EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-05-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2019099

AGINDUA, 2019ko maiatzaren 13koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez eguneratzen baita Gaixotasun Infekzioso Berrien Euskadiko Aholku Batzordearen osaera.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2019-05-13
Hurrenkenaren zenbakia: 201902550
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/05/25ean argitaratutako 2016/05/10reko AGINDUA [201602211]

Osasuneko sailburuaren 2016ko maiatzaren 10eko Aginduaren bidez, Gaixotasun Infekzioso Berrien Euskadiko Aholku Batzordea sortu zen. Organo aholku-emaile gisara sortu da, gaixotasun infekzioso berrien, garrantzi epidemiologiko handiko gaixotasunen edo osasun publikoan garrantzi handia duten gaixotasunen inguruko gaietan aholku teknikoak emateko, Osasun Saileko Aholku Kontseiluen araubidea ezartzen duen maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuan xedatutakoa betez.
Agindu horren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera, Gaixotasun Infekzioso Berrien Euskadiko Aholku Batzordeak kide hauek ditu: batzordeburu bat eta 18 bokal gehienez, zeinak Osasuneko sailburuak izendatuko baititu. Ahaleginak egingo dira osaera hori paritarioa izan dadin.
Une honetan, beharrezkoa da bokal horietako batzuk berritzea, eta 2016ko maiatzaren 31ko Aginduaren bidez eginiko beste izendapen batzuei eutsiko zaie. Araudi-teknikaren ikuspegitik, egokiago iritzi zaio Batzordeko kide guztien zerrenda eguneratua egiteari, nahiz eta, horrela, lehenago egindako zenbait izendapen berretsi baino ez den egingo.
Horregatik, jasotako jakinarazpenak ikusirik eta aplikatzekoak diren arauak betez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.–
1.– Eguneratzea Gaixotasun Infekzioso Berrien Euskadiko Aholku Batzordearen osaera, pertsona hauek izendatuz:
Batzordeburua:
– Enrique Peiró Callizo. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Osasun Publikoko Programen Koordinazioa.
Bokalak:
– Jose Luis Díaz de Tuesta del Arco. Mikrobiologiako Zerbitzua. Basurtuko Unibertsitate Ospitalea.
– Miren Zuriñe Zubero Sulibarria. Gaixotasun Infekziosoen Zerbitzua. Basurtuko Unibertsitate Ospitalea.
– Carlos Gustavo Cilla Eguiluz. Mikrobiologiako Zerbitzua. Donostia Unibertsitate Ospitalea.
– Koldo Aguirrebengoa Ibarguren. Gaixotasun Infekziosoen Zerbitzua. Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea.
– José Antonio Iribarren Loyarte. Gaixotasun Infekziosoen Zerbitzua. Donostia Unibertsitate Ospitalea.
– Andrés Canut Blasco. Mikrobiologiako Zerbitzua. Arabako Unibertsitate Ospitalea.
– Jorge Taboada Gómez. Medikuntza Prebentiboko Atala. Urdulizko Ospitalea.
– Amaya Ruiz de Loizaga Arellano. Arabako ESIa.
– Ana Isabel Collazos Dorronsoro. Lan Osasuneko Oinarrizko Unitatea. Bilbo-Basurtuko ESI.
– Itziar Pocheville Guruzeta. Pediatriaren Euskal Herriko Elkartea.
– Inmaculada Sáez López. Arabako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetza.
– Nerea Muniozguren Agirre. Bizkaiko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetza.
– Arantza Txintxurreta Agirre. Gipuzkoako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetza.
– Mariano González Maiza. Emergentziak. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua.
– José María Arteagoitia Axpe. Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza, idazkari-lanetan ere arituko dena.
2.– Osaera honen hurrengo berritzeak Osasuneko sailburuaren agindu baten bidez egingo dira, Batzordean parte hartzen duten erakunde eta entitateek euren ordezkariak izendatu eta gero.
Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 13a.
Osasuneko sailburua,
MIREN NEKANE MURGA EIZAGAECHEVARRIA.