EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-06-07 Aldizkari honetan argitaratua: 2019107

EDIKTUA, 795/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2019-05-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201902767
Maila: Ediktua
Donostiako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia – Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 795/2017prozedura arrunta.
Gaia: diru-kopuru bat erreklamatzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Pedro Maria Arraiza Sagues.
Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2019-05-07an, eta, horrela, amaiera eman zitzaion prozesuari.
Urnietako Erratzu Industrialdeko H Lurzati Eraikineko Jabekiden Erkidegoaren egungo bizilekua ezezaguna denez, zeina auzi ihesean den demandatua baita, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta oso-osorik ezagutu ahal izango du bertan.
Donostia, 2019ko maiatzaren 7a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.