EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-05-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2019098

17/2019 DEKRETUA, maiatzaren 21ekoa, Lehendakariarena, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluko kide bat aldatzeko dena.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren zenbakia: 201900017
Xedapenaren data: 2019-05-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201902512
Maila: Dekretua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/10/05ean argitaratutako 2015/09/29ko 201500023 DEKRETUA

Irailaren 29ko 23/2015 Dekretuaren bitartez, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaritza Kontseilua osatzen duten kideak izendatu ziren, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortzeko azaroaren 27ko 4/2014 Legean ezarritakoaren arabera.
Geroago, ekainaren 30eko 18/2017 Dekretuaren, abenduaren 15eko 30/2017 Dekretuaren eta urriaren 29ko 18/2018 Dekretuaren bitartez, aldatu egin ziren Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluko zenbait kide.
Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortzeko azaroaren 27ko 4/2014 Legearen 8.2 artikuluaren arabera, artikulu horren 1. zenbakiko a) apartatutik d) apartatura arte (biak barne) aipatu diren Zuzendaritza Kontseiluko kideek beren izaerari eutsiko diote bakoitzak bere instituziokoa izaten jarraitzen badu, salbu eta hautatzeko eskumena duen organoak ordeztea erabakitzen badu.
Ildo horretan, Lehendakariaren ekainaren 30eko 18/2017 Dekretuaren bitartez Zuzendaritza Kontseiluko kide izendatutako batek ez du betetzen bere instituziokoa izaten jarraitzeko baldintza, eta ordeztu egin da, hura hautatzeko eskumena duen organoaren erabakiz. Horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatzeko, kide berri bat hautatu du Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak. Bidezkoa da, beraz, horren izendapena formalizatzea.
Ondorioz, hauxe
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluko kide izendatzea honako hau: Agurtxane Llano Cuadrado andrea, Gazteriako zuzendaria, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari modura.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan sortuko ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2019ko maiatzaren 21ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.