EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-06-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2019103

EBAZPENA, 2019ko maiatzaren 20koa, Ingurumeneko sailburuordearena. Honen bidez, Ingurumeneko sailburuordearen 2018ko abenduaren 20ko Ebazpena aldatzen da, zeinaren bidez ebazten baita urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan jasotzen diren dirulaguntzen 2018rako deialdia (202/2015 Dekretuaren bidez, enpresek ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzen esleipena arautzen da).

Xedapenaren data: 2019-05-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201902664
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/06/13an argitaratutako 2018/06/06ko AGINDUA [201803055]
  • 2019/01/14an argitaratutako 2018/12/20ko EBAZPENA aldatzen du [201900177]

EGITATEAK
1.– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko ekainaren 6ko Aginduaren bitartez urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan aurreikusitako dirulaguntzen deialdia egin zen 2018ko ekitaldirako. Dekretuak ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen ditu.
2.– 2018ko uztailaren 13an, amaitu egin zen eskaerak aurkezteko epea, eta Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan 61 eskaera jaso dira guztira (41 eskaera prozedura arrunterako, eta 20 eskaera prozesu errazturako), urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 4. artikuluan eta 2018ko ekainaren 6ko Aginduaren 4. artikuluan xedatutakoaren arabera.
3.– Urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 16. artikuluaren arabera berariaz osatutako Balorazio Epaimahaiak dagokion ebazpen-proposamena egin zuen, aurrekontuaren mugekin bat etorriz. Proposamenean zehaztuta zegoen dirulaguntza eskuratu dezaketen egitasmoak, aipaturiko dekretua betetzeko, bai eta dirulaguntzaren zenbatekoa ere, eta, halaber, ezetsitako eskaerak eta ezesteko arrazoiak.
4.– 2019ko otsailaren 14an, Papelera del Oria SA enpresak, laguntzen deialdi horren onuraduna izaki, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen, behar bezala eta garaiz. Errekurtsoan, «Papelera del Oria SAren araztegia birmoldatzea – I. fasea» proiektua (006-PROT-2018) Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko ekainaren 6ko Aginduak ezarritako irizpideetara egokitu izana kontuan har dadila eskatzen zuen enpresak, egindako inbertsioarekin bat egiten duen dirulaguntza eslei dakion proiektuari (2018ko ekainaren 6ko Aginduaren bidez, urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan aurreikusten diren dirulaguntzen 2018rako deialdia egiten da, eta, urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren bidez, enpresek ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzen esleipena arautzen da).
5.– Papelera del Oria SA enpresak alegatutakoa aztertu ondoren, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2019ko maiatzaren 3ko Agindua eman zen, eta, horrekin, zati batean onetsi zen gora jotzeko errekurtsoa. Halaber, Ingurumeneko sailburuordearen 2018ko abenduaren 20ko Ebazpena alda zezala eskatu zitzaion Ingurumen Sailburuordetzari, hogeita hiru mila bederatziehun eta hiru euro eta hamabi zentimokoa (23.903,12) izatetik berrogeita bi mila hirurehun eta hogeita hamar euro eta hogeita lau zentimokoa (42.330,24) izatera igaro zedin Papelera del Oria SA enpresaren «Papelera del Oria SAren araztegia birmoldatzea – I. fasea» proiektuari (006-PROT-2018) esleitutako dirulaguntza (Ingurumeneko sailburuordearen 2018ko abenduaren 20ko Ebazpenaren bidez, urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan aurreikusten diren dirulaguntzen 2018rako deialdia ebazten da, eta, urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren bidez, enpresek ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzen esleipena arautzen da).
6.– Papelera del Oria SA enpresak jarri duen gora jotzeko errekurtsoa zati batean onetsi denez, egokia da Ingurumeneko sailburuordearen 2018ko abenduaren 20ko Ebazpena aldatzea (Ebazpen horren bidez, urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan aurreikusten diren dirulaguntzen 2018rako deialdia ebazten da, eta, urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren bidez, enpresek ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzen esleipena arautzen da), enpresak aurkeztu duen inbertsio-proiektua egiteko eman den laguntzaren zenbatekoari dagokionez.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
1.– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuan xedatzen denaren arabera, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari dagokio Eusko Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. eta 28. artikuluetan ezarrita dauden eskumenak erabiltzea, bai eta lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren arabera (dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak eta horien zeregin eta jarduera-eremu jakin batzuk sortzen, deuseztatzen eta aldatzen dira) sail horri dagozkion zereginen eta jarduera-arloen eremuan indarreko legeek esleitzen dizkiotenn eskumenak erabiltzea ere, sailaren beste organo bati esleitu ez bazaizkio.
2.– Esleitzeko dauden dirulaguntzen onuradunak eta zenbatekoak behin betiko zehazteko eskumena dauka Ingurumeneko sailburuordeak, urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 16. artikuluan eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuaren 6. artikuluan xedatzen denarekin bat eginez.
3.– Gora jotzeko errekurtsoan egindako alegazioak aztertu eta gero onartu diren parametro teknikoak ezarriz, Papel Aralar SA enpresari esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoa ere aldatu behar da; izan ere, lortu nahi den ingurumen-hobekuntza ebaluatu ahal izateko, bi proiektuetan parametro tekniko berberak ezarri behar direla balioetsi da. Hala, ehun eta hamasei mila berrehun eta bat euro eta hogeita hamazazpi zentimotik (116.201,37) ehun eta hogei mila eurora (120.000) igo behar da Papel Aralar SA enpresari «Papel Aralar SAren hondakin-urak kudeatzeko eta tratatzeko sistema hobetzea» proiektua (014-PROT-2018) egiteagatik esleitu zaion dirulaguntza.
Ikusirik urriaren 27ko 202/2015 Dekretua, enpresek ingurumena babestera bideratutako inbertsioak egiteko dirulaguntzak emateko baldintzak arautzen dituena; Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko ekainaren 6ko Agindua, zeinaren bidez 2018ko ekitaldirako urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan aurreikusitako dirulaguntzen deialdia egiten baita; apirilaren 11ko 77/2017 Dekretua, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea, eta oro har aplikatzekoa den gainerako araudia, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ingurumeneko sailburuordearen 2018ko abenduaren 20ko Ebazpenaren I. eranskina aldatzea, Papelera del Oria SA eta Papel Aralar SA enpresen proiektuei esleitutako zenbatekoak alda daitezen, zeinak ebazpen honen I. eranskinean jasotzen baitira (2018ko abenduaren 20ko Ebazpenaren bidez, urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan aurreikusten diren dirulaguntzen 2018rako deialdia ebazten da, eta, urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren bidez, enpresek ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzen esleipena arautzen da). Ebazpenaren gainerako manuak dauden bezalaxe utziko dira.
Aipatutako dirulaguntzak eskatutako inbertsioan diruz lagundu daitezkeen gastu garbien ehuneko zehatz bat dira.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea agintzea, dirulaguntzak emateko prozedura orotan egon behar duen publikotasun-printzipioa betetzeko.
Errekurtsoak: Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik aurrera, horrela xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean 121. eta 122. artikuluetan.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 20a.
Ingurumeneko sailburuordea,
MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.