EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-05-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2019096

IRAGARKIA, Azpiegitura eta Garraioetako sailburuordearen ebazpena jakinarazteko dena. Horren bidez, Trenbideen Sektoreari buruzko irailaren 29ko 38/2015 Legearen prozeduraren bidez espediente batean interesdunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten da.

Xedapenaren data: 2019-04-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201902467
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta bere aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzietarako epaitegietan bi hilabeteko epean, eta ebazpenen testu osoa eskuragarri izango dute interesdunek Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Garraio Plangintzaren Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz).
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 30a.
Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea,
ANTONIO AIZ SALAZAR.