EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-05-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2019098

EDIKTUA, prozedura arruntaren gainean burututako 416/2018 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2019-04-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201902519
Maila: Ediktua
Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Sekzioa.
Errekurtsoa: apelazio-errekurtsoa, prozedura arrunta, PZL 2000 416/2018.
Errekurtsogilea: Setase Servicios Empresariales, SL.
Abokatua: Ignacio María Imaz Ocharan.
Prokuradorea: Patricia Zabalegui Andonegui.
Alderdi errekurritua: Banco Santander, SA, Santander de Leasing, SA EFC eta Vergold, SL.
Gaia: judizio arrunta.
Errekurtso horretan, epaia eman da 2019-04-10ean. Hona hemen epaitza:
Partez baiesten dugu Setase Servicios Empresariales SLren ordezkariak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, 5/17 judizio arruntaren gainean hartutako epaiaren aurkakoa. Epai hori Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak eman zuen, 2018ko ekainaren 15ean. Beraz, ebazpen hori baliogabetzen dugu, eta ondorioz, beste bat ematen dugu, demandako uzi batzuk onartzen dituena:
a) Santander de Leasing, SA EFC eta Vergold, SL kondenatzen ditugu zuzentzeko Bilboko Plaza Biribileko 5eko bi B elementuaren eratzeari buruzko 1997ko abenduaren 31ko eskritura (demandaren 2. dokumentua) eta 1998ko maiatzaren 5eko eta 2006ko urtarrilaren 26ko ondorengo eskualdaketak egilestera, epai honen bigarren zuzenbide-oinarrian aipatuta baitaude:
«Hiri-finka.– Buenos Aires kaleko hogeita bat zenbakiko etxearen Bat-A zenbakidun elementua eta Plaza Biribileko bost zenbakiko etxearen Bi-B zenbakidun elementua, biak ere Bilbokoak. Azalera hau dute: hirurehun eta hogeita lau metro eta berrogeita sei dezimetro karratu; horietatik, ehun eta hamazazpi metro karratu eta hirurogeita hemeretzi dezimetro karratu Buenos Aires kaleko hogeita bat zenbakiko etxearen Bat-A zenbakidun elementuari dagozkio, eta berrehun eta sei metro eta hirurogeita zazpi dezimetro karratu, ordea, Plaza Biribileko bost zenbakiko etxearen Bi-B zenbakidun elementuari.
Lokal horrek muga hauek ditu: aurrealdean eta mendebaldean, Plaza Biribila; eskuinaldean edo hegoaldean, Bilbao jaun-andreen eta Real de Asúaren alargunaren etxea, eskailerak eta eraikinean sartzeko ataria, etxe horren ondoan baitaude; atzean edo Ekialdean, Luis María López Chico jaunaren jaraunsleen etxea izan zena eta sarbide nagusia den ataria eta eskailerak; eta eskuinaldean edo iparraldean, ataria.
Partaidetza-kuota hau du Buenos Aires kaleko hogeita bat zenbakiko etxearen elementu komunetan: ehuneko zortzi oso eta bostehun eta hamazazpi ehuneneko (% 8,517).
Eta partaidetza-kuota hau du Plaza Biribileko bost zenbakiko etxearen elementu komunetan: ehuneko hogeita bat oso eta hirurogeita bi ehuneneko (% 21,62).»
– Vergold SLri ezartzen zaizkio lehenengo auzialdian sortutako prozesuko kostuak, haren kontra jarritako demandak sortutakoak, eta ez da berariazko aipamenik egiten Santander de Leasing SAren aurka jarritako demandak eragindako kostuei buruz.
b) Eta Banco Santander, SA absolbitzen dugu haren kontra aurkeztutako uzietatik, eta auzi-jartzaileari ezartzen zaizkio demandak lehenengo auzialdian eragindako prozesuko kostuak.
Gora jotze honek sortutako kostuak ez zaizkio beren-beregi inori ezartzen.
Alderdi horri itzul bekio errekurritzeko egindako gordailu osoa.
Itzul bitez autoak jatorrizko epaitegira. Epai honen lekukotza ere bidaliko da, bete dadin.
Epai honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu, Auzitegi Goreneko Zibilaren Salaren aurrean kasazio-errekurtsoa izan ezik; betiere kasazio interesa egiaztatzen bada (PZLb, 477.3 artikulua). Kasu horretan, errekurtso berezia ere aurkeztu ahal izango litzateke sala berean, prozesuan arau-haustea egoteagatik (PZL, azken xedapenetako hamaseigarrena).
Errekurtso bat edo bestea idazki bidez aurkeztuko da epaitegi honetan, hogei eguneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera (PZL, 477. eta 479. artikuluak).
Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean, ez zaizkio izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Hau da kontuaren zenbakia: 4738 0000 00 041618. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoak prestatzean, zenbatekoa zainpean jarri dela egiaztatu beharko da (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Epai honen egiaztagiria erroiluari batuko zaio. Epai honen bidez behin betiko epaituz, eman, agindu eta izenpetzen dugu.
Vergold, SL demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2019ko apirilaren 11.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.