EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-05-31 Aldizkari honetan argitaratua: 2019102

1013/2019 EBAZPENA, maiatzaren 17koa, Bilbo-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinak José Miguel Ormaetxe Merodio jauna aldi baterako izendatzen baitu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko zerbitzuburu sanitario, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

Xedapenaren zenbakia: 201901013
Xedapenaren data: 2019-05-17
Hurrenkenaren zenbakia: 201902633
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2019/02/18an argitaratutako 2019/01/18ko 201900085 EBAZPENA

Bilbo-Basurtu ESIko zuzendari gerentearen urtarrilaren 18ko 85/2019 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtu ESIko kardiologiako zerbitzuburu sanitarioaren lanpostua lehiaketa bidez betetzeko.
Balorazio Batzordeak kalifikazio-proposamena egin du aurkeztu den eskatzailearen proiektuari eta haren defentsari, merituei eta euskara-ezagutzari dagokienez; eta, horren ondorioz, izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta José Miguel Ormaetxe Merodio jaunak dituen ezagutza akademikoak eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtu ESIko kardiologiako zerbitzuburu sanitario.
Arau hauek hartu dira oinarritzat: Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 3. arau komuna; uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, lanpostu funtzionalak arautzen dituena; azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, Osakidetza–Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena; uztailaren 3ko 100/2018 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakunde sanitario integratuena, bereziki zerbitzu-erakunde integratuetako zuzendari gerenteen eskumenei buruz ezarritakoari dagokionez; Osakidetzako zuzendari nagusiaren 1/2016 Jarraibideak, zerbitzuburu eta atalburu fakultatiboen lanpostuak betetzearen gainekoak; eta aplikatu beharreko arauak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– José Miguel Ormaetxe Merodio jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtu ESIko Kardiologiako zerbitzuburu sanitario izendatzea, aldi baterako.
Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta 2019ko maiatzaren 20tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatu den epea amaitutakoan lanpostua utziko du, egoera horren luzapena onartu ezik, betiere Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango da, aldez aurretik kontrako espedientea badago, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak tartean badira.
Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Bilbo-Basurtu ESIko Zuzendaritza Medikoari eta Pertsonaleko Zuzendaritzari jakinaraztea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbo, 2019ko maiatzaren 17a.
Bilbo-Basurtu ESIko zuzendari gerentea,
EDUARDO MAIZ OLAZABALAGA.