EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-05-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2019099

AGINDUA, 2019ko maiatzaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena; honen bidez, egutegi komun bat ezartzen da non jasotzen baita zer epe dauden izena emateko eskaerak aurkezteko, onartzeko eta matrikulatzeko, 2019-2020ko ikasturtean, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoek eta pribatu itunduek eskaintzen duten hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako zikloetan; gainera, ikastetxe horietan onartua izateko eta matrikula egiteko jarraibideak onartzen dira, bai eta irakaskuntza horiek ematen dituzten ikastetxe guztietan eskaerak grabatzeko eta matrikula egiteko irizpideak ere.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2019-05-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201902549
Maila: Agindua
1/2018 Dekretuak ikasleak onartzeko eta eskolatzeko prozedura arautzen du hezkuntza-arloko eskumena duen sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan nahiz itunpeko ikastetxe pribatuetan (Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan eta Oinarrizko, Erdi-mailako eta Goi-mailako Lanbide Heziketako ikasketetan), bai eta oinarrizko lanbide heziketa ematen duten udal-titulartasuneko ikastetxe publikoetan ere. Bada, dekretu horren 10. artikuluak ezartzen du hezkuntza-etapa bakoitzean ikasleak onartzeko prozedura berdina izango dela dekretu horrek xede dituen ikastetxe guztietan, eta urtero erregulatuko dela hezkuntza-arloan eskumena duen sailburuaren aginduen bidez.
Agindu horietan ezarriko da zein diren eskabideak aurkezteko eta haiek ebazteko epeak. Agindu horietan zehaztuko da, halaber, interesdunek zer dokumentu aurkeztu behar duten eskabidearekin batera, hain zuzen ere onartze-prozeduran kontuan hartzea nahi duten alderdiak egiaztatzeko, betiere aipatutako dekretuak ezarritakoari jarraituz.
Ildo beretik, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 28. artikuluan –otsailaren 2ko 14/2016 Dekretuan emandako idazkeran– jasotzen denez, hezkuntza-arloko eskumena duen sailburuak zehaztuko du ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan hezkuntza-sistemako lanbide-heziketa egin nahi duten ikasleak onartzeko urteko egutegia, aplika daitekeen araudian ezarritakoarekin bat etorrita. Gainera, sailburu horrek zehaztuko ditu, besteak beste, onarpen-datak, ikastetxe batean eskaintzen diren plazak eskaerak baino gutxiago direnean aplikatu beharreko irizpideak eta sarbide desberdinetarako gorde behar diren plazen ehunekoa, Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolakuntza orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 47. artikuluak ezartzen duenarekin bat etorriz.
Kontuan hartu beharra dago, hala ere, aipatutako uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuan eragina izan duela Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 41. artikuluan izandako aldaketak, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren eraginez. Zehazki, Lanbide Heziketako goi-mailako eta erdi-mailako ikasketetan sartzeko bideei eragiten die aldaketak horrek, egun bide horiek ez baitira jasotzen araudian; izan ere, aipatutako errege-dekretuak oinarrizko lege izaera du, baina ez da egokitu agindu honetako prozesuan aplikatu behar diren manuak jasotzen dituen legera.
Oinarrizko Lanbide Heziketari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Lanbide Heziketaren araubideari eta ezarpenari buruzko ekainaren 9ko 86/2015 Dekretuaren IV. kapituluan araututako alderdiak aplikatzen ditu agindu honek.
Bestalde, kontuan hartuta araututako irakaskuntzak ofizialak direla, itundu gabeko ikastetxe pribatuei zenbait informazio-betebehar ezartzen zaizkie xedapen gehigarri bakarrean.
Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Aplikazio-eremua eta heziketa-zikloak.
1.– Agindu hau 2019-2020ko ikasturtean ikasleak onartzeko eta plazak esleitzeko prozeduran eta matrikulan aplikatuko da, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan nahiz itunpeko ikastetxe pribatuetan (Oinarrizko, Erdi-mailako eta Goi-mailako Lanbide Heziketako ikasketetan), baita oinarrizko lanbide heziketa ematen duten udal-titulartasuneko ikastetxe publikoetan ere.
Hezkuntza-itunaren bitartez finantzatzen ez diren ikasketak eskaintzen dituzten ikastetxe pribatuei xedapen gehigarri bakarrean adierazitakoa aplikatuko zaie.
2.– Eskaintza osoaren modalitateko araubide presentzialaren irakaskuntzan, honako ikasketa hauei egiten zaie erreferentzia agindu honetan:
a) Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak.
b) Erdi-mailako heziketa-zikloak.
c) Goi-mailako heziketa-zikloak.
d) Lanbide Heziketako bigarren titulu bat hirugarren ikasturtean lortzeko arauz ezarritako ikastaro osagarriak. Zehazki, 2019-2020ko ikasturtean, honako hauek:
d.1.– Eraikuntza Proiektuetako goi-mailako teknikaria (azaroaren 29ko 244/2011 Dekretua, martxoaren 15eko 46/2016 Dekretuak emandako idazkeraren arabera).
d.2.– Obra Zibileko Proiektuetako goi-mailako teknikaria (otsailaren 28ko 29/2012 Dekretua, martxoaren 15eko 46/2016 Dekretuak emandako idazkeraren arabera).
3.– Eskaintza Partzialaren Modalitateko Araubide Presentzialaren irakaskuntzan, eta Urrutiko Lanbide Heziketako Zentro Integratuaren Urrutiko Irakaskuntza-araubidean, honako ikasketa hauei egiten zaie erreferentzia agindu honetan:
a) Erdi-mailako heziketa-zikloak.
b) Goi-mailako heziketa-zikloak.
2. artikulua.– Eskabidea aurkeztu eta onartze-prozeduran parte hartu beharrik ez duten ikasleak.
1.– Eskaintza osoaren modalitateko araubide presentzialaren irakaskuntzan, egoera hauetako batean daudenek ez dute eskabidea aurkeztu beharrik, ez eta onartze-prozeduran parte hartu beharrik ere:
a) Ikasle errepikatzaileak, baldin eta ikastetxe, heziketa-ziklo eta kurtso berean matrikulatzen badira.
b) Ikastetxe berean lehenengo kurtsotik bigarrenera igarotzen diren ikasleak.
Egoera horietan, 3.1 artikuluan zehaztutako epean egin behar du matrikula interesdunak, eta, hala egiten ez badu, plaza erreserbatzeko eskubidea galduko du.
Horretarako, apartatu honetan aipatzen diren ikasleen matrikula bermatu beharko dute ikastetxeek, beharrezkotzat jotzen den plaza-kopurua erreserbatuz heziketa-ziklo, eta kurtso bakoitzean.
2.– Ikasleek, lehenengo kurtsoa gainditu duten ikastetxea ez den beste batean matrikulatu nahi badute ziklo bereko bigarren kurtsoa egiteko, espediente akademikoa aldatzeko eskabidea aurkeztu beharko dute, ikasketekin jarraitzeko aukeratu duten ikastetxean, 3.1 artikuluan adierazitako epea amaitu baino lehen. Epe hori bukatuta plaza libreak izanez gero bakarrik onartuko da ikastetxe-aldaketa eta matrikula.
Prozedura berari jarraituko diote ziklo bateko lehenengo kurtsoa gainditu eta beste titulazio bateko bigarren mailan matrikulatu nahi dutenek, baldin eta titulazio berriaren lehen kurtsoa eta aurretik gainditutako kurtsoa komunak badira.
3.– 2. apartatuan aurreikusitako kasuetan, aurreko kurtsoko espediente akademikoko batez besteko nota onenaren arabera egingo da onarpena.
3. artikulua.– Egutegia.
1.– Eskaintza Osoaren Modalitateko Araubide Presentzialaren irakaskuntzan, 2.1 artikuluaren arabera eskaera egin eta onarpen-prozeduran parte hartu beharrik ez duten ikasleek ekainaren 10etik uztailaren 1era bitartean egingo dute matrikula, biak barne, ikastetxeko idazkaritzaren ordutegian.
Epe berean eta ikasten jarraitu nahi den ikastetxean aurreko artikuluaren 2. apartatuan aipatutako espedientea lekuz aldatzeko eskatuko da.
2.– Gainerako kasuetan, onartze-prozeduraren, esleipenaren eta matrikularen datak eta epeak ezarrita daude Lanbide Heziketako irakaskuntza bakoitzari dagokion eranskinean jasotako taulan:
– II. eranskina: Eskaintza Osoaren Modalitateko Araubide Presentzialaren Lanbide Heziketa.
– III. eranskina: Eskaintza Partzialaren Modalitateko Araubide Presentzialaren Lanbide Heziketa.
– IV. eranskina: Urrutiko Araubideko Lanbide Heziketa.
3.– Esleipen-epeak bukatutakoan plaza libreak geratzen badira, ikastetxeek 2019ko urriaren 15eko 24:00ak arteko epea izango dute matrikulatu nahi diren eta irakaskuntzetara sarbidea izateko baldintzak betetzen dituzten pertsonak matrikulatzeko. Egun horretatik aurrera, ikastetxeek ezingo dute inolako matrikularik egin.
4.– Esleipen-aldien ondoren eta 3. apartatuan zehaztutako eguna baino lehen matrikulazioak egiten badira, ikastetxeek berehala sartu beharko dituzte matrikulatutako ikasleen datuak eta matrikularen berrestea, dagokion informatika-aplikazioan.
4. artikulua.– Hezkuntza-eskaintza eta plazak zehaztea.
1.– Agindu honen aplikazio-eremuan sartzen diren ikastetxeen hezkuntza-eskaintza 1.1 artikuluan zehaztuta dago, eta barnean hartzen ditu eskainiko diren heziketa-zikloak, talde-kopurua, txanda, plaza-kopurua eta hizkuntza-ereduak. Hezkuntza Sailak planifikatuko du eskaintza hori, agindu honi dagokion ikasturtean.
2.– Otsailaren 3ko 21/2009 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen sarea antolatzeko eta planifikatzeko irizpideak ezartzen dira. Bada, dekretu horren arabera, taldeko gehieneko ikasle-kopurua hauxe da:
– Oinarrizko Lanbide Heziketan: 15 lagun (salbuespenez, 20raino).
– Erdi- eta goi-mailako heziketa-zikloetan: 25 lagun.
3.– Eskaintza osoaren modalitateko araubide presentzialaren irakaskuntzan, ikastetxe publikoen zuzendaritzek edo ikastetxe pribatu itunduen titular diren pertsona fisiko eta juridikoek honela zehaztuko dute eskaintzaren plaza-kopurua: baimendutako eskola-plazen gehieneko kopurua ken 2.1 artikuluan aipatzen diren ikasleentzako gordetako plazak.
4.– Agindu honetan jasotako irakaskuntzetan eskainitako plaza guztietatik, honako hauek gordeko dira heziketa-ziklo bakoitzean:
– % 5, eskaeraren egunean % 33ko edo goragoko desgaitasuna duten pertsonentzat, eta, Oinarrizko Lanbide Heziketan, % 10.
– % 5, eskaeraren egunean goi-mailako edo errendimendu handiko kirolari diren pertsonentzat, betiere Goi-mailako eta errendimendu handiko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuan eta Goi-mailako Kirolari buruzko uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuan ezarritakoari jarraituz.
Talde bakoitzarentzat gutxienez plaza bat ziurtatuko da, baldin eta ehunekoa aplikatuta ateratzen den emaitza bat zenbakia baino txikiagoa bada. Emaitza bat baino handiagoa bada, berriz, hurrengo zenbaki osora biribilduko da. Hamarrekoa 0,5 baino txikiagoa bada, beherantz borobilduko da; 0,5 baino handiagoa bada, hurrengo zenbaki osoa hartuko da.
5.– Aurreko paragrafoan ezarritakoa aplikatu ondoren geratzen diren plazak esleitzeko, kontuan hartuko da modalitate bakoitzera sartzeko bide bakoitzean ezarritako kuotak.
6.– II. eranskinean (hirugarren jarraibidean) ezarritako kuotei esleitutako plazen batura ezingo da txikiagoa izan kuota horietan hasieran esleitu beharreko plazak baino.
Kuoetan plazak banatzearen emaitza dezimala bada, dezimal handiena duena biribilduko da hurrengo zenbaki osora.
Zenbait kuotatan dezimal bera baldin badago eta esleitzeko moduan dauden plazak badaude, II. eranskineko hirugarren jarraibidean ezarritako hurrenkerari jarraituko zaio, hau da: lehenbizi «a», gero «b» eta, azkenik, «c».
5. artikulua.– Onarpen-prozesuari buruzko informazioa.
Onarpen-eskabideak aurkezteko epea hasi baino lehen, ikastetxe publiko, udal-titulartasuneko ikastetxe publiko eta pribatu itundu guztiek informazio hau emango diete argibideak eskatzen dituzten ikasleen familiei edo legezko tutoreei, eta ikusgai jarriko dute ikastetxeko iragarki-taulan:
– Ikasleak onartzeko araudia.
– Eskabideak egiteko epea.
– Prozesuaren egutegiak.
– Eskabideak aurkezteko epean ikastetxeko idazkaritzak jendeari erantzuteko duen egutegia eta ordutegia.
6. artikulua.– Euskara edo gaztelania erabiltzeko eskubidea.
1.– Agindu honen ondorioz ikasleek, familiek eta tutoreek administrazio publikoarekin dituzten harremanetan, euskara zein gaztelania erabiltzeko eta arreta hizkuntza berean jasotzeko duten eskubidea bermatuko da.
2.– Onarpena Bermatzeko Batzordeetako partaideek, euren jardunean, euskara eta gaztelania erabili ahal izango dute. Era berean, gai zerrendetan, aktetan, ziurtagirietan eta testu idatzietan oro har, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen erabilera bermatuko da.
7. artikulua.– Datu pertsonalak babestea.
Organo kudeatzaileek eskabideetan eskuratutako datu pertsonalak honako prozedura hau antolatzeko erabiliko dituzte: 2019-2020 ikasturtean, hezkuntza-sistemaren Lanbide Heziketako ziklo eta modalitateetan Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan, udal-titulartasuneko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko, plazak esleitzeko eta matrikulak egiteko prozedura, zeinaren arduradun baitira organo kudeatzaile horiek. Hori guztia, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Erregelamendu Orokorrean eta Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko.
Gainera, esleipen-prozesuan parte-hartzaileei buruz sortzen diren informazio eta zerrendak Ikasgunean kontsultatu ahal izango dira, baina ezingo dira argitaratu iragarki-oholetan.
Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta transferitzeko eskubideak baliatu ahal izango dituzte, bai eta datuak tratatuak izateko mugak ezartzeko eta tratamenduaren aurka egiteko eskubidea ere. Horretarako, idazki bat igorri behar dute Hezkuntza Saileko Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzara (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
8. artikulua.– Jarraibideak onestea.
Eranskinetan ikasleak onartzeko, plazak esleitzeko eta matrikulatzeko bildu diren jarraibideak onesten dira, bai eta ikastetxeek hezkuntzaren arloko eskumena duen sailaren aplikazio informatikoa erabiltzeko bildutako jarraibideak ere.
XEDAPEN GEHIGARRIA.– Itundu gabeko irakaskuntzak eskaintzen dituzten ikastetxe pribatuen obligazioak.
Hezkuntza-sisteman hezkuntza-itunik gabeko lanbide-heziketa eskaintzen duten ikastetxe pribatuek ematen dituzten ziklo eta plazei buruzko datuak eta egindako matrikulak sartuko dituzte V. eranskinean aipatzen den aplikazio informatikoan.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Ondorioak.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Errekurtsoak.
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Bi kasuetan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasiko da errekurtsoak jartzeko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 16a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
I. ERANSKINA
IKASLEAK ONARTZEKO, PLAZAK ESLEITZEKO ETA MATRIKULATZEKO PROZEDURARI BURUZKO JARRAIBIDE OROKORRAK
Lehenengoa.– Aplikatu beharreko araudia.
Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako irakaskuntzetan, honako arau hauek aplikatu behar zaizkie onartze-prozesuari, esleipenari eta matrikulari:
a) 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa.
b) 777/1998 Errege Dekretua, apirilaren 30ekoa, Lanbide Heziketa hezkuntza-sistemaren esparruan antolatzeko alderdi jakin batzuk garatzekoa: I. eranskina, Laneko Arriskuen Prebentzioko teknikariaren titulua eta gainerako gutxieneko irakaskuntzak ezartzeko urriaren 26ko 1161/2001 Errege Dekretuak eta apirilaren 6ko 370/2001 Errege Dekretuak garatutakoa, eta III. eranskina, Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriak aldatutakoa (1147/2011 Errege Dekretuak indargabetu zuen errege-dekretu hori).
c) 1147/2011 Errege Dekretua, uztailaren 29koa, Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena.
d) 127/2014 Errege Dekretua, otsailaren 28koa, Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako ikasketen Oinarrizko Lanbide Heziketaren alderdi espezifiko batzuk arautzekoa, hamalau oinarrizko lanbide titulu onartzekoa, horien oinarrizko curriculumak finkatzekoa eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako irakaskuntzei dagozkien titulu akademikoak eta profesionalak emateari eta ezartzeari buruzko abenduaren 4ko 1850/2009 Errege Dekretua aldatzekoa.
e) 32/2008 Dekretua, otsailaren 26koa, Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena; otsailaren 2ko 14/2016 Dekretuaren bidez aldatu zen.
f) 1/2018 Dekretua, urtarrilaren 9koa, Ikasleak onartzeko eta eskolatzeko prozedura arautzen duena hezkuntza-arloko eskumena duen sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan nahiz itunpeko ikastetxe pribatuetan (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Oinarrizko, Erdi-mailako eta Goi-mailako Lanbide Heziketako ikasketetan), bai eta Oinarrizko Lanbide Heziketa ematen duten udal-titulartasuneko ikastetxe publikoetan ere.
g) 86/2015 Dekretua, ekainaren 9koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Lanbide Heziketaren araubideari eta ezarpenari buruzkoa.
h) 46/2014 Dekretua, apirilaren 1ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak arautzen dituena.
i) 2010eko otsailaren 19ko Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Lanbide Heziketako heziketa-zikloen ezarpena eta ebaluazioa arautzen duena.
j) 2010eko martxoaren 22ko Agindua, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialaren modalitatean emateko modua arautzen duena.
k) 2010eko urriaren 11ko Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan lanbide-heziketako irakaskuntzen ezarpena eta antolamendua urrutiko prestakuntza telematikoaren modalitatean arautzen dituena.
l) 21/2009 Dekretua, otsailaren 3koa, Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen sarea antolatzeko eta planifikatzeko irizpideak ezartzen dituena.
m) Titulu bakoitza ezartzen edo arautzen duen araudia:
– IV. kapitulua, erdi-mailako eta goi-mailako tituluak sortzen dituzten errege-dekretuena.
– 7. apartatua, Oinarrizko Lanbide Heziketako tituluak sortzen dituzten errege dekretuen eranskinarena.
n) Aplikatu beharreko gainerako araudiak.
Bigarrena.– Heziketa-zikloetan sartzeko baldintzak eta bideak.
1.– Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak:
Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko, baldintza hauek bete behar dira aldi berean:
a) Hamabost urte beteak izatea, edo dagokion urte naturalaren barruan betetzea, eta hamazazpi urte baino gehiago ez izatea zikloan sartzean edo dagokion urte naturalean.
b) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren kurtsoa edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren kurtsoa eginda izatea. Halako kasuetan, Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaio.
c) Irakasleek familiei edo legezko tutoreei proposatzea interesdunak Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat has dezan.
127/2014 Errege Dekretuaren 18. artikuluak dioen bezala, esleipen-prozesuan, behin II. eranskineko (hirugarren jarraibidearen 3. puntuko) a) letratik e) letrara bitarteko taldeei plazak esleitu ondoren, esleitu gabeko plazak geratuz gero, aukera egongo da plaza horiek 17 urtetik gorakoei esleitzeko, baldin eta Lanbide Heziketako titulurik ez badaukate edo bigarren hezkuntzako ikasketak osorik bukatu dituztela egiaztatzen duen titulurik ez badaukate.
2.– Erdi-mailako heziketa-zikloak.
Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko, gutxienez honako baldintza hauetako bat bete behar da:
a) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatuaren titulua edo goragoko maila akademikoko titulua edukitzea.
b) Oinarrizko Lanbide Heziketaren titulua edukitzea.
c) Teknikari laguntzailearen titulua edukitzea.
d) Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko prestakuntza espezifikoko ikastaroa gainditu izana hezkuntza-administrazioak baimendutako ikastetxe publikoetan edo pribatuetan.
e) Erdi-mailako edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana, edo 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba gainditu izana.
f) Hasierako lanbide-kualifikazioko programa baten nahitaezko moduluak gainditu izana.
g) Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehenengo bi kurtsoak gainditu izana, guztira gainditu gabeko bi irakasgairekin, gehienez.
h) IEE Irakaskuntza Ertainen Erreformako lehenengo ziklo esperimentalaren 2. kurtsoa gainditu izana.
i) Uztailaren 29ko1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko b) letran ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko titulazio baliokideren bat egiaztatzea.
j) Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria. Homologatze-prozedura ebatzi gabe baldin badago, Baldintzapean Izena emateko Txartela onartuko da.
3.– Goi-mailako heziketa-zikloak.
Goi-mailako zikloetara sartzeko, gutxienez honako baldintza hauetako bat bete behar da:
a) Batxiler-titulua edo titulu baliokideren bat izatea.
b) Erdi- edo goi-mailako teknikari-titulu bat izatea.
c) Teknikari espezialistaren titulua izatea.
d) Goi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba gainditu izana, edo 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba gainditu izana.
e) Unibertsitate-titulu bat izatea.
f) Unibertsitate Orientazioko Ikasturtea gainditua izatea.
g) Batxilergo Esperimentalaren (IIE) modalitateren bateko 2. kurtsoa gainditu izana, Batxilergoko tituluaren baliokidea baita.
h) Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria: homologatze-prozedura ebatzi gabe baldin badago, Baldintzapen Izena emateko Txartela onartuko da.
4.– Kurtso osagarriak: 1.2.d) artikuluan aipatzen diren kurtso osagarrietara sartzeko, titulazio hauek egiaztatu beharko dira:
a) Eraikuntza Proiektuetako goi-mailako teknikariaren titulua eskuratzeko, Obra Zibileko Proiektuetako goi-mailako teknikariaren titulazioa egiaztatu behar da.
b) Obra Zibileko Proiektuetako goi-mailako teknikariaren titulua eskuratzeko, Eraikuntza Proiektuetako goi-mailako teknikariaren titulazioa egiaztatu behar da.
5.– Urrutiko Irakaskuntza Araubidean sartzeko, arestian aipatutako baldintza akademikoez gain, baldintza hauek bete beharko dira:
a) Erdi-mailako heziketa-zikloetan: 18 urte izatea.
b) Goi-mailako heziketa-zikloetan: 20 urte izatea (edo 19, teknikari-tituluren bat izanez gero).
Hirugarrena.– Onartzeko eskabideak aurkezteko modua eta epea.
1.– Honako era hauetako batean aurkeztu ahal izango dira eskabideak:
a) Online, hezkuntza-arloko eskumena duen sailak horretarako gaitutako aplikazio informatikoaren bidez, kasuan kasuko dokumentazioa erantsita. Eskabidea linean aurkezteko, sartu helbide honetan: https://ikasgunea.euskadi.eus
b) Eskaintza osoaren modalitateko araubide presentzialaren irakaskuntzan, lehen tokian eskatutako ikastetxeko idazkaritzara joan behar da. Eskaintza partzialaren modalitatean, berriz, moduluren bat eskatu nahi den ikastetxe bakoitzeko idazkaritzara joan behar da.
Interesdunak NANa edo identifikatzeko agiria aurkeztuko du, eta eskatutako datu guztiak emango ditu, ikastetxe horretako langileek aplikazio informatikoan sar ditzaten. Datuk sartutakoan, ikastetxeak inprimaki bat erakutsiko dio eskatzaileari, non jasoko baitira eskatzailearen datu pertsonalak, eskatutako zikloak eta aurkeztutako dokumentuak.
Eskatzaileak sartutako datuak aztertuko ditu, eta, konforme baldin badago, inprimakia sinatuko du. Ikastetxeak, orduan, eskatzaileak sinatutako inprimakia zigilatu, eta lehenago sartutako datuak grabatuko ditu. Inprimaki hori, sinatuta eta zigilatuta dagoenean, eskatzaileak egindako eskaeren frogagiria eta egiaztagiria izango da.
Beharrezkoa den dokumentazio guztia aurkeztu ez badu, kasuan kasuko modalitatearen egutegian zehaztutako egunean aurkeztu beharko du.
c) Zuzenean zerbitzuan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako moduetan ere aurkeztu ahal izango da eskabidea, lege horretan ezarritako baldintzekin bat etorriz, eta zer ikastetxe publikori zuzentzen zaion adierazita. Dokumentazioa postetxean aurkeztea aukeratuz gero, gutun-azal irekian aurkeztuko da postetxeko langileek, ziurtatu baino lehen, data eta zigilua jar diezaioten eskaera-orriari. Hala egin ezean, ikastetxean sartu den datan aurkeztu dela ulertuko da.
Gainera, laugarren jarraibidean adierazitakoaren arabera kasu bakoitzean aurkeztu beharreko dokumentazioa –jatorrizkoa edo kopia– aurkeztu beharko da, horretarako ezarritako epean.
2.– Aukeratutako modalitateari dagokion egutegian ezarrita daude eskabideak aurkezteko epeak.
3.– Eskabidea aurkeztu dutenek aukera izango dute grabatutako datuak aldatu edo zuzentzeko, kasuan kasuko irakaskuntza-modalitatearen egutegian zehaztutako egunera arte. Epe hori bukatuta, ez da inolako aldaketa edo zuzenketarik onartuko, salbu eta sarbideei buruzkoak, hurrengo puntuan zehazten denez.
Dagokion zuzenketa egiteko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik eskuratutako jatorrizko frogagiria sinatuta eta zigilatuta aurkeztea. Behin beharrezko zuzenketak eginda, eskabideak aurkezteko erabilitako prozedura errepikatuko da.
4.– Gainera, eskabideetan honako hauek adierazi behar dira:
a) Zer sarbide erabili den, bigarren jarraibidean adierazitakoetatik Pertsona batek sarbide baterako baino gehiagotarako baldintzak bete arren, sarbide bakarra baliatu ahal izango du. Nolanahi ere, egutegian dokumentazioa aurkezteko zehaztutako epea amaitu baino lehen, hasieran aukeratutako sarbidea alda daiteke.
b) Hala badagokio, desgaitasunagatik edo goi-mailako edo errendimendu handiko kirolari izateagatik plazak erreserbatzeko aukera baliatu den (ikus 4.3 artikulua).
c) Hezkuntza-premia bereziko egoeran izanez gero, horren berri eman behar da, beharrezko izan litezkeen laguntza bereziak emateko.
5.– Sartzeko baldintzak betetzen direla egiaztatuta geratzen den guztietan, zerrendetan sartzeko eskubidea ematen duen dokumenturen bat aurkezten ez bada ere, ez da eskabidea ezeztatuko, baina zerrendan lor zitekeen postua galduko da.
Laugarrena.– Eskatzaileak aurkeztu beharreko dokumentazioa.
1.– Eskabidean desgaitasunagatik edo goi-mailako edo errendimendu handiko kirolari izateagatik plaza erreserbatzea aukeratu dutenek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Desgaitasunagatiko erreserba: kasuko lurralde-historikoko foru-aldundiko gizarte-zerbitzuetako departamentuak edo administrazio publikoaren organo baliokideak emandako ziurtagiri bidez egiaztatuko da desgaitasuna. Han, legez aitortu beharko da eskatzaileak % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duela.
b) Goi-mailako edo errendimendu handiko kirolari izateagatiko erreserba: adierazpen ofizial bat, izaera hori aitortzen duena.
2.– Eskatzaile guztiek honako dokumentu hauek aurkeztu behar dituzte adierazitako epean:
a) Kasu guztietan:
– Ikasleen identitatea eta adina egiaztatzen duen dokumentua.
b) Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak:
– Familien edo legezko tutoreen adostasuna adierazten duen dokumentua, irakasle-taldeak proposatua.
– Azken kurtsoa egin den ikastetxearen ikasketa-ziurtagiria, baldin eta ikasketok EAEtik kanpo egin badira.
– Tutorearen orientazio-aholkua, irakasle-taldearen proposamena jasotzen duena.
c) Erdi- eta goi-mailako heziketa-zikloak: zer sarbide aukeratu den, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:
– Sarbidea titulazio akademiko ofizial bat bada: sartzeko alegatutako titulua, edo titulua eskuratzeko tasa ordaindu izanaren egiaztagiria. Ikasketak bukatu diren data dela-eta ezin bada bi dokumentu horietatik bat ere aurkeztu, baldintza hori egiaztatzeko, tituluari dagokion historia akademikoaren ziurtagiria aurkeztu ahal izango da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik edo Batxilergotik egiten bada sarbidea; Lanbide Heziketako titulu batetik egiten bada, ordea, ziurtagiri akademiko ofizial bat aurkez daiteke.
– Heziketa-zikloetara sartzeko kurtsoa gainditzea baldin bada sarbidea: kurtsoaren amaierako notaren ziurtagiri ofiziala.
– Sarbidea heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditzea bada, edo 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko sarbide-proba gainditzea bada: probaren amaierako notaren ziurtagiri ofiziala (ez da beharrezkoa izango heziketa-zikloetara sartzeko probaren ziurtagiria aurkeztea, baldin eta EAEko 2013-2014 ikasturteko deialdian edo hurrengoetan egin eta gainditu bada. Hala ere, proba hori beste edozein autonomia-erkidegotan gainditu dutenek, edo EAEn baina aurreko ikasturteetan gainditu dutenek ziurtagiria aurkeztu beharko dute irakaskuntza-modalitateari dagokion egutegian zehaztutako epean).
– Sarbidea irakasgaiak edo gaiak gainditzea bada: ziurtagiri akademiko ofiziala.
d) Bosgarren jarraibidean adierazitako lehentasun-hurrenkera ezartzeko, tituluaren batez besteko nota jasotzen duen ziurtagiri akademiko ofiziala aurkeztu beharko da, salbu eta sistemak batez besteko nota hori jasoa badauka. Ziurtagiri hori aurkezten ez duenari 5eko batez besteko nota emango zaio.
Bosgarrena.– Plazak esleitzeko prozedura.
1.– Prozedura honetarako, definizio hauek ezartzen dira:
a) Eskainitako plazak: betetzeko gehieneko plaza-kopurua ken errepikatzaileentzat gorde beharreko plazak.
b) Kuota: zenbait talderentzat sarbidearen arabera gordetako plazen ehunekoa, eskainitako plazetatik desgaitasunen bat dutenentzako eta goi-mailako kirolarientzako gordetakoak kendu ondoren.
c) Lehentasun-hurrenkera: lehentasuna ematen du plaza esleitzerakoan, Oinarrizko Lanbide Heziketako kuota edo talde bakoitzean.
d) Lehentasun-hurrenkera: lehentasuna ematen du lehentasun-talde bakoitzeko plazak esleitzerakoan.
2.– 1. artikuluan aipatzen diren irakaskuntzetako plazak esleitzeko prozesuan parte hartu nahi dutenek dagokion eskabidea aurkeztu beharko dute, horretarako ezarritako epean.
3.– Plazak esleitzeko, aintzat hartuko da eskabidean adierazitako hurrenkera, plaza bat baino gehiago eskatzen bada.
4.– Eskabidean, datu hauek eman beharko dira plazei buruz: ikastetxea, zikloa, kurtsoa, txanda eta eredua.
5.– Pertsona bakoitzak nahi adina plaza eskatu ahal izango ditu. Ez dago mugatuta eskabide bakoitzean eska daitekeen plaza-kopurua.
6.– Eskabidean, zenbat eta plaza gehiago eskatu, orduan eta aukera gehiago esleipen-prozesuan plaza bat lortzeko.
7.– Erreserbatutako plazekin abiatuko da esleipen-prozesua. Prozesu horretan parte hartu eta plazarik lortu ez dutenak plazak esleitzeko prozedura arruntean sartuko dira. Erreserbatutako zenbait plaza esleitu gabe geratzen badira, gainerako plazei batuko zaizkie.
8.– Berdinketarik izanez gero, ausazko prozedura bat baliatuko da, ikasleak onartzeko prozesuan erabilitako aplikazio informatikoak egina. Aplikazio informatikoak, eskabidea grabatzeko unean, ausazko hurrenkera-zenbaki bat esleituko dio eskabideari, 1aren eta 99999aren arteko zenbaki oso bat, alegia. Berdinketak hautsi behar diren kasuetan erabiliko da zenbaki hori, horretarako gainerako irizpide guztiak agortu ondoren, betiere. Zenbaki txikienak izango du lehentasuna.
9.– Plaza lortu duen eskatzaileari, dagokion egutegian matrikula egiteko ezarritako azken egunera arte gordeko zaio plaza. Egun hori igarota, plaza eskuratzeko eskubidea galduko du, eta ikastetxeak beste pertsona bat matrikulatu ahal izango du haren ordez.
10.– Matrikula egiteko epea amaitu eta biharamunean, ezingo da inolako aldaketarik egin gauzatutako matrikuletan, ez eta matrikula berririk egin ere.
Seigarrena.– Batez besteko nota kalkulatzea.
1.– Oinarrizko LHn sartzeko:
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo haren baliokideko kurtso bakoitzean egindako irakasgaien batez besteko nota kalkulatzeko, lortutako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa kalkulatuko da (ez dira kontuan hartuko ikastetxeak baimendutako irakasgaietan lortutako kalifikazioak). Ikasitako irakasgaiaren kalifikazioa kuantitatiboa izanez gero, hartan ageri den zenbakia hartuko da zehatz-mehatz. Kualitatiboa bada, ordea, kuantitatibo bihurtuko da, honako baremo honen arabera:
– Gutxiegi: 4.
– Nahiko: 5.
– Ongi: 6.
– Oso ongi: 8.
– Bikain: 10.
Batez besteko notaren kalkulua bi dezimalekin adieraziko da.
2.– Erdi-mailako LHn sartzeko:
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza EAEko hezkuntza-sisteman ikasi dutenek historia akademikoan dute lortutako batez besteko nota. Hezkuntza Sailak horretarako duen aplikazio informatikoak kalkulatzen du batez besteko nota hori (kalifikazioak eta eskoletara ez agertzea), eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu Tituluan agertzen da.
Beste autonomia-erkidego batzuetatik datozenek ere historia akademikoan dute jarria batez besteko nota, edo, bestela, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu Tituluan.
Erdi-mailako heziketa-zikloren batean sartu nahi duen ikasleren baten historia akademikoan agertzen ez bada batez besteko nota, honela lortuko da: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lau kurtsoetako bakoitzean edo sarbide zuzena ahalbidetzen duten beste ikasketa batzuetan izandako batez besteko noten batez besteko aritmetikoa kalkulatuz bi dezimalekin (ez dira kontuan hartuko ikastetxeak baimendutako irakasgaietan lortutako kalifikazioak).
Oinarrizko Lanbide Heziketa ikasteagatik lortutako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua aurkezten bada, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako amaierako kalifikazioa hau izango da: Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 42.4 artikuluan aurreikusitako bloke komunei atxikitako moduluetan lortutako batez besteko kalifikazioa.
3.– Goi-mailako LHn sartzeko:
Batxilergoa EAEko hezkuntza-sisteman ikasi dutenek historia akademikoan dute lortutako batez besteko nota. Hezkuntza Sailak horretarako duen aplikazio informatikoak kalkulatzen du batez besteko nota hori (kalifikazioak eta eskoletara ez agertzea), eta Batxilergoko Tituluan agertzen da.
Beste autonomia-erkidego batzuetatik datozenek ere historia akademikoan dute zehaztua batez besteko nota, edo, bestela, Batxilergoko Tituluan.
Goi-mailako heziketa-zikloren batean sartu nahi duen ikasleren baten historia akademikoan agertzen ez bada batez besteko nota, honela lortuko da: Batxilergoko bi kurtsoetako bakoitzean edo sarbide zuzena ahalbidetzen duten beste ikasketa batzuetan izandako batez besteko noten batez besteko aritmetikoa kalkulatuz bi dezimalekin.
4.– Ikasitako irakasgaiko kualifikazioa kuantitatiboa bada, hartan ageri den zenbakia hartuko da zehatz-mehatz. Kualitatiboa bada, ordea, kuantitatibo bihurtuko da, honako baremo honen arabera:
– Nahiko: 5.50.
– Ongi: 6,50.
– Oso ongi: 8,00.
– Bikain edo bikain ohorezko matrikularekin: 10,00.
– Batxilergo homologatua: homologazio-ebazpenean ageri den nota.
– Gai sarrera-proban: 5,00.
– Sarrera-proba egitetik salbuetsia: 5,00.
– Baldintzapean izena Emateko Txartela: 5,00.
5.– Ikasleek ez dute inolako historiarik aurkeztu beharrik izango, Hezkuntza-administrazioak haien nota eskuragarri baldin badauka; izan ere, esleipenaz arduratzen den aplikazio informatikoak nota hori helaraziko du.
Zazpigarrena.– Onartutako eta baztertutako eskabideen behin-behineko zerrendak onetsi eta argitaratzea.
1.– Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren, eskuragarri jarriko da onartutako eta baztertutakoen zerrenda, Ikasgunean eta dagokion ikastetxeko idazkaritzan, hauek zehaztuta: lehentasun-hurrenkera, eta, horren barruan, kasu bakoitzean ezarritako hurrenkera.
2.– Behin-behineko zerrenden aurka, erreklamazioa aurkez daiteke ikastetxeko zuzendaritzaren aurrean, dagokion egutegian ezarritako epean.
3.– Pertsona batek erreklamazio bat aurkezten duenean, ikastetxeak dagokion aplikazio informatikoan jaso beharko du. Ondoren, aurkeztutako erreklamazioaren kopia bat inprimatu, zigilatu eta erreklamaziogileari emango dio, egiaztagiri modura.
Zortzigarrena.– Behin betiko zerrendak onetsi eta argitaratzea.
1.– Behin aurkeztutako erreklamazioak ebatzita, eskuragarri jarriko da onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda, Ikasgunean eta dagokion ikastetxeko idazkaritzan.
2.– Behin betiko zerrenden aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako lurralde-ordezkariari, hilabeteko epean, zerrendak argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Aurkeztutako errekurtsoak ebazteko beharrezkotzat jotzen dituen dokumentu guztiak eskatu ahal izango ditu Hezkuntzako lurralde-ordezkariak.
Ikasleak behar bezala matrikulatu daitezkeela bermatzeko moduko epean eman beharko du ebazpena Hezkuntzako lurralde-ordezkariak, eta ebazpen horrek amaiera emango dio administrazio-bideari.
Bederatzigarrena.– Ikasleen onarpena bermatzeko batzordeak.
Urtarrilaren 9ko 1/2018 Dekretuan xedatutakoa bete beharko da ikasleen onarpena bermatzeko batzordeak eratu eta jardunean jartzeko.
Hamargarrena.– Baldintzak objektiboki ez betetzeagatik matrikula ukatzea edo ofizioz ezeztatzea.
1.– Segurtasun edo osasun egoerekin lotutako baldintza psikofisiko zehatz batzuk eskatzen dituen profil profesionala duten lanbide-heziketako ikasketetan, hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak beharrezkoak diren frogagiriak aurkezteko edo proba jakin batzuk egiteko eskatu ahalko du, titulu bakoitza arautzen duen arauan hala jasota badago.
2.– Kasu horietan, Hezkuntza Saileko laguntza-zerbitzuen eta, behar izanez gero, prebentzio-zerbitzuaren iritzia eskatu ondoren, eta, betiere, Hezkuntza Ikuskaritzak txostena eman ostean, atzera bota edo baliogabetu ahal izango da ikaslearen matrikula, baldin eta ondorioztatzen bada ez dituela betetzen eskatzen zaizkion baldintza horiek.
3.– Interesdun batek izena emateko momentuan aurkeztutako datuei erreparatuta ikastetxeko arduradunek uste badute baldintza batzuk betetzen ez dituela, ikastetxearen zuzendaritzak, hilabeteko epean, matrikula behin-behinekoa dela jakinarazi beharko dio ikasleari, eta lehenago deskribatutako prozedurari ekin beharko dio; gainera, egoeraren berri eman beharko dio hezkuntza ikuskaritzako lurralde-buruzagitzari. Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzak erabakiko du matrikula onartu edo baztertu behar den.
4.– Hezkuntza-jarduera garatu ahala ikusten bada lehenago aipatutako baldintza objektiboak ez direla betetzen, ikastetxearen zuzendariak egoki den prozedurari ekin beharko dio, hilabeteko epean, egoeraren berri eman zaion momentutik hasita. Era berean, horren berri eman beharko dio hezkuntza-ikuskaritzako lurralde-buruzagitzari. Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzak erabakiko du matrikula onartu edo baztertu behar den.
Hamaikagarrena.– Onartzeko eskudunak diren organoak.
1.– Ikastetxe publikoetan, zuzendaritzak hartu beharko ditu ikasleak onartzeko erabakiak, aplikatu beharreko araudian eta agindu eta jarraibide hauetan adierazitakoari jarraituz. Ikastetxeko Eskola Kontseiluak edo Kontseilu Sozialak, berriz, onarpenaren berri eman beharko dute, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 127.e) eta 132.n) artikuluetan ezarritakoa betez.
2.– Itundutako ikastetxe pribatuetan, ikastetxeko arauak ezartzen dituzten organoek erabakiko dute ikasleak onartzen dituzten ala ez, aplikatu beharreko araudian adierazitakoa betez.
II. ERANSKINA
ESKAINTZA OSOAREN MODALITATEKO ARAUBIDE PRESENTZIALAREN LANBIDE HEZIKETA
Lehenengoa.– Egutegia.
Bigarrena.– Onarpen-eskabideei buruzko zehaztasunak.
Eskabide-inprimaki bakarra beteko da Eskaintza Osoaren Modalitateko Araubide Presentzialaren irakaskuntzetarako (Oinarrizko, Erdi-mailako eta Goi-mailako LH).
Inprimakiak jarraibide hauen arabera bete behar dira:
– Pertsona bakoitzak nahi adina plaza eska ditzake.
– Inor plazarik gabe gera ez dadin, ikasleei gomendatzen zaie gutxienez hamar plaza eska ditzatela eskabidea betetzean.
– Eskatutako plaza bakoitzeko, datu hauek adieraziko dira: ikastetxea, zikloa, kurtsoa, hizkuntza-eredua eta txanda.
– Eskatutako lehenengo plazaren ikastetxea erreferentzia-ikastetxea izango da onarpen-prozesu honekin zerikusia duten kudeaketa guztietarako.
– Garrantzizkoa da azpimarratzea ezen, eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren, eta izandako eskaria kontuan hartuta, eskaintza akademikoa alda litekeela hasiera batean eskainitako zikloei dagokienez.
– Eskatutako plazak eskatzaileak aukeratutako hurrenkeran agertuko dira.
Hirugarrena.– Plazen esleipenari buruzko zehaztapenak.
1.– 2. artikuluan aipatzen denaren ildotik eskaerarik aurkeztu behar ez duten pertsonek ez dute parte hartuko esleipen-prozeduran.
2.– Eskatzaile bakoitzari plaza bakar bat esleituko zaio.
3.– Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak: esleipena egiteko ezarritako kolektiboek ondoren adierazten diren letretan duten lehentasun-ordenaren arabera egingo da esleipena. Horrenbestez, ez zaie plazarik esleituko kolektibo bateko eskatzaileei, baldin eta aurreko kolektiboan plazarik esleitu ez zaien eskabideak badaude.
Hona hemen kolektiboak:
a) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. edo 4. mailara arteko ikasketak egin dituzten ikasleak, bide arruntaren bidez edo curriculum aniztasunaren bidez, betiere inskripzioaren urte naturalean 17 urte badituzte eta inskripzioaren unean EAEn eskolatuta badaude. Egun eskolatuta ez badaude, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken kurtsoa EAEn egindakoak izan behar dute.
b) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. edo 4. mailara arteko ikasketak egin dituzten ikasleak, betiere inskripzioaren urte naturalean 16 urte badituzte eta inskripzioaren unean EAEn eskolatuta badaude. Egun eskolatuta ez badaude, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken kurtsoa EAEn egindakoak izan behar dute.
c) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. mailara arteko ikasketak egin dituzten ikasleak, betiere inskripzioaren urte naturalean 15 urte badituzte eta inskripzioaren unean EAEn eskolatuta badaude. Egun eskolatuta ez badaude, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken kurtsoa EAEn egindakoak izan behar dute.
d) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailara arteko ikasketak egin dituzten ikasleak, betiere inskripzioaren urte naturalean 16 urte badituzte eta inskripzioaren unean EAEn eskolatuta badaude. Egun eskolatuta ez badaude, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken kurtsoa EAEn egindakoak izan behar dute.
e) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailara arteko ikasketak egin dituzten ikasleak, betiere inskripzioaren urte naturalean 15 urte badituzte eta inskripzioaren unean EAEn eskolatuta badaude. Egun eskolatuta ez badaude, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken kurtsoa EAEn egindakoak izan behar dute.
f) 17 urtetik gorako ikasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren edo laugarren kurtsoa egin dutenak edo, salbuespenez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren kurtsoa egin dutenak; betiere, irakasle-taldeak proposatu badie ikasleen familiei edo legezko tutoreei Oinarrizko Lanbide Heziketaren ziklo batean sar daitezen.
g) Aurreko kolektiboetan jasota ez dauden eskatzaileak, baldin eta egiaztatzen badute 17 urte edo gehiago dutela inskripzioaren urte naturalean.
Kolektibo bakoitzean lehentasun-hurrenkera ezartzeko, aintzat hartuko da historia akademikoaren batez besteko nota onena, I. eranskineko seigarren jarraibidean adierazten den moduan kalkulatua. Hala ere, g) kolektiboaren kasuan, adinaren arabera ezarriko da hurrenkera, txikienetik handienera.
4.– Erdi-mailako heziketa-zikloak: esleipena egiteko, lehendabizi kuotak hartuko dira kontuan, eta, kuota bakoitzaren barruan, lehentasunak.
Kuota eta lehentasun hauek ezartzen dira:
a) Plazen % 65, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo baliokideko graduatu-titulua dutenentzat, honako lehentasun-hurrenkera honi jarraituz:
a.1.– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua eskuratu dutela egiaztatzen duten eta esleipen-prozesu honetako ikasturtearen aurreko bi ikasturteetako batean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren maila gainditu duten pertsonak.
a.2.– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gainerako tituludunak.
b) Plazen % 20 OLH Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua egiaztatzen dutenei esleituko zaizkie, VI. eranskineko I. taulan ezarritako lehentasun-hurrenkerari jarraituz (OLHko titulu batetik erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko lehentasunak):
b.1.– 1. lehentasuna.
b.2.– 2. lehentasuna.
b.3.– 3. lehentasuna.
c) Plazen % 15 honako sarbide edo kolektibo hauei esleituko zaizkie, lehentasunen-hurrenkera honetan:
c.1.– Erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko probak gainditu dituztenak. Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu dutenek izango dute lehentasuna.
c.2.– Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko a) apartatuan ageri diren titulu edo irakaskuntza batzuk gainditu dituztenak (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua izan ezik).
c.3.– Hasierako lanbide-kualifikazioko programa baten nahitaezko lanbide-moduluak gainditzeagatik sartzen direnak.
c.4.– 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba gainditu dutenak.
c.5.– Beste sarbide batzuk.
Lehentasun berbera duten pertsonen hurrenkera zehazteko, sartzeko erabilitako tituluari dagokion historia akademikoan ageri den batez besteko notari erreparatuko zaio, edo, bestela, sartzeko erabilitako ikasketetan, kurtsoan edo proban lortutako kalifikazioari. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketetako edo bigarren hezkuntzako graduko batez besteko nota kalkulatzeko, I. eranskineko seigarren jarraibidean adierazitakoa bete beharko da.
5.– Goi-mailako heziketa-zikloak: honako kuota eta lehentasun hauek kontuan hartuko dira esleipena egiteko:
a) % 60, Batxilergoko titulua egiaztatzen dutenentzat, jarraian adierazten den lehentasun-hurrenkerari jarraituz:
a.1.– Plaza hauek esleitzean, lehentasuna izango dute ikasi nahi duten tituluari dagokion batxilergo-modalitatea eta tituluan aipatzen den irakasgaia egin dutenek, VI. eranskineko III. taulan ezarritakoari jarraituz (Batxilergoko titulu batetik sartzeko lehentasunak).
a.2.– Plaza hauek esleitzean, lehentasuna izango dute ikasi nahi duten tituluari dagokion batxilergo-modalitatea egin dutenek, tituluan aipatzen den irakasgairik gabe, lehenago aipatutako VI. eranskineko III. taulan ezarritakoari jarraituz.
a.3.– Beste edozein batxilergo-modalitate.
b) Plazen % 20, Teknikariaren titulua egiaztatzen dutenentzat, VI. eranskineko II. taulan zerrendatutako lehentasun-hurrenkerari jarraituz (Erdi-mailako titulu batetik goi-mailako titulu batera sartzeko lehentasunak):
b.1.– 1. lehentasuna.
b.2.– 2. lehentasuna.
b.3.– 3. lehentasuna.
c) Plazen % 20, honako hauek egiaztatzen dituztenentzat, zerrendan duten ordenaren araberako lehentasunarekin:
c.1.– Dagokion aukeran sarbide-proba eginez sartzen direnak.
c.2.– 1147/2011 Errege Dekretuko hirugarren xedapen gehigarriaren b) apartatuan ezarritakoaren bidez sartzen direnak (alde batera uzten da LOGSEk arautua).
c.3.– 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probaren bitartez sartzen direnak.
c.4.– Lanbide Heziketako goi-mailako teknikariaren beste titulu baten bitartez sartzen direnak.
c.5.– Unibertsitateko titulu baten bitartez sartzen direnak.
c.6.– Beste sarbide batzuk (BBBko titulua, etab.).
Lehentasun berbera duten pertsonen hurrenkera zehazteko, sartzeko erabilitako tituluari dagokion historia akademikoan ageri den batez besteko notari erreparatuko zaio, edo, bestela, sartzeko erabilitako ikasketetan, kurtsoan edo proban lortutako kalifikazioari. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketetako edo bigarren hezkuntzako graduko batez besteko nota kalkulatzeko, seigarren jarraibidean ezarritakoa bete beharko da.
Laugarrena.– Matrikulazio-prozesua.
1.– Pertsona bat ezingo da matrikulatu bi ziklotan (salbu eta ordutegiak bateragarriak badira), ez eta ziklo bateko matrikula aldi berean gauzatu ere bi irakaskuntza-modalitate desberdinetan.
2.– Esleipen-prozesuan parte hartu beharrik ez duten ikasleek (errepikatzaile izateagatik edo ikastetxe berean 1. mailatik 2. mailara igotzeagatik) epe honetan egingo dute matrikula: ekainaren 10etik uztailaren 1era, biak barne. Hori egin ezean, ikasten ari diren zikloko plazari uko egiten diotela ulertuko da.
3.– Matrikulazio-prozesuan, bi epe daude: ohikoa eta ezohikoa.
– Ohiko epean, esleipen-prozesuan parte hartu dutenek egin dezakete matrikula. Egoera hauek gerta daitezke:
• Plaza bat esleitu zaien pertsonak: epe honetan, eskubidea izango dute plaza hori erreserbatzeko, non eta ez dioten berariaz uko egiten. Matrikula epe horretan bertan egin beharko dute.
• Esleipen-prozesuan parte hartu duten baina plazarik esleitu ez zaien pertsonak: libre geratu diren plazetan matrikulatu daitezke, plaza horiek esleitu gabe geratu baitira, edo esleipendunek berariaz uko egin baitiete.
– Matrikula egiteko ezohiko epeak bi fase ditu:
• I. fasea: esleipen-prozesuan parte hartu duten baina plazarik esleitu ez zaien pertsonek parte hartu ahal izango dute, bai eta, plaza lortu arren, ohiko epean uko egin diotenek edo matrikula egin ez dutenek ere.
• II. fasea: aipatutakoez gainera, esleipen prozesuan parte hartu ez dutenak ere matrikulatu ahal izango dira.
4.– Esleitutako plaza bati uko egin nahi izanez gero, idatzi bat egin beharko da, sinadura eta data jarrita, eta plaza esleitu den ikastetxeko idazkaritzan aurkeztu.
Bosgarrena.– Matrikula ezeztatzea eta deialdiari uko egitea.
1.– Irakaskuntza presentzialaren kasuan matrikula bat ezeztatzen bada, eskatzaileari baja emango zaio ziklo horretan matrikulatuta dagoen lanbide-modulu guztietan. Gainera, ez da pertsona hori ebaluatuko, eta ez da ikasturte amaierako ebaluazio-aktetan agertuko.
2.– Matrikula ezeztatzeko eskaera ikastetxeko zuzendaritzari zuzenduko dio matrikulatutako pertsonak edo, hala badagokio, haren tutoreak. Abenduaren 31 baino lehen aurkeztu beharko da, eta, berarekin batera, honako arrazoi hauetako bat egon dela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira, eta aldeko txostena egingo da, betiere arrazoi hauetako bat badago:
– Pertsonaren gaixotasun luzea.
– Ikaslea lanean hastea, eta horrek ikasketetan ohiko moduan aritzea galaraztea.
– Betebehar pertsonal edo familiarrak izatea, ikasketetan ohiko moduan aritzea galarazten dutenak.
– Ohiz kanpoko beste inguruabar batzuk, eskabidea zuzendu zaion ikastetxeko zuzendariaren iritziz kontuan hartu beharrekoak.
Urtarrilaren 1etik aurrera izapidetzen diren ezeztatze-eskaerak Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzari zuzendu beharko zaizkio, azter eta ebatz ditzan.
3.– Lanbide-modulu bakoitzerako aurreikusitako deialdiak ez agortzearren, ikasleek gehienez bi aldiz uko egin ahal izango diote heziketa-zikloetako lanbide-moduluetako bakoitzaren ebaluazioari eta kualifikazioari.
4.– Deialdiari uko egiteko eskaera ikastetxeko zuzendaritzari zuzendu beharko zaio, egiaztagiriekin batera, uko egiten zaion ebaluazioaren eguna baino hilabete lehenago, gutxienez. Ikastetxeko zuzendaritzak ebatziko du, eta, ebazpena aldekoa izango da, baldin eta jarraibide honetako 2. apartatuan jasotako egoeraren bat gertatzen bada.
5.– Eskaeraren ebazpena aldekoa bada, hala jasoko da dagozkion ebaluazio-aktetan, eta ebazpenaren kopia bat erantsiko zaio interesdunaren espediente akademikoari.
III. ERANSKINA
ESKAINTZA PARTZIALAREN MODALITATEKO ARAUBIDE PRESENTZIALAREN LANBIDE HEZIKETA
Lehenengoa.– Egutegia.
Bigarrena.– Onarpen-eskabideei buruzko zehaztasunak.
Irakaskuntza-modalitate honetan:
– Eskabidea era presentzialean aurkezten bada:
• Eskabide bat aurkeztuko da, norberak interesa duen ikastetxe eta ziklo bakoitzeko.
• Ikastetxean eskatutako plaza bakoitzeko, honako hauek zehaztuko dira: zikloa, konpetentzia-atala, moduluak eta hizkuntza-eredua.
– Eskabidea online aurkezten bada:
• Eskabide bakarra beteko da, eta, han adieraziko dira ikastetxeak, zikloak, konpetentzia-atalak eta moduluak. Eskabideak dagozkion ikastetxeetara bidaliko dira automatikoki.
• Hala, eskatutako plaza bakoitzeko, honako hauek zehaztuko dira: ikastetxea, zikloa, konpetentzia-atala, moduluak eta hizkuntza-eredua.
Hirugarrena.– Plazen esleipenari buruzko zehaztapenak.
Eskainitako konpetentzia-ataletan edo moduluetan, eskaerak gehiago baldin badira eskainitako gehieneko plaza-kopurua baino, hautaketa bat egingo da jarraian adierazten diren lehentasun-irizpideei jarraituz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko martxoaren 22ko Aginduaren 8.4 artikuluarekin bat etorriz (agindu horren bidez, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialeko modalitateko araubide presentzialean ematea arautzen da):
a) Heziketa-zikloan aurretik matrikulatuta egon diren eta, zikloa amaitzeko, egin nahi duten modulua bakarrik falta zaien pertsonak, betiere deialdiak agortu ez badituzte.
b) Langileak, heziketa-eskaintzaren zikloarekin lotutako sektorean lanean dihardutenak edo langabezian daudenak.
c) Ziklo bereko heziketa-moduluren bat edo konpetentzia-atalen bat gainditua duten pertsonak.
d) Eskatzailea zaharragoa izatea.
e) Azken lehentasun-irizpidea aplikatzean, eskainitako plaza baino eskaera gehiago egonez gero, berdinketa hausteko hemen jasotako egoeran dagoen eskaera bakoitzari ausaz esleitutako ordena-zenbakia kontuan hartuko da. Ordena-zenbaki hori ausaz esleituko du onartzeko prozedurarako erabilitako aplikazio informatikoak, eta plazak esleitzeko ordena-zenbaki txikiena hartuko da kontuan.
Laugarrena.– Matrikulazio-prozesua.
1.– Ikasleak behin betiko matrikulatuta geratuko dira dagokien moduluan, baldin eta taldea osatzeko gutxieneko ikasle-kopurua biltzen bada kasuko konpetentzia-atalean edo konpetentzia-atal bati lotuta ez dagoen moduluan, eta hizkuntza-ereduan.
2.– Konpetentzia-ataleko egingo da matrikula (atalari lotutako moduluak barnean direla), eta konpetentzia-atalei lotuta ez dagoen moduluko. Pertsona batek ezingo da aldi berean matrikulatu modulu batean, irakaskuntza-modalitate desberdinetan.
3.– Esleipen-prozesuan parte hartu duten eta onartuak izan diren pertsonek dagokien epean egin beharko dute matrikula. Hori egin ezean, esleitua duten plazari uko egin diotela ulertuko da.
4.– Matrikulazio prozesuan, esleipen-prozesuan parte hartu dutenek bakarrik egin dezakete matrikula. Behin epe hori amaituta, plaza hutsak dauden bitartean, eskaera berriak onartuko dira, urriaren 15era arte, egun horretan bukatzen baita matrikula egiteko epea.
5.– Esleitutako plaza bati uko egin nahi izanez gero, idatzi bat egin beharko da, sinadura eta data jarrita, eta plaza esleitu den ikastetxeko idazkaritzan aurkeztu.
Bosgarrena.– Matrikula ezeztatzea eta deialdiari uko egitea.
1.– Dagokion moduluaren iraupenaren % 80 amaitu baino lehen ezeztatu daiteke matrikula, eta modulua ebaluatzeko deialdiaren eguna baino 7 egun lehenago egin dakioke uko deialdiari. Ezeztatze eta uko egite horien ondorioak jasota daude Lanbide Heziketako zikloen ezarpena eta ebaluazioa arautzen dituen aginduan.
2.– Eskaeraren ebazpena aldekoa bada, hala jasoko da dagozkion ebaluazio-aktetan, eta ebazpenaren kopia bat erantsiko zaio interesdunaren espediente akademikoari.
IV. ERANSKINA
URRUTIKO ARAUBIDEKO LANBIDE HEZIKETA
Lehenengoa.– Egutegia.
Bigarrena.– Onarpen-eskabideei buruzko zehaztasunak.
1.– Eskabide bat aurkeztuko da, norberak interesa duen ikastetxe eta ziklo bakoitzeko. Nahi adina modulu eska daiteke, eta pertsona bati ziklo bateko baino gehiagoko moduluak eslei dakizkioke. Dena den, urrutiko irakaskuntza-araubidean, onartutako ikasleek ez dute bi heziketa-ziklotan aldi berean matrikulatzerik izango.
Hala ere, pertsona bat ziklo bereko Lantokiko Prestakuntzan eta, hala badagokio, Proiektuan matrikulatzen bada eta gainerako moduluak gainditu baditu, bigarren ziklo batean matrikulatu ahal izango da, ikasle berrien baldintza beretan.
2.– Eskabideak, bat ziklo bakoitzeko, Urrutiko Lanbide Heziketako Zentro Integratura zuzenduko dira, eta, haietan, adieraziko da, lehentasun-hurrenkeran zerrendatuta, zer modulu egin nahi diren eta ordu presentzialak zer ikastetxetan egingo diren. Halaber, ordu presentzialik gabeko moduluetan, azterketa zer ikastetxetan egin nahi den aukeratu beharko da.
3.– Hezkuntza Sailak gehieneko muga bat ezartzen du ikasleak matrikulatzen diren moduluen iraupenaren guztizko baturarako: ikasle berriak 700 ordurako matrikulatu ahalko dira gehienez, eta berriak ez diren ikasleak 1.000 ordurako. Hori guztia, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko urriaren 11ko Aginduaren 3.2 artikuluak ezarritakoari jarraikiz, zeinaren bidez urrutiko heziketa telematikoaren modalitatean Lanbide Heziketako irakaskuntzen ezarpena eta antolamendua arautzen baitira. Hala ere, ezarritako gehieneko muga horiek gehienez % 5 gainditu ahal izango dituzte dagokion zikloa bukatzeko hala behar duten ikasleek.
4.– Lehenik ikasle hauek onartuko dira: lehendik bertan ikasle izan diren eta, urrutiko modalitatean zer ziklotan matrikulatu nahi duten, ziklo horretako moduluren bat aurreko ikasturtean gainditu dutenak. Lehentasun-hurrenkera ezartzeko, aintzat hartuko da zikloan zehar gainditutako modulu-kopurua, eta, horren ostean, aurreko ikasturtean matrikulatu zireneko moduluetatik gainditutakoen ehunekoa. Beharrezkoa izanez gero, hurrenkera ezartzeko hurrengo irizpidea historia akademikoa izango da. Onartu ez diren pertsonek osatuko dute itxarote-zerrenda.
Hirugarrena.– Plazen esleipenari buruzko zehaztapenak.
1.– Plazak esleitzeko, aintzat hartuko da eskabidean adierazitako lehentasun-hurrenkera, eta, horren barruan, ezarritako hurrenkera.
2.– Erdi-mailako heziketa-zikloak: esleipena egiteko, lehendabizi kuotak hartuko dira kontuan, eta, kuota bakoitzaren barruan, lehentasunak.
Kuota eta lehentasun hauek ezartzen dira:
a) Plazen % 65, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo baliokideko graduatu-titulua dutenentzat, honako lehentasun-hurrenkera honi jarraituz:
a.1.– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua eskuratu dutela egiaztatzen duten eta esleipen-prozesu honetako ikasturtearen aurreko bi ikasturteetako batean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren maila gainditu duten pertsonak.
a.2.– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gainerako tituludunak.
b) Plazen % 20 OLH Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua egiaztatzen dutenei esleituko zaizkie, VI. eranskineko I. taulan ezarritako lehentasun-hurrenkerari jarraituz (OLHko titulu batetik erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko lehentasunak):
b.1.– 1. lehentasuna.
b.2.– 2. lehentasuna.
b.3.– 3. lehentasuna.
c) Plazen % 15 honako sarbide edo kolektibo hauei esleituko zaizkie, lehentasunen-hurrenkera honetan:
c.1.– Erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko probak gainditu dituztenak. Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu dutenek izango dute lehentasuna.
c.2.– Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko a) apartatuan ageri diren titulu edo irakaskuntza batzuk gainditu dituztenak (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua izan ezik).
c.3.– Hasierako lanbide-kualifikazioko programa baten nahitaezko lanbide-moduluak gainditzeagatik sartzen direnak.
c.4.– 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba gainditu dutenak.
c.5.– Beste sarbide batzuk.
Lehentasun berbera duten pertsonen hurrenkera zehazteko, sartzeko erabilitako tituluari dagokion historia akademikoan ageri den batez besteko notari erreparatuko zaio, edo, bestela, sartzeko erabilitako ikasketetan, kurtsoan edo proban lortutako kalifikazioari. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketetako edo bigarren hezkuntzako graduko batez besteko nota kalkulatzeko, seigarren jarraibidean ezarritakoa bete beharko da.
3.– Goi-mailako heziketa-zikloak: honako kuota eta lehentasun hauek kontuan hartuko dira esleipena egiteko:
a) % 60, Batxilergoko titulua egiaztatzen dutenentzat, jarraian adierazten den lehentasun-hurrenkerari jarraituz:
a.1.– Plaza hauek esleitzean, lehentasuna izango dute ikasi nahi duten tituluari dagokion batxilergo-modalitatea eta tituluan aipatzen den irakasgaia egin dutenek, VI. eranskineko III. taulan ezarritakoari jarraituz (batxilergoko titulu batetik sartzeko lehentasunak).
a.2.– Plaza hauek esleitzean, lehentasuna izango dute ikasi nahi duten tituluari dagokion batxilergo-modalitatea egin dutenek, tituluan aipatzen den irakasgairik gabe, VI. eranskineko III. taulan ezarritakoari jarraituz.
a.3.– Beste edozein batxilergo-modalitate.
b) Plazen % 20, Teknikariaren titulua egiaztatzen dutenentzat, VI. eranskineko II. taulan zerrendatutako lehentasun-hurrenkerari jarraituz (erdi-mailako titulu batetik go-mailako titulu batera sartzeko lehentasunak):
b.1.– 1. lehentasuna.
b.2.– 2. lehentasuna.
b.3.– 3. lehentasuna.
c) Plazen % 20, honako hauek egiaztatzen dituztenentzat, zerrendan duten ordenaren araberako lehentasunarekin:
c.1.– Dagokion aukeran sarbide-proba eginez sartzen direnak.
c.2.– 1147/2011 Errege Dekretuko hirugarren xedapen gehigarriaren b) apartatuan ezarritakoaren bidez sartzen direnak (LOGSEk arautua izan ezik).
c.3.– 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probaren bitartez sartzen direnak.
c.4.– Lanbide Heziketako goi-mailako teknikariaren beste titulu baten bitartez sartzen direnak.
c.5.– Unibertsitateko titulu baten bitartez sartzen direnak.
c.6.– Beste sarbide batzuk (BBBko titulua, etab.).
Lehentasun berbera duten pertsonen hurrenkera zehazteko, sartzeko erabilitako tituluari dagokion historia akademikoan ageri den batez besteko notari erreparatuko zaio, edo, bestela, sartzeko erabilitako ikasketetan, kurtsoan edo proban lortutako kalifikazioari. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketetako edo bigarren hezkuntzako graduko batez besteko nota kalkulatzeko, seigarren jarraibidean ezarritakoa bete beharko da.
Laugarrena.– Matrikulazio-prozesua.
1.– Urrutiko araubide telematikoko heziketa-zikloen irakaskuntzen kasuan, onartutako pertsonen behin betiko zerrendetan ageri diren eskatzaileek egutegian zehazten den epean egin beharko dute matrikula. Horretarako, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak 2013ko uztailaren 10ean emandako aginduan ikasketen modalitate horretarako ezarritako prezio publikoa ordaindu beharko dute. Matrikula eraginkorra izango da soilik dagokion prezio publikoa ordaintzen bada.
2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu betegina onartzeko irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuak aipatzen dituen modalitateen bitartez ordaindu ahal izango da. Kreditu-erakunde kolaboratzaileek lagunduko dute horretan.
Ordainketa-gutuna inskripzio-agirian datorren web-helbidean (URL) eskuratu ahal izango da, agiri horretan agertzen diren sarbide-gakoak erabiliz.
Ordainketa ezarritako epean egin ezean, esleitutako plazen gaineko eskubide orori uko egiten zaiola ulertuko da, ez baita plaza horien ordainketa egin, eta hala ulertuko da eskatutako eta lehentasun txikiagoko gainerako moduluen kasuan ere.
3.– Matrikulatzeko ohiko epea igaro ostean plaza hutsak geratzen badira, 2. esleipenaren behin betiko zerrenda argitaratzen den egunean eskainiko dira, egutegian zehaztutakoari jarraituz, eta lehentasuna emango zaie argitaratutako itxarote-zerrendan dauden pertsonei. Pertsona horiek egutegian zehaztutako epean egin beharko dute matrikula, eta, kasu horretan, azken eguna izango da prezio publikoa ordaintzeko azkena.
Matrikula egin ezean, esleitutako plazen gaineko eskubide orori uko egiten diotela ulertuko da, ez baitute plaza horietarako matrikularik egin, eta hala ulertuko da eskatutako eta lehentasun txikiagoko gainerako moduluen kasuan ere.
4.– Fase honetan plaza huts guztiak betetzen ez badira eta oraindik hautagaiak badaude itxarote-zerrendan, plaza horiek esleituko zaizkie, zerrendan duten postuaren arabera, plaza guztiak edo itxarote zerrenda agortu arte eskainitako zikloen modulu bakoitzean. Prozesu horretan onartutako pertsonen zerrendak eta matrikulatzeko epeak Urrutiko Lanbide Heziketako Zentro Integratuaren iragarki-taulan eta web-orrian argitaratuko dira.
5.– Prozesu horren ondoren plaza libreak geratzen badira, ezohiko matrikula-epean beteko dira.
Bosgarrena.– Matrikula ezeztatzea eta deialdiari uko egitea.
1.– Urrutiko irakaskuntza-araubidean matrikula bat ezeztatzen bada, baja emango da matrikula ezeztatzeko eskatu den modulu guztietan. Gainera, ez da pertsona hori ebaluatuko, eta ez da modulu amaierako ebaluazio-aktetan agertuko.
2.– Matrikula ezeztatzeko eskaera ikastetxeko zuzendaritzari zuzenduko dio matrikulatutako pertsonak edo, hala badagokio, haren tutoreak. Ezeztatzeko-eskaera moduluaren iraupenaren % 80 amaitu baino lehen aurkeztu behar da, hala ezarrita baitago 2010eko urriaren 11ko Aginduaren 14. artikuluan. Agindu horren bidez, urrutiko araubideko lanbide heziketako irakaskuntzen ezarpena eta antolamendua arautzen dira.
3.– Irakaskuntza-modalitate honetan, ezin zaio uko egin deialdiari, baina, hala behar izanez gero, ebaluazioa egin nahi ez den moduluaren edo moduluen matrikula ezeztatu daiteke, aurreko paragrafoan ezarritakoari jarraituz.
Seigarrena.– Urrutiko irakaskuntza-araubidearen ezohiko epea.
1.– Zuzeneko sarbidearen bitartez plaza lortzeko eskaera ekainean aurkeztu baina eskatzen ziren baldintzak une horretan bete ezin zituztela-eta beharrezko ziurtagiri akademikoak aurkeztu ezin izan zituztenek ez-ohiko epea izango dute horretarako, beharrezkoa den titulazioa lortzen dutenean. Horretarako, Urrutiko Lanbide Heziketako Zentro Integratuan pertsonatu beharko dira, egiaztagiri akademikoa emateko, abuztuaren 14a baino lehen.
2.– Behin esleipena egiteko ohiko epea bukatuta, eskaerak eta dokumentazioa aurkezteko beste epe bat irekiko da, moduluetan dauden plaza hutsak betetzeko.
Interesdunek, epe horretan parte hartzeko, eskaera aurkeztu beharko dute ohiko eperako ezarritako prozedurari jarraituz, eta dagokion heziketa-zikloan matrikulatzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa bidali beharko dute abuztuaren 14a baino lehen, ohiko eperako ezarritako bideak erabiliz.
Eskatzailea, dokumentazio hori ezarritako epean bidali ezean, prozesuko fase honetatik kanpo geratuko da automatikoki.
3.– I. eranskineko laugarren jarraibidean adierazitako dokumentazioa Urrutiko Lanbide Heziketako Zentro Integratuaren idazkaritzara bidali beharko da, abuztuaren 14ra arteko epean, Zuzenean zerbitzuaren bidez, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 16.4 artikuluan adierazitako bideak erabiliz.
4.– Euskal Autonomia Erkidegoko Urrutiko Lanbide Heziketako Zentro Integratuak eskaerak barematuko ditu, eta onartuen eta baztertuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak argitaratuko ditu, adierazitako egunetan.
5.– Onartuek ezarritako epean egin beharko dute matrikula, eta prezio publikoa ordaintzeko azken eguna egutegian adierazitakoa izango da.
Ordainketa ezarritako epean egin ezean, esleitutako plazen gaineko eskubide orori uko egiten diotela ulertuko da, ez baitute plaza horien ordainketa egin, eta hala ulertuko da eskatutako eta lehentasun txikiagoko gainerako moduluen kasuan ere.
6.– Fase honetan plaza huts guztiak betetzen ez badira eta oraindik hautagaiak badaude itxarote-zerrendan, plaza horiek esleituko zaizkie beste prozesu batzuetan, zerrendan duten postuaren arabera, plaza guztiak edo itxarote zerrenda agortu arte. Prozesu horretan onartutako pertsonen zerrendak eta matrikulatzeko epeak Euskal Autonomia Erkidegoko Urrutiko Lanbide Heziketako Zentro Integratuaren iragarki-taulan eta ikastetxearen web-orrian argitaratuko dira.
Plaza hutsak dauden bitartean, eskaerak onartuko dira, urriaren 15era arte, egun horretakn bukatzen baita matrikula egiteko epea.
V. ERANSKINA
IKASTETXEEK HEZKUNTZA ARLOKO ESKUMENA DUEN SAILAREN APLIKAZIO INFORMATIKOA ERABILTZEKO JARRAIBIDEAK (ARAUBIDE PRESENTZIALA ETA URRUTIKOA)
Lehenengoa.– Prozedura informatikoaren ezaugarriak.
1. artikulua.– Derrigortasuna.
1) Ikasleak onartzeko, prozedura informatiko espezifiko bat erabiliko da, hezkuntza-arloko eskumena duen sailak horretarako diseinatua; eskabideen hurrenkera ezartzeko eta plazak esleitzeko, ordea, I. eranskinean eta irakaskuntza-modalitateari dagokion eranskinean adierazitakoari jarraituko zaio, ikastetxeak ezarritako eran.
2) Ikastetxe publiko eta itunpeko pribatu guztiek nahitaez erabili beharko dute aplikazio informatiko hori, jarraibide hauetan ezarritako eran.
3) Itundu gabeko ikastetxe pribatuek, hezkuntza-hitunik gabe jarduten badute irakaskuntzan, nahitaez erabili beharko dute aplikazio informatikoa, V. eranskin bederatziehun jarraibidean ezarritako eran.
2.– Datu-iturri ofizial bakarra.
Ikastetxeek informatika-aplikazio horretan sartutako datuak izango dira hezkuntza-sistemaren lanbide-heziketako zikloetako ikasleei buruzko informazio-iturri ofizial bakarra. Aplikazio horretan jasotako datuak soilik erabiliko dira ikasleei buruzko agiri edota ziurtagiri ofizialak egiteko –hala nola aktak, titulu ofizialak eta antzeko dokumentuak–.
Bigarrena.– Ikastetxe bakoitzaren plaza-eskaintzaren definizioa.
1.– Eskaintzen diren heziketa-zikloei buruzko datuak sartzea.
1) Hezkuntza-administrazioak aplikazio informatikoan sartuko ditu ikastetxe publiko eta itunpeko pribatuek egiten duten eskaintzari buruzko datuak, 2019-2020 ikasturtean Oinarrizko, Erdi-mailako eta Goi-mailako Lanbide Heziketan eskaintzen diren ziklo guztietakoak, honako hauek adierazita: ikastetxea, zikloa eta, hala badagokio, modulua, talde-kopurua, txanda eta hizkuntza-eredua.
2.– Akatsak zuzentzea.
Ikastetxe publikoren edo itunpeko pribaturen batek aplikazio informatikoan akatsen bat aurkitzen badu ikastetxeek eskaintzen duten zikloei buruzko datuetan, bi eguneko epea izango dute, eskaerak aurkezteko epea hasi baino lehen, akatsaren berri ahalik eta lasterren emateko Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzari. Erreklamazioa egiazkoa dela egiaztatu ondoren, ordezkaritzak akatsa zuzenduko du, eta horren berri jakinaraziko dio ikastetxeari.
3.– Lurralde-ordezkaritzak datuak berrikustea.
1) Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetako Lanbide Hezkuntzako Unitateak, maiatzaren 29a baino lehen, lurralde historikoetako ikastetxeek sartutako datu guztiak berrikusiko ditu, eta ikastetxeek duten baimenarekin bat ez datozen datuak aldatuko. Gainera, aldaketon berri emango die eraginpeko ikastetxeei.
2) Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetako Lanbide Hezkuntzako Unitateak maiatzaren 31ko 14:00ak baino lehen amaitu beharko du fase honetan sartutako datuen berrikusketa. Hortik aurrera, ezingo da aldaketarik egin eskaintzaren datuetan.
4.– Eskainitako plazei buruzko datuak sartzea.
1) Eskaintza Osoaren Modalitateko Araubide Presentzialaren irakaskuntzan, honela banatuko dira eskaintzako plazak ziklo eta hizkuntza-ereduen artean:
– Gehieneko talde-kopuruak ezarriko du ikastetxeek ziklo bakoitzean gehienez zenbat plaza izango duten.
– Ikastetxe publiko edo itunpeko pribatu bakoitzaren ardura izango da ezartzea eta aplikazio informatikoan sartzea nola banatzen dituzten ziklo bakoitzeko plaza-kopurua talde eta hizkuntza-ereduen artean; horretarako, kontuan hartu beharko dute zenbat plaza dagokien ikasle errepikatzaileei, hau da, zikloko 1. mailan ikastetxean egun matrikulatuta dauden ikasleetatik, aurreikusitakoaren arabera, kurtsoa zenbatek errepikatuko duten ikastetxean bertan eta ziklo, txanda eta hizkuntza-eredu berean.
2) Eskaintza Partzialaren Modalitateko Araubide Presentzialaren eta Urrutiko Araubidearen irakaskuntzetan, sail eskudunak planifikatuko du zenbat plaza eskainiko diren.
Hirugarrena.– Onarpen-eskaerak.
1.– Eskaerak sartzea.
1) Eskaera online egiten duten eskatzaileek edo, hala badagokio, eskaeren hartzaile diren ikastetxeek honako datu hauek sartu beharko dituzte, ezinbestez, aplikazio informatikoan:
– Eskatzailearen datu pertsonalak.
– Ikastetxean eskatutako plaza-kopurua, eskatutako lehentasun-hurrenkeraren arabera zerrendatuta.
– E-posta.
2) Inskripzioa egiten den unean, egiaztatuko da interesdunak erabiltzailea eta pasahitza duela Ikasgunean, beharrezkoak izango baitira eskaeraren jarraipena egiteko. Halakorik ez badauka, une horretan bertan emango zaizkio.
2.– Eskabideak grabatzeko epemuga.
1) Ikastetxeek fase honetako datuak sartuta izan behar dituzte ekainaren 14ko 24:00ak baino lehen, irakaskuntza presentzialean, eta ekainaren 7ko 24:00ak baino lehen, urrutiko irakaskuntza-araubidean. Hala ere, historia akademikoari buruzko datuak uztailaren 2ko 12:00ak arte sartu ahal izango dira. Hortik aurrera, ezingo da beste aldaketarik egin.
Laugarrena.– Eskaintza egokitzea.
1.– Eskaintza eskarira egokitzea.
1) Ekainaren 17tik aurrera, aplikazio informatikoak aukera emango die ikastetxeei une oro jakiteko zenbat plaza eskatu diren kurtso, ziklo, eta, hala dagokio, modulu, txanda eta hizkuntza-eredu guztietan, eta aukera emango die, halaber, eskari horren osaera eta banaketa eskaintzarekin alderatzeko. Ikastetxeak berak zehaztuko du bere eskaintza, eranskin honetan bertan ezarritako prozedurari jarraituz.
2) Datu horiek aukera emango diote ikastetxeari, posible izanez gero, eskaintzan eskuragarri duen plaza-kopurua aldatzeko, hain zuzen ere egokitu dadin benetan dagoen eskarira.
3) Bestalde, ekainaren 21eko 24:00ak baino lehen sartu beharko dira aplikazio informatikoan, eskaintza zikloen eta hizkuntza-ereduen artean banatzeari buruzko datuak eta plazak ziklo eta hizkuntza-eredu bakoitzean banatzeari buruzkoak; urrutiko irakaskuntza-araubidekoak, berriz, ekainaren 7ko 24:00ak baino lehen.
4) Hortik aurrera, behin itxita ikastetxearen eskaintzaren eta eskariaren datuetan aldaketak egiteko epea, aplikazio informatikoak zehaztuko du kurtso bakoitzean aurkeztutako eskaerak onar daitezkeen ala ez. Baiezko kasuan, ez da beharrezkoa izango eskabideak ezarritako lehentasun eta hurrenkeren arabera ordenatzea.
Bosgarrena.– Plazen esleipena.
Hezkuntza-administrazioak plazak esleitzeko behin-behineko prozesua abiaraziko du, uztailaren 4a baino lehen, Eskaintza Osoaren eta Eskaintza Partzialaren Araubide Presentzialeko irakaskuntzan, eta ekainaren 26a baino lehen, Urrutiko Irakaskuntza-araubidean. Aplikazio informatikoak prozesu hori gauzatuko du, sartutako datu guztiak kontuan hartuz, eta indarrean dagoen araudian ezarritakoa aplikatuz.
Seigarrena.– Zerrendak eta erreklamazioak.
1.– Onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak.
1) Aplikazio informatikoak ikastetxeen esku jarriko ditu onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak. Zerrenda horietan, plaza esleituko zaie eskatzaileei, ikastetxe eta ziklo batean, eta, hala badagokio, modulu, eredu eta txanda batean, araudi honetan ezarritako irizpideei jarraituz.
Esleipenaren ondoren, interesdunek honako zerrenda hauek kontsultatu ahal izango dituzte, Ikasgunean eta eskaera aurkeztu duten ikastetxearen idazkaritzan:
a) Ikastetxean bertan onartutakoen zerrenda, alfabetoaren arabera ordenatua (lehen abizena, bigarren abizena eta izena), hauek adierazita: lehentasun- eta hurrenkera-irizpideak eta berdinketa-hausteko zenbakia.
b) Ikastetxean bertan onartu ez direnen zerrenda, alfabetoaren arabera ordenatua (lehen abizena, bigarren abizena eta izena), hauek adierazita: lehentasun- eta hurrenkera-irizpideak eta berdinketa-hausteko zenbakia. Gainera, eskatzaile bakoitzari adieraziko zaio zer ikastetxe, ziklo, eredu eta txandatan esleitu zaion plaza, edo, hala badagokio, ez duela plazarik lortu.
2.– Erreklamazioak aurkeztea.
Pertsona batek erreklamazioa aurkezten badu, ikastetxeak pertsona horri dagokion erreklamazio-pantailan sartuko da, eta, han, jasoko du baremoko zer atalen aurka aurkezten den erreklamazioa, zer arrazoi ematen den eta zer dokumentu aurkezten duen erreklamaziogileak. Ondoren, aurkeztutako erreklamazioaren kopia bat inprimatu, zigilatu eta erreklamaziogileari emango dio.
3.– Erreklamazioak ebaztea.
1) Ikastetxeak, erreklamazioak aztertu ondoren, egin beharreko zuzenketak sartu beharko ditu aplikazio informatikoan, uztailaren 8a baino lehen, Eskaintza Osoaren eta Partzialaren Araubide Presentzialeko irakaskuntzan, eta uztailaren 9a baino lehen, Urrutiko Irakaskuntza Araubidean.
Horretarako, aplikazio informatikoan erreklamazioak ebazteko pantailan sartu beharko du, zehazki erreklamaziogileari dagokion hartan. Ikastetxeak erreklamazioa baztertu edo osorik edo partez onartu beharko du, aplikazio informatikoan dagozkion laukiak markatuz eta, hala behar denean, erreklamazioan onartutako datuak aldatuz.
2) Erreklamazio bat osorik edo partez onartzearen ondorioz, aldatuta geratuko dira dagozkion datuak.
4.– Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak.
1) Aplikazio informatikoak ikastetxeen esku jarriko ditu onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak. Zerrenda horietan, plaza esleituko zaie eskatzaileei, ikastetxe eta ziklo batean, eta, hala badagokio, modulu, eredu eta txanda batean, araudi honetan ezarritako irizpideei jarraituz.
Interesdunek zerrenda honako zerrenda hauek kontsultatu ahal izango dituzte, Ikasgunean eta eskaera aurkeztu duten ikastetxearen idazkaritzan:
a) Ikastetxean bertan onartutakoen zerrenda, alfabetoaren arabera ordenatua (lehen abizena, bigarren abizena eta izena), hauek adierazita: lehentasun- eta hurrenkera-irizpideak eta berdinketa-hausteko zenbakia.
b) Ikastetxean bertan onartu ez direnen zerrenda, alfabetoaren arabera ordenatua (lehen abizena, bigarren abizena eta izena), hauek adierazita: lehentasun- eta hurrenkera-irizpideak eta berdinketa-hausteko zenbakia. Gainera, eskatzaile bakoitzari adieraziko zaio zer ikastetxe, ziklo, eredu eta txandatan esleitu zaion plaza, edo, hala badagokio, ez duela plazarik lortu.
Zazpigarrena.– Matrikula egitea.
Lanbide Heziketarako aplikazio informatiko espezifikoan egin beharko dira matrikula guztiak, matrikulatutako pertsonaren datu guztiak sartuz eta matrikula berretsiz.
Zortzigarrena.– Estatistika-datuak balidatzea.
1.– Estatistika-datuak balidatzeko datak.
1) Ikastetxe publikoek eta itunpeko pribatuek matrikulaziorako ohiko epeari dagozkion estatistika-datuak balidatu beharko dituzte, aplikazio informatikoan, uztailaren 19tik 26ra bitartean, biak barne.
2) Halaber, irailean, matrikularen behin betiko estatistika-datuak balidatu beharko dituzte, aplikazio informatikoan, Hezkuntza Sailaren estatistika-unitateek adierazten dieten epean.
Bederatzigarrena.– Ikasleen datuak grabatzeko egutegia.
1.– Ikastetxe publikoetan eta itunpeko pribatuetan, ohiko epean.
Ikastetxeek ikasleen eskaerei eta matrikulazioari buruzko datuak grabatu beharko dituzte, egutegi honi jarraituz:
a) Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta erdi- eta goi-mailako heziketa-zikloetan esleipenerako aurkeztutako eskaera guztien datuak grabatzea: ekainaren 21era arte, egun hori barne.
b) Ohiko matrikula-epean edozein mailatan matrikulatutako pertsona guztien matrikularen berrespena grabatzea (ikasle berriak, maila errepikatzen duten ikasleak eta maila batetik bestera igarotzen diren ikasleak barne): uztailaren 17ra arte, egun hori barne.
c) Uztailaren 17aren ondoren behin betiko matrikulatutako pertsona guztien matrikularen berrespena grabatzea: uztailaren 26ra arte, egun hori barne.
2.– Ikastetxe publikoetan eta itunpeko pribatuetan, ezohiko epean.
Ikastetxe bakoitzean, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetako eta Erdi- eta Goi-mailako heziketa-zikloetako ikasle guztien datuak eta matrikularen berrespena grabatzeko prozesua urriaren 15a baino lehen bukatuko da.
Ikastetxe publikoetan eta itunpeko pribatuetan, ohiko eta ezohiko epeak amaitu ondoren, epez kanpo matrikulazioak eginez gero, ikastetxeek matrikulatutakoen datuak eta matrikularen berrespena sartu beharko dituzte berehala, aplikazio informatikoan.
3.– Itundu gabeko ikastetxe pribatuetan.
Ikastetxe pribatuek, hezkuntza-itunik gabe eskaintzen badute hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako zikloren bat, berehala sartu beharko dituzte, aplikazio informatikoan, aipatutako zikloetako edozein mailatan ikastetxean matrikulatutako ikasleen datuak. Datu horiek sartzeko epea urriaren 15ean bukatuko da.
4.– Datuak grabatzeko prozesua amaitzea.
Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetako eta Erdi- eta Goi-mailako heziketa-zikloetako ikasle guztien datuak eta matrikularen berrespena grabatzeko prozesua urriaren 15a baino lehen bukatuko da.