EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-06-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2019103

EBAZPENA, 2019ko apirilaren 30ekoa, HABEren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean zedarritutako komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko 2019. urteko probetarako aztertzaileak.

Xedapenaren data: 2019-04-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201902666
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/11/20an argitaratutako 2018/11/12ko EBAZPENA [201805694]
  • Ikus 2019/03/21ean argitaratutako 2019/03/08ko EBAZPENA [201901458]

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak, 2016ko azaroaren 23ko Aginduaren bidez, HEOCean zedarritutako gaitasun-mailen ziurtagiriak eskuratzeko prozedurak ezarri zituen, eta, aipatu aginduaren 5. artikuluaren babesean, HABEren zuzendari nagusiak, 2018ko azaroaren 12ko eta 2019ko martxoaren 7ko Ebazpenen bidez, aurtengo egiaztatze-deialdiak egin zituen.
Jarraian, 2019ko otsailaren 13ko Ebazpenez, komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko proben azterketa-batzordeko kideak, jarraipen-batzorde teknikoko kideak, epaimahaiak, tutoreak, lurralde-arduradunak eta lurralde-batzordeak izendatu zituen, 2019ko proba horien antolaketa- eta didaktika-alorreko lanei ekin ziezaieten.
Halaber, 2019ko martxoaren 8ko Ebazpenez, HABEk iragarritako 2019ko egiaztatze-probetarako aztertzaileak izendatu zituen HABEren zuzendari nagusiak.
2019ko deialdietan parte hartzeko matrikulatu daitezkeen kopuruen aurreikuspenen aurrean C1 mailan aztertzaile gehiago beharko direla ohartuta, 2016ko azaroaren 23ko Aginduan xedatutakoari jarraikiz, eta 2019an egingo diren HABEren deialdiak gauzatzeko, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ebazpen honen eranskinean aipatzen diren pertsonak C1 mailako aztertzaile izendatzea, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean zedarritutako mailak egiaztatzeko 2019an egingo diren HABEren deialdietako entzumen-, irakurmen-, idazmen- eta mintzamen-probak zuzendu eta kalifikatzeko.
Egindako aurreikuspenak gaindituko balitu deialdi hauetan matrikulatuen kopuruak, HABEren zuzendari nagusiak zenbait aztertzaile mailaz alda lezake, beharrei egoki erantzun ahal izateko.
Bigarrena.– Interesdunei jakinaraztea, administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen aurka egiteko, gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aurrean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.
Donostia, 2019ko apirilaren 30a.
HABEko zuzendaria,
JOKIN AZKUE ARRASTOA.