren adierazten diren letretan duten lehentasun-ordenaren arabera egingo da esleipena. Horrenbestez, ez zaie plazarik esleituko kolektibo bateko eskatzaileei, baldin eta aurreko kolektiboan plazarik esleitu ez zaien eskabideak badaude.
Hona hemen kolektiboak:
a) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. edo 4. mailara arteko ikasketak egin dituzten ikasleak, bide arruntaren bidez edo curriculum aniztasunaren bidez, betiere inskripzioaren urte naturalean 17 urte badituzte eta inskripzioaren unean EAEn eskolatuta badaude. Egun eskolatuta ez badaude, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken kurtsoa EAEn egindakoak izan behar dute.
b) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. edo 4. mailara arteko ikasketak egin dituzten ikasleak, betiere inskripzioaren urte naturalean 16 urte badituzte eta inskripzioaren unean EAEn eskolatuta badaude. Egun eskolatuta ez badaude, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken kurtsoa EAEn egindakoak izan behar dute.
c) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. mailara arteko ikasketak egin dituzten ikasleak, betiere inskripzioaren urte naturalean 15 urte badituzte eta inskripzioaren unean EAEn eskolatuta badaude. Egun eskolatuta ez badaude, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken kurtsoa EAEn egindakoak izan behar dute.
d) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailara arteko ikasketak egin dituzten ikasleak, betiere inskripzioaren urte naturalean 16 urte badituzte eta inskripzioaren unean EAEn eskolatuta badaude. Egun eskolatuta ez badaude, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken kurtsoa EAEn egindakoak izan behar dute.
e) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailara arteko ikasketak egin dituzten ikasleak, betiere inskripzioaren urte naturalean 15 urte badituzte eta inskripzioaren unean EAEn eskolatuta badaude. Egun eskolatuta ez badaude, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken kurtsoa EAEn egindakoak izan behar dute.
f) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken kurtsoa EAEn egin ez duten ikasleak a)-tik e)-ra ezarritako lehentasun berarekin.
g) 17 urtetik gorako ikasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren edo laugarren kurtsoa egin dutenak edo, salbuespenez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren kurtsoa egin dutenak; betiere, irakasle-taldeak proposatu badie ikasleen familiei edo legezko tutoreei Oinarrizko Lanbide Heziketaren ziklo batean sar daitezen.
h) Aurreko kolektiboetan jasota ez dauden eskatzaileak, baldin eta egiaztatzen badute 17 urte edo gehiago dutela inskripzioaren urte naturalean.
Kolektibo bakoitzean lehentasun-hurrenkera ezartzeko, aintzat hartuko da historia akademikoaren batez besteko nota onena, I. eranskineko seigarren jarraibidean adierazten den moduan kalkulatua. Hala ere, h) kolektiboaren kasuan, adinaren arabera ezarriko da hurrenkera, txikienetik handienera.»
Aurreko aldaketaren ondorioz, I. eranskinean, Bigarren Jarraibidean, 1. puntuan, azken paragrafoan (2019/2549 (47/7) orrialdean,
Honela dio:
«e)»
Baina honela esan behar du:
«f)»
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 3a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.