EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-06-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2019105

EDIKTUA, 810/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2019-05-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201902719
Maila: Ediktua
Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 810/2017 prozedura arrunta.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Demandatzailearen prokuradorea: Javier Cangas Sorolla.
Judizio horretan, epaia eman da 2019-01-16an; horren bidez, prozesuari amaiera eman zaio.
Ninebells Networks SL demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazten den ebazpenean bertan adierazten den moduan.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean. Han aztertu ahal izango du oso-osorik.
Bilbao, 2019ko maiatzaren 2a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.