EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-06-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2019103

EDIKTUA, kalte-galeren ordainari buruz bideratutako 770/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2019-05-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201902668
Maila: Ediktua
Bilboko lehen auzialdiko 3 zk.ko epaitegia.
Judizioa: prozedura arrunta 770/2017.
Gaia: judizio arrunt.
Alderdi Demandatzailearen Prokuradorea: Alfonso Jose Bartau Rojas.
Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2019-05-13an eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Ion Alexandru Pascu demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, Apelazio-Errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta Hogei Egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta oso-osorik ezagutu ahal izango du bertan.
Bilbao (Bizkaia), 2019ko maiatzaren 16a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.