EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-05-30 Aldizkari honetan argitaratua: 2019101

IRAGARKIA, «Federación de Cooperativas de Trabajo Asociado, Enseñanza, Consumo y de Crédito de Euskadi-Erkide» (erakunde xurgatzailea) eta «Federación de Cooperativas Agro-Alimentarias de Euskadi» (erakunde xurgatua) kooperatiben arteko xurgapenagatiko bategiteari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2019-05-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201902630
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 79.6 artikuluak ezarritakoaren arabera, publiko egiten da 2019ko maiatzaren 21an «Federación de Cooperativas Agro-Alimentarias de Euskadi»-ren Ohiko Batzar Orokorrak, eta 2019ko maiatzaren 28an «Federación de Cooperativas de Trabajo Asociado, Enseñanza, Consumo y de Crédito de Euskadi-Erkide»-ren Ohiko Batzar Orokorrak, legeak eta estatutuek exijitzen dituzten gehiengoekin, bi erakundeek bategiteko erabakia hartu dutela, lehenak bigarrena xurgatuz, bat-egite proiektuan finkatutako baldintzen arabera. Proiektu hori Euskadiko Kooperatiben Erregistroan gordailutu zen eta aldeko kalifikazioa eman zioten bertan, legeetan eta estutuetan jarritako betekizunak konplitzen direnez gero.
Halaber, jakinarazten da bat egiten duten Federazioetako bazkideek kooperatibatik ateratzeko eskubidea dutela eta hartzekodunek bat-egitearen aurka egiteko eskubidea dutela, Euskadiko Kooperatibei buruzko 4/1993 Legean kasu bakoitzerako ezarritako moduan.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 29a.
Federación de Cooperativas de Trabajo Asociado, Enseñanza, Consumo y de Crédito de Euskadi-Erkide Federazioaren Errektore Kontseiluko lehendakaria,
JAVIER GOIENETXEA URKAREGI.
Federación de Cooperativas Agro-alimentarias de Euskadi Federazioaren Errektore Kontseiluko lehendakaria,
PABLO DURANA DUQUE.