EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-05-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2019096

EBAZPENA, 2019ko apirilaren 16koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita zein erakundek jasoko dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko langile landunei lehentasunez zuzendutako 2018-2020ko aldirako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko dirulaguntzen deialdia. Dirulaguntza horietarako 2018ko deialdia Lanbideko Administrazio Kontseiluak egin zuen, 2018ko ekainaren 27ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez.

Xedapenaren data: 2019-04-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201902455
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/07/05ean argitaratutako 2018/06/27ko EBAZPENA [201803498]

Dirulaguntza publikoak emateko orduan, ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hortaz, Euskal Autonomia Erkidegoan lana duten langileei lehentasunez zuzendutako 2018-2020ko aldirako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko dirulaguntzetarako 2018ko deialdiak 7.11 artikuluan ezartzen duenez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da zein diren erakunde-onuradunak eta zenbat diru emango zaien. Deialdi hori Lanbideko Administrazio Kontseiluak egin zuen, 2018ko ekainaren 27ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez.
Hori dela eta, hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea zein erakunderi emango zaizkien dirulaguntzak 2018ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko langile landunei lehentasunez zuzendutako 2018-2020ko aldirako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko, honako hauek zehaztuta: espediente-zenbakia eta onuraduna bakoitzari emandako zenbatekoa (ikusi ebazpen honen eranskina). Dirulaguntza horietarako deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak egin zuen, 2018ko ekainaren 27ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez (2018ko uztailaren 5eko EHAA, 129. zk.).
Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 16a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.