EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-06-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2019105

IRAGARKIA, Euskotreneko autobusen flota berritzea kontratatzeko lehiaketa publikoa iragartzen duen lizitazioari buruzkoa.

Organo emailea: EUSKO TRENBIDEAK SAU
Xedapenaren data: 2019-05-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201902734
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
1.– Erakunde kontratatzailea.
a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Espedientearen zenbakia: P10027910.
b) Xedearen deskribapena: Euskotreneko autobusen flota berritzea.
c) Egiteko/entregatzeko tokia: Euskadi.
d) Egiteko epea: 35 aste hornitzeko, eta beste 2 hilabete autobusak erretiratzeko.
e) Loteak: bai, 2.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: lehiaketa publikoa.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua:
Lehiaketa honen lizitazioaren gehieneko aurrekontua hiru milioi laurehun eta laurogei mila (3.480.000,00) eurokoa da, BEZa kanpo. Lote hauetan banatuta dago:
1. lotea: autobus hibrido zurrunak (6 autobus): 2.280.000,00 euro, BEZik gabe.
2. lotea: autobus artikulatuak (3 autobus): 1.200.000,00 euro, BEZik gabe.
Kontratuaren balio zenbatetsia, argitaratzeko ondorioetarako, gehienez egin daitezkeen % 20ko hedapenak sartuta, 4.176.000,00 eurokoa da (BEZik gabe).
5.– Bermeak: baldintza-agirien arabera.
6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzeko: Euskadiko kontratazio publikoaren Kontratugilearen Profila
7.– Kontratistaren berariazko betekizunak: baldintza-agirien arabera.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskaerak aurkeztea:
a) Aurkezteko azken eguna: 2019ko uztailaren 8a, eguerdiko 12:00ak.
b) Aurkezteko tokia: Euskotren. Erosketa eta Kontratazio Saila. Atxuri kalea, 6. 48006 - Bilbao.
c) Enpresa lizitatzaileak eskaintza zenbat denbora mantendu behar duen: 3 hilabete.
9.– Bestelako informazioak: baldintza-agirien arabera.
10.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak lehiaketaren adjudikazioa lortzen duten enpresek ordainduko dituzte, bakoitzak dagokion zatian.
Bilbao, 2019ko maiatzaren 28a.
Zuzendari nagusia,
MANUEL LEZA OLAIZOLA.