EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-05-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2019095

HUTS-ZUZENKETA, honako ediktu honena: "Ediktua, 1095/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa."

Xedapenaren data: 2019-02-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201902433
Maila: Ediktua
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluan xedatzen denez, Aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.
Era horretako hutsak aurkitu dira 1095/2017 prozedura arruntaren ondoriozko Ediktuaren testuan, 2019ko otsailaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (41. zk.) argitaratutakoan; hortaz, egin beharreko zuzenketa egiten da:
Laburpenean [2019/41 Laburpena (4/2)], zein argitalpenean bertan [2019/1071 (1/1) orrialdea], ediktua egin duen sailari edo organoari gordetako goiburuan,
Honako hau dio:
«BALMASEDAKO INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA»
Baina hau esan behar du:
«BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 11 ZENBAKIKO EPAITEGIA»