EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-05-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2019098

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 133/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2019-04-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201902526
Maila: Ediktua
Donostiako Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegia, Merkataritzako Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 133/2018 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Marta Truchuelo Garcia. Abokatua.
Prokuradorea.
Demandatua: B The Travel Brand bidaia-agentzia, Viajes Abreu, SA eta Everjets Aviaçao Executiva, SA.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan epaia eman da 2018-11-22an, eta hau da epaitza:
EPAITZA
Partez baiesten dut Marta Truchuelo Garcíak aurkeztutako demanda, B The Travel Brandbidaia-agentzia, Viajes Abreu, SA eta Everjets Aviaçao Executiva SAren aurkakoa. Eta Viajes Abreu, SA eta Everjets Aviaqao Executiva SA kondenatzen ditut 400 euro ordaintzera, gehi horri dagozkion legezko interesak, eta B The Travel Brand bidaia-agentziaren jarduteko gaitasunik ezaz ohartu naiz.
Kostuak: ez da kostuen gaineko erabakirik hartu.
Ebazpen hau irmoa da, eta, honen aurka, ezin da errekurtsorik jarri, PZLaren 455.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Everjets Aviaçao Executiva, SA demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, erabaki da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea aipatutako ebazpena, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).
Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Donostia, 2019ko apirilaren 5a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.