EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-06-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2019108

IRAGARKIA, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Plantillaren Kudeaketa eta Hautaketa eta Horniketako Administrazio eta Kudeaketako zerbitzuburu lanpostua izendapen aske bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2019-04-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201902785
Maila: Iragarpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)
Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari gerenteak deialdia egin du Plantillaren Kudeaketa eta Hautaketa eta Horniketako Administrazio eta Kudeaketako zerbitzuburu lanpostua izendapen aske bidez betetzeko. Deialdia oinarriak eta lanpostuaren ezaugarriak www.osakidetza.euskadi.eus web-orrian daude.
Eskabideak deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraikiz aurkeztu beharko dira, bertan adierazitako epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.
Barakaldo, 2019ko apirilaren 29a.
Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari gerentea,
SANTIAGO RABANAL RETOLAZA.