EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-06-07 Aldizkari honetan argitaratua: 2019107

EBAZPENA, 2019ko maiatzaren 15ekoa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko arraza garbien abeltzain-elkarteei 2019. urtean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda.

Xedapenaren data: 2019-05-15
Hurrenkenaren zenbakia: 201902757
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/12/11n argitaratutako 2018/12/03ko AGINDUA [201806048]

Euskal Autonomia Erkidegoko arraza garbien abeltzain-elkarteei dirulaguntzak emateko modua arautzen duen urriaren 24ko 240/2017 Dekretuaren 14.5 artikuluaren arabera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira elkarte onuradunen zerrenda, bakoitzari eman zaion dirulaguntzaren zenbatekoa eta finantzatutako jarduera.
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko abenduaren 3ko Aginduaren bidez, 2019. urterako deialdia egin zen, arraza garbien abeltzain-elkarteentzako dirulaguntzak emateko. Dirulaguntzak esleitu eta elkarte onuradunei banan-banan jakinarazi ondoren, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluko 2. paragrafoaren bigarren atalean aurreikusitakoarekin bat (dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategina onetsi zuen), honako hau
EBAZTEN DUT:
Argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko arraza garbien abeltzain-elkarteei 2019. urtean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda, zeina ebazpenaren eranskinean baitago.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 15a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria ez dagoenez, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriaren arabera.
Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,
BITTOR OROZ IZAGIRRE.