EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-05-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2019095

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasunik gabeko 224/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2019-04-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201902431
Maila: Ediktua
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Azpeitiko (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian bideratu da ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasunik gabeko 224/2018 prozedura, Yahayra del Carmen Mendoza Ubedak eskatuta, Erick Raul Moreno Centenoren aurka, guraso eta seme-alaben arteko neurriei buruz. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:
2/2019 EPAIA
Epailea: Leyre Perez Rodriguez.
Lekua: Azpeitia (Gipuzkoa).
Eguna: bi mila eta hemeretziko urtarrilaren bederatzia.
Alderdi demandatzailea: Yahayra del Carmen Mendoza Ubeda.
Abokatua: XXXXX.
Prokuradorea: XXXXX.
Alderdi demandatua: Erick Raul Moreno Centeno.
Abokatua.
Prokuradorea.
Gaia: banantze edo dibortzioaren ondoriozko neurriak.
Nik, Leyre Pérez Rodríguezek, Azpeitiko (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko eta bere barrutiko epaileak, ikusi ditut bien seme-alabei buruzko neurriak hartzeko 224/2018 auto hauek, epaitegi onetan bideratuak. Hauek dira alderdiak: batetik, demandatzaile gisa, Yahayra del Carmen Mendoza Úbeda, XXXXX Epaitegietako prokuradoreak ordezkatuta eta XXXXX letraduak lagunduta, eta, bestetik, demandatu gisa, Erik Raúl Moreno Centeno, zeina auzi-ihesean baita. Fiskaltzak ere esku hartu du. Gaia: zaintza, jagoletza eta mantenuari buruzko neurriak hartzea.
Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerakoak ikusita, hau
EPAITZA
Baiesten dut Yahayra del Carmen Mendoza Úbedak aurkeztutako demanda, XXXXX Epaitegietako prokuradoreak ordezkatuta, Erik Raúl Moreno Centenoren aurka, zeina auzi-ihesean baita. Horrenbestez, neurri hauek erabakitzen ditut XXXXX bien alaba adingabeari dagokionez:
1.– Baimena ematen diot Mendoza andreari bien alaba adingabearen gaineko guraso-ahala modu esklusiboan erabiltzeko; dena den, guraso-ahalaren titulartasuna biena izango da.
2.– Mendoza andreari ematen zaizkio alaba adingabearen zaintza eta jagoletza, eta ez zaio ezartzen bisita- edo egonaldi-erregimenik aitari.
3.– Moreno Centeno jaunak 150 euroko mantenu-pentsioa ordaindu beharko du hilero alaba adingabearen alde; XXXXXrekin duen banku-kontuan ala Carmen Mendoza Úbedak izendatutako kontu-korrontean sartu beharko du diru hori, hileko lehen bost egunetan. Diru-zenbateko hori urtero eguneratuko da, KPIaren arabera.
4.– Alaba adingabearen ezohiko gastuak bi gurasoek ordainduko dituzte, erdibana.
Eta, Erick Raul Moreno Centeno demandatuari jakinarazpena behar bezala egiteko balio dezan, honako hau ematen eta sinatzen dut, Azpeitian (Gipuzkoa), bi mila eta hemeretziko apirilaren bian.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.