EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-06-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2019104

EDIKTUA, konkurtso-intzidenteari buruzko 745/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2019-05-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201902702
Maila: Ediktua
Donostiako Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegia, Merkataritzako Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 171 745/2018-D konkurtso-intzidentea, 275/17 konkurtso laburra.
Demandatzaileak: Administración Concursal de Iniciativa Colina y Fernandez SL eta Fiskaltza.
Abokatua
Prokuradorea: Pedro Maria Arraiza Sagues.
Demandatuak: Iniciativa Colina y Fernandez SL eta José Miguel Colino Miranda jauna.
Gaia: kalifikazioaren aurka agertzea.
Judizio horretan, epaia eman da 2018-10-26an. Hona hemen epaitza:
«Erruduntzat jotzen da Iniciativa Colina y Fernandez SL zordunaren konkurtsoa.
Errudun kalifikazio horrek José Miguel Colino Miranda jaunari eragiten dio. 15 urteko desgaikuntza ezartzen zaio besteren ondasunak administratzeko eta aldi horretan zehar beste inor ordezkatu edo administratzeko; horrez gain, defizita estaltzeko erantzukizuna ere ezartzen da, 76.206,38 eurotan.
Demandatuak ordaindu behar ditu intzidentearen kostuak.»
Jose Miguel Colino Miranda eta Iniciativa Colina y Fernández SL demandatuen egungo bizilekua eta egoitza ezezagunak direnez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bat jarrita José Miguel Colino Miranda jaunari jakinaraztea erabaki da, bere eta Iniciativa Colina y Fernandez SL enpresaren izenean, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua), hogei eguneko epean.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Donostia, 2019ko maiatzaren 10a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.