EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-06-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2019108

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan (3. Sekzioa) izapidetzen ari den 269/2019 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura arrunta) interesa duten pertsonak.

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2019-06-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201902806
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2019/02/21ean argitaratutako 2019/02/05eko 201900017 DEKRETUA

Espediente zk.: PCA-112/2019-V.
Jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren Legea garatzeko Erregelamendua onartzen duen otsailaren 5eko 17/2019 Dekretuaren 105.2 eta 106.1.b artikuluen aurka jarri da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira ager daitezen, hala nahi badute, beren interesak defendatzeko, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 4a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
EUGENIO ARTETXE PALOMAR.