EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-06-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2019105

EDIKTUA, 925/2017 zenbakiko prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2019-05-17
Hurrenkenaren zenbakia: 201902717
Maila: Ediktua
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia – Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 925/2017 prozedura arrunta.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Paula Basterreche Arcocha.
Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2019-04-09an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari; epaia argitzeko autoa eman zen 2019-04-16an.
Maria Jesus Garcia Fernandez demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazten diren ebazpenen testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta horien berri izan ahalko du bertan.
Barakaldo (Bizkaia), 2019ko maiatzaren 17a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.