EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-06-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2019108

IRAGARKIA, 2019ko maiatzaren 20koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez proiektu hau jendaurrean jartzen baita: Bergarako udal-mugartean, «ST Bergara» 132/30 kV-ko transformazio azpiestazioa eraberritzea.

Xedapenaren data: 2019-05-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201902803
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan (2013-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da gaur egungo instalazioan egindako jarduketa hau:
Espedientea: 20-AT-Y-2019-00018.
– Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica SAU.
– Kokalekua: Bergarako udal-mugartea.
– Aurrekontua: 635.933,79 euro.
– Xedea: 132/30 kV-ko T1 transformadorea ordeztea, zahartze-seinale nabarmenak baititu, zerbitzuaren kalitatea hobetzeko.
Jarduketaren ezaugarri nagusiak:
Potentzia-transformadorea:
– Gaur egun dagoen T1 transformadorea, 132/30 kV-koa eta 35/45 MVA-koa, ONAN/ONAF, ordeztea, eta, horren ordez, beste hau jartzea: 48/60 MVA-koa, ONAN/ONAF.
Instalazioa egiteko administrazio-baimena eta egikaritze-proiektuaren onarpena eskatzen dira.
Argitara ematen da hori guztia, jendeak horren berri izan dezan. Jendeak dokumentazioa aztertu ahal izango du Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Easo kalea 10, 1. solairua, Donostia), edo Bergarako udalean. Egoki ikusten diren alegazioen bina kopia aurkeztu beharko dira, dagokion Ordezkaritzan, gehienez ere 20 eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Epe horretan, informazio-azterlana jendeak ikusteko moduan izango da, aztertu ahal izateko, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Garraio Azpiegituren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), Vitoria-Gasteizko Udalean eta www.euskadi.eus web-orrian, hain zuzen ere, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Garraioak / Trenbide Azpiegiturak Ataleko Proiektuen jendaurreko informazioaren atal honetan.
Donostia, 2019ko maiatzaren 20a.
Lurralde-ordezkaria,
JOAKIN TELLERIA AGIRREZABALA.