EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-05-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2019098

EBAZPENA, 2019ko maiatzaren 10ekoa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita nola dauden osatuta arte plastiko eta ikusizkoen eremuan jarduerak sustatu eta garatzeko dirulaguntzak emateko balorazio-batzordeak.

Xedapenaren data: 2019-05-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201902517
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2019/03/04an argitaratutako 2019/02/13ko AGINDUA [201901162]

Ikusi da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko otsailaren 13ko Agindua, arte plastiko eta Ikusizkoen eremuan jarduerak sustatu eta garatzeko dirulaguntzak emateko erregimena ezarri eta arautzen duena.
Kontuan hartu da agindu horren 15. artikuluak ezartzen duela balorazio-batzordeen osaera Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez emango dela argitara, EHAAn.
Hori dela eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio Batzordeen osaera argitaratzea. Batzordeek honako kide hauek izango dituzte:
a) Sorkuntza-ekoizpenaren modalitatea:
Batzordeburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.
Bokalak:
Enrique Martinez Goikoetxea.
Haizea Barcenilla Garcia.
Rakel Esparza Sanz.
Idazkaria: María Jesus Cambra Contin, Kultura Sustatzeko teknikaria.
b) Sustapen-zabalkundearen eta argitalpenen modalitateak:
Batzordeburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.
Bokalak:
Garazi Arrizabalaga Cabrerizo.
Juan Zapater Lopez.
Peio Aguirre Azkarate.
Idazkaria: María Jesus Cambra Contin, Kultura Sustatzeko teknikaria.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 10a.
Kulturako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.